03.10.2012 Views

HENAC

HENAC

HENAC

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

HENAC

Komunikazio-gaitasunak Hizkuntza-gaitasunak Gaitasun pragmatikoak

C1 maila

Gai da esamolde idiomatiko eta lagunarteko asko ulertzeko, eta erregistro

aldaketei antzemateko. Ongi bereizten ditu erregistro formala, informala,

ofiziala edo espezializatua, eta intimoa. Jabetzen da, beraz, hizkuntzaren

inplikazio soziolinguistikoez.

Gai da bere jardunean desberdintasun soziolinguistikoetara moldatzeko, eta

euskara gizarte-harremanetan malgutasunez eta eraginkortasunez erabiltzeko.

Erregistro formala eta informala ongi erabiltzen ditu. Bere espezialitateko

hainbat testu eta testu ofizial batzuk ekoizteko gai ere bada. Baina mugak

ditu, batetik, oso diskurtso tekniko espezializatuak sortzeko, eta bestetik,

diskurtso intimoetako xehetasunak eta emozio-graduak emateko trabak izan

ditzake.

b. Ideien koherentzia

Koherentzia testuaren edo diskurtso-sekuentziaren ezaugarrietako bat da.

Koherentzia egoteko, testuko ideiek eta kontzeptuek ongi egituratuta egon

behar dute; ordenatuta, alegia. Ideiek uztardura logiko bat izan behar dute, eta

pertinenteak diren kontzeptuak baliatu behar dira, eta pertinenteak ez direnak

bazterrean utzi.

Hori guztia lantzeko honako oinarri hauek daude:

1- Ideien antolaketa:

▪ Gai eta tesia, ideia nagusiak eta bigarren mailako ideiak ongi bereiztea.

▪ Informazioaren kantitatea (adibideak, arrazoiak, informazioa osagarria…)

eta kalitatea (kontzeptu pertinenteak, informazio egokia…) ongi neurtzea.

2- Paragrafoen antolaketa:

Idatzizko komunikazioan testuaren progresio logikoan garrantzi handiko

unitatea paragrafoa da. Izan ere, paragrafo bakoitzak ideia nagusi bat biltzen

baitu, eta ideia horrek markatzen du barruko esaldien kohesioa.

110

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!