HENAC

HENAC HENAC

03.10.2012 Views

HENAC Komunikazio-gaitasunak Hizkuntza-gaitasunak Gaitasun pragmatikoak Hizkera neutroaren ezaugarri nagusia da ez duela hizkera formalak dituen berariazko baliabideak gehiegi erabiltzen, ezta informalak edo lagunartekoak dituenak ere. Horregatik da hizkera neutroa; tartean gelditzen delako, orekan. Beraz, ez du, batetik, hizkera informalaren tasun nabaririk izaten: ▪ Arrunkeriak, biraoak eta esamolde itsusiak. ▪ Esapide idiomatikoak. ▪ Hitanoa erabiltzea. ▪ Afektibitateak eta emozioek pisu handia hartzea. ▪ … Eta bestetik, ez du gehiegizko formaltasunik ere izaten: ▪ Adeitasunezko formula jasoak. ▪ Egitura eta aditz-forma jasoak. ▪ Oso ahoskera zaindua. ▪ Hiztegi teknikoa. ▪ … Dena den, hizkera formalaren zenbait ezaugarri izan ohi ditu: ▪ Egitura argiak baliatzen dira, gehienbat. Elipsi, digresio eta errepikapenak zaintzen dira. ▪ Eratorpena eta hitz elkarketa asko erabiltzen da kontzeptuak eta ideiak garatzeko. ▪ Lexiko eta kontzeptu zehatz samarrak, betelan handiegirik gabe. ▪ Hizkera ez-xenofoboa edo ez-sexistak garrantzi handia du. ▪ Adeitasun-arau estandarrek garrantzia dute. ▪ Akats gramatikalik ez egiteak badu garrantzirik. ▪ … 104

HENAC Komunikazio-gaitasunak Hizkuntza-gaitasunak Gaitasun pragmatikoak ERREGISTRO INFORMALA EDO LAGUNARTEKOA Erregistro informala konfiantzazko testuinguruetan erabiltzen da: oso giro ezagunak, lagunak, familia, konfiantzazko auzokideak, lantokiko edo ikastetxeko lagunak, txikitako koadrila… Hizkera ez-formalaren ezaugarri diskurtsiboak, honako hauek dira: ▪ Hizkera azkarra; ahozkotasunari lotutako ahoskerak: bustidura (langile/[langille]), kontsonanteen erorketa (puska bat/[puskat]), bokalen alternantzia (dut/det), fonetismo bokalikoak ([geyo]), aditz forma laburtuak (joan behar dugu/[fanbidu])… ▪ Bat-bateko testu-sekuentziak: joskera sinplea, parafrasiak, etenak, errepikapen ugari, digresioak maiz (haritik joatea, alegia)… ▪ Arrunkeriak: esapide zabarrak (kaka zaharra!, idiarena jo, txahala egin…). ▪ Biraoak (Mari purtzila, astazakila, sasikumea, zoaz zakurraren ipurtzulora…). ▪ Piropoak (Zuk zer duzun? Beste inork ez duena!; Horrelako azala baduzu, nolakoa ote da mamia?). ▪ Hitz-makulu edo esapide betegarri ugari (zeratu, bada, horrela, izan ere…). ▪ Elipsiak: aditz laguntzailearena, lokailuena, esaldi zatiena… ▪ Onomatopeia ugari ( zarta-zarta, plausta, dinbi-danba…). ▪ Lokuzioak eta adierazpide idiomatikoak -gazte hizkera, sare sozial digitaletako hizkera…- (mutil katxarroa; Hau pitokeria, hau!; atxurra harrapatu…). ▪ Zuzentasun gramatikalaren garrantzia lausotu egiten da, komunikagarritasunak hartzen baitu garrantzi guztia. ▪ Hitanoa erabiltzea. ▪ Euskalkia erabiltzea, eta tokian tokiko hitz eta lokuzio tradizionalak erabiltzea (Auzomotojorik hago!; Horrek ez dik zimurrik mingainean!; Nekaporraturik zagok!). 105

HENAC

Komunikazio-gaitasunak Hizkuntza-gaitasunak Gaitasun pragmatikoak

ERREGISTRO INFORMALA EDO LAGUNARTEKOA

Erregistro informala konfiantzazko testuinguruetan erabiltzen da: oso giro

ezagunak, lagunak, familia, konfiantzazko auzokideak, lantokiko edo

ikastetxeko lagunak, txikitako koadrila…

Hizkera ez-formalaren ezaugarri diskurtsiboak, honako hauek dira:

▪ Hizkera azkarra; ahozkotasunari lotutako ahoskerak: bustidura

(langile/[langille]), kontsonanteen erorketa (puska bat/[puskat]), bokalen

alternantzia (dut/det), fonetismo bokalikoak ([geyo]), aditz forma laburtuak

(joan behar dugu/[fanbidu])…

▪ Bat-bateko testu-sekuentziak: joskera sinplea, parafrasiak, etenak,

errepikapen ugari, digresioak maiz (haritik joatea, alegia)…

▪ Arrunkeriak: esapide zabarrak (kaka zaharra!, idiarena jo, txahala

egin…).

▪ Biraoak (Mari purtzila, astazakila, sasikumea, zoaz zakurraren

ipurtzulora…).

▪ Piropoak (Zuk zer duzun? Beste inork ez duena!; Horrelako azala

baduzu, nolakoa ote da mamia?).

▪ Hitz-makulu edo esapide betegarri ugari (zeratu, bada, horrela, izan

ere…).

▪ Elipsiak: aditz laguntzailearena, lokailuena, esaldi zatiena…

▪ Onomatopeia ugari ( zarta-zarta, plausta, dinbi-danba…).

▪ Lokuzioak eta adierazpide idiomatikoak -gazte hizkera, sare sozial

digitaletako hizkera…- (mutil katxarroa; Hau pitokeria, hau!; atxurra

harrapatu…).

▪ Zuzentasun gramatikalaren garrantzia lausotu egiten da,

komunikagarritasunak hartzen baitu garrantzi guztia.

▪ Hitanoa erabiltzea.

▪ Euskalkia erabiltzea, eta tokian tokiko hitz eta lokuzio tradizionalak

erabiltzea (Auzomotojorik hago!; Horrek ez dik zimurrik mingainean!;

Nekaporraturik zagok!).

105

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!