HENAC

HENAC HENAC

03.10.2012 Views

HENAC Sarrera Printzipio metodologikoak b) Beraz, gaitasunetan oinarritutako irakaskuntza eta ebaluazioa izanen da curriculumaren oinarri metodologikoa. Hau da, gakoa izanen da jakitea euskara-ikasleak eta erabiltzaileak zer egiteko gai diren; alegia, zein gaitasun orokor dituzten, zein komunikazio-gaitasun duten, eta zein hizkuntza-gaitasun dituzten. c) Gogoeta honek ikaskuntzaren eta irakaskuntzaren lanketa komunikatibora eta konstruktibistara eramaten gaitu, batez ere. Konstruktibismoaren arabera, ezagutza prozesu dinamiko eta interaktiboa da. Prozesu horren bidez, adimenak informazioa behin eta berriz interpretatzen du, eta errealitatea norberak sortzen dituen eredu esplikatzaileen bidez identifikatzen du. Ezagutza berdinketa baten emaitza da, aurreko ezagutzen eta unean-unean jasotzen den informazio berriaren artekoa. Orekatze honetan bi prozesu osagarrik hartzen dute parte: asimilazioak eta egokitzapenak. 1- Asimilazioaren bidez, gizakiak informazio berria moldatu egiten du, aurretik dakienarekin bat egiteko. 2- Egokitzapenaren bidez, dakiena moldatu egiten du, informazio berria aintzat hartzeko. Konstruktibismoaren ikuspegitik, bigarren hizkuntzaren ikaskuntza-prozesua ikaslearen aurreko ezagutzen eta eduki berrien arteko sintesi- edo orekatzeprozesua da. Ikasleak, elementu linguistiko berriak bereganatu ahala (asimilazioa), bere aurreko ezagutza moldatu egiten du, xede-hizkuntzaren arabera (egokitzapena). Sintesi-prozesu horren emaitza tarteko hizkuntza deritzon kontzeptua da. Konstruktibismoak tarteko hizkuntzaren ezaugarriak bereak egiteaz gain, honako hauek ere hartzen ditu kontuan: 1. Hizkuntza bat ikastean norberaren esperientzietako datuen barnelanketa egiten da. Ikasleei dagokionez, barne-lanketa horietako desberdintasunek ikaskuntza-estilo desberdinak ekartzen dituzte. 2. Ikasle guztiak ez dira berdinak. 3. Ikaskuntzaren eskema kognitiboak (jakin beharrekoak, egiturak, gaitasun soziokulturala...) ez dira unibertsalak; aitzitik, eskema 14

HENAC Sarrera Printzipio metodologikoak horiek zenbait aldagairen baitan sortzen dira: heziketa, kultura, norbanakoen joerak… 4. Ikasleak euren buruaren gaineko deskribapen eta sentimendu multzo antolatu batekin aritzen dira ikaskuntza-prozesuan (motibazioa, ezagutza, aurreiritzia...), eta horrek eragin handia du. 5. Hizkuntza-erabiltzailea bere lehendabiziko hizkuntzan gaitasun estrategiko batzuen jabe da, munduarekiko ikuspegi jakin bat dauka, eta ezagutza-multzo bat du. Eta horietara jotzen du, hain zuzen ere, komunikazio-egoera edo ikaskuntza-egoera berrietan. 6. Ikaslearen iraganeko esperientziak ikasleak bere buruaz duen ustea eta estimazioa eratzen eta integratzen du. 7. Euren buruaz uste eta iritzi ona duten ikasleek errazago ikasten dute, eta ez dira hain deseroso sentitzen ikaskuntza- eta irakaskuntzagiroan eta aldaketa-prozesuetan. 8. Ikasle helduen parte-hartzea bultzatu beharko litzateke curriculumari buruzko erabakietan; esate baterako, edukiak hautatzerakoan, edota ikasteko jarduerak eta atazak aukeratzeko orduan. 9. Ikasle batek zenbait estrategia desberdin balia ditzake, nahiz eta teorian ikaskuntza-estilo desberdineko estrategiak izan. 10. Ikasle helduek hobeki ikasten dute baldin eta edukiek zerikusia badute euren esperientzia eta ezagutzekin. 11. Ikasle helduek hizkuntzak ikasteari buruzko ideia jakin batzuk dituzte, eta ideia horiek gogoan hartu behar dira hizkuntzaprogramak prestatzean. 12. Helduek gehiago ikasten dute bizitzan helburu hurbilak lortzeko, ikaste hutsagatik baino. 13. Ikasle-irakasleen arteko elkarreraginean aintzat hartzekoak dira: ikaslearen sentiberatasuna eta emozioak, jakin-mina eta informazioegarria, autoestima eta nortasunaren ezaugarri nagusiak. 14. Estrategiak erabiliz, ikaslea autonomiaren bidean jartzen da. 15. Ikaslerik eraginkorrenak euren burua neurtzeko eta ebaluatzeko trebetasunak garatzen dituzten helduak dira. 15

HENAC

Sarrera Printzipio metodologikoak

b) Beraz, gaitasunetan oinarritutako irakaskuntza eta ebaluazioa izanen

da curriculumaren oinarri metodologikoa. Hau da, gakoa izanen da

jakitea euskara-ikasleak eta erabiltzaileak zer egiteko gai diren; alegia,

zein gaitasun orokor dituzten, zein komunikazio-gaitasun duten, eta

zein hizkuntza-gaitasun dituzten.

c) Gogoeta honek ikaskuntzaren eta irakaskuntzaren lanketa

komunikatibora eta konstruktibistara eramaten gaitu, batez ere.

Konstruktibismoaren arabera, ezagutza prozesu dinamiko eta interaktiboa da.

Prozesu horren bidez, adimenak informazioa behin eta berriz interpretatzen

du, eta errealitatea norberak sortzen dituen eredu esplikatzaileen bidez

identifikatzen du. Ezagutza berdinketa baten emaitza da, aurreko ezagutzen

eta unean-unean jasotzen den informazio berriaren artekoa. Orekatze honetan

bi prozesu osagarrik hartzen dute parte: asimilazioak eta egokitzapenak.

1- Asimilazioaren bidez, gizakiak informazio berria moldatu egiten du,

aurretik dakienarekin bat egiteko.

2- Egokitzapenaren bidez, dakiena moldatu egiten du, informazio berria

aintzat hartzeko.

Konstruktibismoaren ikuspegitik, bigarren hizkuntzaren ikaskuntza-prozesua

ikaslearen aurreko ezagutzen eta eduki berrien arteko sintesi- edo orekatzeprozesua

da. Ikasleak, elementu linguistiko berriak bereganatu ahala

(asimilazioa), bere aurreko ezagutza moldatu egiten du, xede-hizkuntzaren

arabera (egokitzapena). Sintesi-prozesu horren emaitza tarteko hizkuntza

deritzon kontzeptua da.

Konstruktibismoak tarteko hizkuntzaren ezaugarriak bereak egiteaz gain,

honako hauek ere hartzen ditu kontuan:

1. Hizkuntza bat ikastean norberaren esperientzietako datuen barnelanketa

egiten da. Ikasleei dagokionez, barne-lanketa horietako

desberdintasunek ikaskuntza-estilo desberdinak ekartzen dituzte.

2. Ikasle guztiak ez dira berdinak.

3. Ikaskuntzaren eskema kognitiboak (jakin beharrekoak, egiturak,

gaitasun soziokulturala...) ez dira unibertsalak; aitzitik, eskema

14

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!