03.10.2012 Views

HENAC

HENAC

HENAC

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Sarrera Atarikoa

HENAC

CURRICULUMA, ZERTARAKO?

Curriculum hau Nafarroako helduak euskalduntzeko hizkuntza-programak,

curriculumetarako jarraibideak, azterketak, materialak eta abar prestatzeko

oinarri bateratua da. Euskara komunikazio-tresna gisa erabiltzeko jakin

beharrekoa deskribatzen du, eta helburu horiek lortzeko beharrezkoak diren

xehetasunak: hizkuntza-printzipioak, mailak, edukiak, metodologia,

prozesuak…

Azken finean, tresna honen helburua da helduak euskalduntzen diharduten

profesionalen eta erakundeen arteko komunikazioa erraztea, eta baita

bezeroekikoa ere. Hau da, tresna bateratua izan nahi du ikasleen,

azterketarien, irakasleen, ikastaro-diseinatzaileen, aztertzaileen eta

administrarien lana koordinatzeko eta hobetzeko.

CURRICULUMA, NOLAKOA?

Administrazioak egiten duen curriculumak oinarrizkoa behar du izan,

orokorra eta zabala. Dokumentu honi 1. zehaztapen-mailako curriculuma

deritzo. Gero, euskaltegi (edo erakunde) bakoitzak berea egin beharko du, 2.

zehaztapen-mailakoa, aurrekoan oinarritua, eta bere ezaugarrietara moldatua.

Eta euskaltegi bakoitzak autonomia izan behar du bere egoera

soziokulturalera moldatzeko. Eta azkenik, 3. zehaztapen-mailako curriculuma

etorriko da: irakasle edo aztertzaile bakoitzak talde eta ikasle bakoitzari

egokitzeko prestatuko duena. Hartara, 3. zehaztapen horren bidez, egunez

egun eta atazaz ataza ikasle eta irakasleek egin behar dutena hezurmamituko

da.

11

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!