03.10.2012 Views

HENAC

HENAC

HENAC

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

HENAC

Komunikazio-gaitasunak Hizkuntza-gaitasunak Gaitasun-gramatikala

4.2.2. GAITASUN GRAMATIKALA

Gaitasun gramatikala esaten zaio hizkuntza-erabiltzaileek hizkuntza jakin

baten baliabide gramatikalak zuzen, egoki eta eraginkor erabiltzeko eta

ulertzeko duen gaitasunari. Bestalde, baliabide gramatikalak hizkuntza baten

unitate eta printzipio multzo bat dira, unitate horiek nola erabiltzen eta

uztartzen diren arautzen duena: lexikoa eta semantika, fonetika, fonologia eta

intonazioa, ortografia, morfosintaxia, eta kohesiorako baliabideak.

Atal honetan, euskarazko baliabide gramatikalak mailaz maila zerrendatzen

dira, ikaskuntzarako, irakaskuntzarako eta ebaluaziorako mesedegarri izanen

delakoan. Dena den, kontuan hartu behar da zerrenda horiek orientabide hutsa

direla, eta komunikazio-jarduerak berak agintzen duela zein baliabide landu

behar den kasu bakoitzean. Azken finean, testu-generoak berak, eta dagokion

makrofuntzioak eta mikrofutzioak ekartzen du baliabide gramatikala, eta ez

alderantziz. Beraz, malgutasun handiz aritzea komeni da.

Dena den, maila bakoitzeko komunikazio-jarduerak eta testu-generoak

aztertuta, ikus daiteke badirela zenbait baliabide gramatikal maila jakin baten

izaera islatzen dutenak, eta maiz erreferentzia izaten direnak maila horri

dagozkion egokitasuna, aberastasuna eta zuzentasuna islatzeko.

Segidan, eduki horien sailkapena ematen da, neurri handi batean edukiak

maila batetik bestera errepikatu gabe, erabilera errazteko. Baina ez da ahaztu

behar, maila bakoitzean aurreko mailetan emandako eta landutako baliabideak

ere kontuan hartu behar direla; hots, lotura bermatu egin behar dela maila

batetik hurrengora.

117

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!