HENAC

HENAC HENAC

03.10.2012 Views

HENAC Sarrera Printzipio metodologikoak Bestalde, hizkuntza gizakiok komunikatzeko erabiltzen dugun zeinu-sistema da. Definizio honetan bi ideia nagusi dauzkagu: sistema eta komunikazioa. Hizkuntza sistema dela esateak alderdi estrukturala soilik nabarmentzen du, baina komunikatzeko erabiltzen dugula esatea beste urrats bat da, sistema hori benetako komunikazio-egoerari eta xedeari egokitu behar baitzaio. Hizkuntzaren definizio hau ikuspegi komunikatiboa izeneko planteamenduaren oinarria da. Eta honako hauek dira hizkuntzen irakaskuntzan garrantzia hartu duten paradigmak: 1. Erabilera: pentsatu izan da irakaskuntzaren praktikan nahikoa dela ezagutza batzuk transmititzea, gero komunikazio-egoeretan erabiltzeko; baina ez dirudi hori nahikoa denik. Ikasleari ez zaio eskaintzen komunikazio-egoera errealez baliatzeko aukerarik, eta ondorioz, ez zaio behar bezala laguntzen, nahiz eta ezagutzak erabiltzeko trebetasunak landu. Egun, ikaslea hiztun bilakatzeko, nahitaez hizkuntzaren erabileran trebatu behar da. 2. Sistema linguistikoa: ikuspegi sintetikoaren arabera, hizkuntza zatika lantzen irakasten da, zatiok sintetizatuz ikaslea hizkuntza osoaren jabe bilakatuko delakoan. Sistema analitikoan, aldiz, hizkuntza bere osotasunean eskaintzen zaio ikasleari, eta analisi-lana hobesten da. Ikasleak osagai semantiko zein gramatikalak analizatu beharko ditu, kontzienteki zein oharkabean. Planteamendu komunikatiboak sistemaren lanketa analitikoaren aldeko apustua egin du. 3. Prozesua: oso ohikoa izan da hizkuntzen irakaskuntzan batez ere produktuari erreparatzea; adierazpenari begiratu izan zaio. Eta bigarren mailan geratu izan da ikasleak ekoizpen horretara iristeko egin behar izan duen bidea. Ikuspegi konstruktibistaren arabera, ordea, funtsezkoa da ikaskuntza-prozesua ere aintzat hartzea. Beraz, irakaskuntzaren arreta-guneak ikasleak urratzen duen bidean egon beharko luke. Lortu nahi da ikasleak autonomia-maila handiagoa edukitzea, ustiatzen dituen baliabideetan eraginez. 4. Testua eta pragmatika: gramatika tradizionalean hitza zen unitatea; ondorengo korronteek, aldiz, esaldia hartu zuten hizkuntzasistemaren unitate komunikatibotako. Baina zenbait elementuk 16

HENAC Sarrera Printzipio metodologikoak esaldiaren muga ere gainditu egiten dute (izenordain anaforikoak, lokailuak, testu-antolatzaileak, aurrerabide tematikoa, testuen ezaugarri pragmatikoak...). Egun testua da unitate; horrek zenbait fenomeno komunikatibo lantzeko esparru zabalagoa ematen du. Horrela, bi ideia ari dira nagusitzen: batetik, zenbait hizkuntzafenomeno ezin direla gramatikaren ikuspegi hutsetik azaldu, eta bestetik, hizkuntza ezin dela gramatikaren arlora mugatu, eta eguneroko komunikazioan erabiltzen den hizkuntzara eraman behar dela (pragmatikara). 5. Egokitasuna: testu-generoen ikuspegitik, zuzentasun gramatikalaren kontzeptua ez da nahikoa komunikazioa aztertzeko. Horretaz gain, hizkuntzaren egokitasunaz hitz egin beharko dugu: hizkuntzaren erabilera egokiak zuzena izan beharko du (gramatikari dagokiona), testuala (testu-generoari dagokiona) eta pragmatikoa (testuinguruari dagokiona). Hiru tasun horiek ez dira elkarren aurkako, elkarren osagarri baizik. 6. Komunikazio-gaitasuna: hizkuntzak bi alderdi ditu: linguistikoa eta komunikatiboa. Garai batean alderdi linguistikoa bultzatzen zen; hau da, hizkuntzaren gaineko ezagutza (hizkuntza-gaitasuna). Egun, ordea, ikusi da hiztun oso bilakatzeko hizkuntzaz baliatzeko gaitasuna (komunikazio-gaitasuna, alegia) beharrezkoa dela. Honenbestez, hizkuntza sistema bat dela esateak honen alderdi estrukturala nabarmentzen du, eta ondoren zehazten den moduan deskriba litezke hizkuntzen ikaskuntza eta erabilera guztiak: Hizkuntza erabiltzea hizkuntza-jarduerak burutzea da, zenbait gaitasun erabilita: gaitasun orokorrak, komunikazio-gaitasunak eta hizkuntzagaitasunak. E t a hizkuntza-jarduera horiek zenbait testuingurutan gauzatzen dira, zenbait baldintza eta mugaren mende. Jarduera horiek gauzatzeko prozesu batzuk abiatu behar dira, arlo espezifiko batzuetan gai jakin batzuei buruzko testuak ekoizteko eta jasotzeko. Eta egin beharreko atazak gauzatzeko estrategia eraginkorrak erabili behar dira. Horrela, hizkuntzajardueretako partaideek euren gaitasunak sendotu edo moldatuko dituzte, jarduera horien gainean duten kontrolaren bidez. 17

