03.10.2012 Views

HENAC

HENAC

HENAC

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

HENAC

Komunikazio-gaitasunak Hizkuntza-gaitasunak Gaitasun pragmatikoak

- Aditza (da, dugu, diogu, zaio…).

d. Modalizazioa

Modalizatzaile esaten zaie igorleak hitz egiten edo idazten duenean hartzen

duen jarrera eta inplikazioa islatzeko erabiltzen dituen hizkuntza-baliabideei.

Modalizatzaileen bidez hiztunak bere iritzi edo jarrerei intentsitate desberdina

ematen die. Gertaera baten aurrean edo gai baten gainean duen aldarteari edo

egiten dituen balorazioei neurri jakin bat ematen dio, betiere duen xede

komunikatiboaren arabera.

Hona adibide batzuk, zenbait modutan modalizatuta:

Igandean ekarriko dut, ziur. (ziurtasuna)

Agian igandean ekarriko dut. (zalantza)

Ez nator bat zurekin. (baieztapena)

Esan duzun hori gezurra galanta da. (balorazioa)

Eskertuko nuke egia esango bazenit. (proposamena)

Egia esan behar didazu, nahi edo ez nahi. (derrigortasuna)

Atzo istripu bat egon zen. (neutraltasuna)

Atzo istripu lazgarri bat egon zen. (balorazioa)

Nahi badut, egin dezaket. (ziurtasuna)

Nahi izanen banu, egin nezake. (hipotesia)

Modalizatzaileak zenbait kategoriatakoak izaten dira. Neurria edo gradua

emateko balio duen edozein hizkuntza-baliabide erabil daiteke modalizatzaile

moduan (kontzeptu batzuk indartzeko, eta beste batzuk lausotzeko):

113

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!