03.10.2012 Views

HENAC

HENAC

HENAC

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

HENAC

Komunikazio-gaitasunak Hizkuntza-gaitasunak Gaitasun-gramatikala

4.2.2.4. B2 MAILA

a. B2 Lexikoa eta semantika

Hiztegi orokor zabala du, gai ezagun zehatz eta orokorretan (gai orokorrak,

aktualitatea, bere intereseko gaiak…). Bere espezialitateko lexiko xehea ere

ezagutzen du. Informazio zehatza eta fidagarria emateko moduko gaitasun

lexiko-semantikoa du funtzio gehienetan (narratzeko, azaltzeko, ikuspegiak

arrazoitzeko…). Hitzen balio semantikoaren gaineko kontrol ona du, eta badu

gaitasunik formulazioa aldatzeko, hitz bera ez errepikatzearren, edo hitz

egokiago bat ematearren: sinonimo ugari, nahasmena sor dezaketen hitzak,

inguruko hizkuntzekin sor daitezkeen interferentziak…

b. B2 Fonetika, fonologia eta intonazioa

- Euskaltzaindiaren aholkuak (hastapena): EBAZ 39 .

- Fonemak ahoskatzean egon daitezkeen aldaerak ezagutu eta bereizi

(kalea/[kalia], astoa/[astua], behar/[biar], bihar/[bijer]...).

- Intonazioa:

Euskal hitzen berezitasun batzuk:

. Pluralak azentua mugitzen du: [etxéa/étxeàk]

. Aditzak: silaba bakarreko oina duten aditzek azentua hasieran: [sáldu],

[hártu], [kéndu]… Gainerako aditzek, bestela: [egín[, [esán], [etórrì]…

. Aditzak jokatzerakoan azentua aldatzen da: [ikási/ikásikò].

. Partikula klitikoak:

. BA eta EZ partikulak aditzetan: dator/badator/ez dator

[datór/bádatòr/èztatòr]

. ERE partikularen izaera klitikoa: zu ere [zúere]…

. erakusleak: [zúre], [alába] > [zuréalabà]

39 Euskara Batuaren ahoskera zaindua; Euskaltzaindiak 1998an onartutako 87. araua.

166

B2

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!