03.10.2012 Views

HENAC

HENAC

HENAC

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Sarrera Atarikoa

HENAC

Curriculumak koherentea eta gardena ere izan behar du. Koherentzia da

curriculum baten oinarrizko printzipioa, irakaskuntza eta ikaskuntza

prozesuetan eragiten duten faktoreen arteko lotura estua izan behar baita. Eta

gardentasuna ere oso garrantzitsua da, tresna praktikoa izan behar duelako

ikaskuntza- eta irakaskuntza-prozesuan parte hartzen dutenendako. Gainera,

irekia, malgua eta integratzailea ere behar du izan, egoeraren arabera

egokitzapenak egiteko bidea eman behar duelako, eta partaide guztiak bildu

behar dituelako bere baitan. Azken batean, erabiltzaileen beharretara ahalik

eta gehien hurbildu eta egokitu behar da, eta ingurune soziokulturala hartu

behar du aintzat.

Bestalde, jakina da hizkuntza bakoitzak errealitatea hautemateko era propioa

duela. Eta gurera etorrita, euskara nafar hizkuntza da, berezkoa, eta

ezinbestekoa da curriculumak euskararen ingurune soziokulturala aintzat

hartzea, eta bere baitan integratzea. Horregatik, kontuan hartu behar da

euskara-ikasleek eragina izaten dutela euren inguruko egoera

soziolinguistikoan (normalizazio sozial eta linguistikoan, alegia).

Normalizazio horretako protagonista eta eragile izaten dira, dela ezagutzaren

bidez, dela erabileraren bidez, dela transmisioaren bidez. Beraz, curriculumak

tresna lagungarria behar du izan euskara-erabiltzaileak gizarteko arlo

guztietan trebatzen laguntzeko: arlo pertsonalean, sozialean, akademikoan,

laboralean, administratiboan…

Hartara, HENACek, helburu anitzekoa eta malgua izaki, gai izan behar du

Nafarroako euskara-ikasleen tipologia guztietara moldatzeko, eta

euskalduntzeko egon daitezkeen motibazioak kontuan hartzeko: dela

motibazio instrumentala, dela kulturala, dela identitatezkoa. Bestalde, kontuan

hartu beharko ditu bai bide naturaletik, bai bide kultural-akademikotik

euskara jaso duten nafarren ezaugarriak, eta horien beharrak asetzeko gauza

izan behar du.

12

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!