03.10.2012 Views

HENAC

HENAC

HENAC

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

HENAC

Sarrera Printzipio metodologikoak

horiek zenbait aldagairen baitan sortzen dira: heziketa, kultura,

norbanakoen joerak…

4. Ikasleak euren buruaren gaineko deskribapen eta sentimendu multzo

antolatu batekin aritzen dira ikaskuntza-prozesuan (motibazioa,

ezagutza, aurreiritzia...), eta horrek eragin handia du.

5. Hizkuntza-erabiltzailea bere lehendabiziko hizkuntzan gaitasun

estrategiko batzuen jabe da, munduarekiko ikuspegi jakin bat dauka,

eta ezagutza-multzo bat du. Eta horietara jotzen du, hain zuzen ere,

komunikazio-egoera edo ikaskuntza-egoera berrietan.

6. Ikaslearen iraganeko esperientziak ikasleak bere buruaz duen ustea

eta estimazioa eratzen eta integratzen du.

7. Euren buruaz uste eta iritzi ona duten ikasleek errazago ikasten dute,

eta ez dira hain deseroso sentitzen ikaskuntza- eta irakaskuntzagiroan

eta aldaketa-prozesuetan.

8. Ikasle helduen parte-hartzea bultzatu beharko litzateke curriculumari

buruzko erabakietan; esate baterako, edukiak hautatzerakoan, edota

ikasteko jarduerak eta atazak aukeratzeko orduan.

9. Ikasle batek zenbait estrategia desberdin balia ditzake, nahiz eta

teorian ikaskuntza-estilo desberdineko estrategiak izan.

10. Ikasle helduek hobeki ikasten dute baldin eta edukiek zerikusia

badute euren esperientzia eta ezagutzekin.

11. Ikasle helduek hizkuntzak ikasteari buruzko ideia jakin batzuk

dituzte, eta ideia horiek gogoan hartu behar dira hizkuntzaprogramak

prestatzean.

12. Helduek gehiago ikasten dute bizitzan helburu hurbilak lortzeko,

ikaste hutsagatik baino.

13. Ikasle-irakasleen arteko elkarreraginean aintzat hartzekoak dira:

ikaslearen sentiberatasuna eta emozioak, jakin-mina eta informazioegarria,

autoestima eta nortasunaren ezaugarri nagusiak.

14. Estrategiak erabiliz, ikaslea autonomiaren bidean jartzen da.

15. Ikaslerik eraginkorrenak euren burua neurtzeko eta ebaluatzeko

trebetasunak garatzen dituzten helduak dira.

15

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!