03.10.2012 Views

HENAC

HENAC

HENAC

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

HENAC

Sarrera Printzipio metodologikoak

HIZKUNTZA-JARDUERAK 1

Hizkuntza-jarduerak komunikatzeko ekintza batzuk dira, zeinetan

erabiltzaileak komunikatzeko hizkuntza erabiltzen duen. Jarduera horien

helburua pragmatikoa izaten da (hizkuntza zerbait lortzeko erabiltzea), eta

horretarako gaitasun guztiak baliatu behar izaten dira.

Hizkuntza-jarduera horiek izan daitezke, batetik, ulermenezkoak,

adierazpenezkoak edota elkarreraginezkoak. Bestetik, izan daitezke ahozkoak

eta idatzizkoak. Beraz, bi multzo horiek konbinatuta, sei hizkuntza-jarduera

multzo sortzen dira:

-Entzumena (ahozko ulermena).

-Mintzamena (ahozko adierazpena).

-Irakurmena (idatzizko ulermena).

-Idazmena (idatzizko adierazpena)

-Ahozko elkarreragina.

-Idatzizko elkarreragina.

Prozesu moduan, ulermena eta adierazpena (ahozkoa nahiz idatzizkoa)

primarioak dira, biak baitira ezinbestekoak. Bestalde, elkarreraginean

gutxienez bi gizabanakok egiten dute ahozko edo idatzizko trukea, eta truke

horretan adierazpena eta ulermena txandaka garatzen dira (eta ahozko

komunikazioan, baita aldi berean ere). Oro har, elkarreraginari garrantzi

handia ematen zaio hizkuntzaren erabileran eta ikaskuntzan, funtsezko baita

komunikazioan.

GAITASUN OROKORRAK

Gaitasun orokorrak norberaren ezagutzen, abilezien, ahalmenen eta

ezaugarrien batura dira; horiei esker gauza ditzake pertsonak era guztietako

jarduerak (hizkuntza-jarduerak barne). Hizkuntza-erabiltzaile eta ikasleek,

atazak eta jarduerak burutu behar dituztenean, euren aurreko esperientzian

garatutako zenbait gaitasun orokor baliatzen dituzte, komunikazio-egoerei

aurre egiteko. Era berean, hizkuntza-jarduera horietan parte hartzeak

ikaslearen gaitasunen garapena areagotzea dakar.

1 Ikusi 3. atala.

18

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!