HENAC

Sarrera Printzipio metodologikoak

Bestalde, hizkuntza gizakiok komunikatzeko erabiltzen dugun zeinu-sistema

da. Definizio honetan bi ideia nagusi dauzkagu: sistema eta komunikazioa.

Hizkuntza sistema dela esateak alderdi estrukturala soilik nabarmentzen du,

baina komunikatzeko erabiltzen dugula esatea beste urrats bat da, sistema hori

benetako komunikazio-egoerari eta xedeari egokitu behar baitzaio.

Hizkuntzaren definizio hau ikuspegi komunikatiboa izeneko

planteamenduaren oinarria da. Eta honako hauek dira hizkuntzen

irakaskuntzan garrantzia hartu duten paradigmak:

1. Erabilera: pentsatu izan da irakaskuntzaren praktikan nahikoa dela

ezagutza batzuk transmititzea, gero komunikazio-egoeretan

erabiltzeko; baina ez dirudi hori nahikoa denik. Ikasleari ez zaio

eskaintzen komunikazio-egoera errealez baliatzeko aukerarik, eta

ondorioz, ez zaio behar bezala laguntzen, nahiz eta ezagutzak

erabiltzeko trebetasunak landu. Egun, ikaslea hiztun bilakatzeko,

nahitaez hizkuntzaren erabileran trebatu behar da.

2. Sistema linguistikoa: ikuspegi sintetikoaren arabera, hizkuntza

zatika lantzen irakasten da, zatiok sintetizatuz ikaslea hizkuntza

osoaren jabe bilakatuko delakoan. Sistema analitikoan, aldiz,

hizkuntza bere osotasunean eskaintzen zaio ikasleari, eta analisi-lana

hobesten da. Ikasleak osagai semantiko zein gramatikalak analizatu

beharko ditu, kontzienteki zein oharkabean. Planteamendu

komunikatiboak sistemaren lanketa analitikoaren aldeko apustua

egin du.

3. Prozesua: oso ohikoa izan da hizkuntzen irakaskuntzan batez ere

produktuari erreparatzea; adierazpenari begiratu izan zaio. Eta

bigarren mailan geratu izan da ikasleak ekoizpen horretara iristeko

egin behar izan duen bidea. Ikuspegi konstruktibistaren arabera,

ordea, funtsezkoa da ikaskuntza-prozesua ere aintzat hartzea. Beraz,

irakaskuntzaren arreta-guneak ikasleak urratzen duen bidean egon

beharko luke. Lortu nahi da ikasleak autonomia-maila handiagoa

edukitzea, ustiatzen dituen baliabideetan eraginez.

4. Testua eta pragmatika: gramatika tradizionalean hitza zen unitatea;

ondorengo korronteek, aldiz, esaldia hartu zuten hizkuntzasistemaren

unitate komunikatibotako. Baina zenbait elementuk

16

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!