03.10.2012 Views

HENAC

HENAC

HENAC

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

HENAC

Komunikazio-gaitasunak Hizkuntza-gaitasunak Gaitasun pragmatikoak

Jakina da euskara, beste hizkuntzak bezala, bi modutan ikas daitekeela

nagusiki: ibilbide naturala eginda (lehendabiziko hizkuntza), edo ibilbide

akademikoa eginda (eskolan edo euskaltegian ikasita, batez ere). Eta ibilbide

bakoitzak oso bilakaera desberdina du, erregistroen garapenari dagokionez.

Hizkuntza bat ibilbide naturalean garatuz gero, ikaskuntza-prozesua erregistro

intimotik hasten da, familiaren magalean. Gero, hazi ahala, eta behar sozialak

handitu ahala, erregistro informala edo lagunartekoa garatzen da, eta baita

neutroa ere, gizarteko beste esparru batzuetan aritzeko (lagunak, eskola, kalea,

auzoa…). Eta erabiltzaile horrek hizkuntzan gehiago sakontzen badu,

erregistro ofiziala/espezializatua ere landu dezake, esparru teknikoetan

aritzeko beharra badu (ikasketak, Administrazioa, lana, arlo

espezializatuak…).

Baina norbaitek euskara ibilbide kulturalean ikaste badu, erregistroak

garatzeko modua desberdina izaten da. Normalean, eskolan edo euskaltegian

hasieran erregistro neutroa bereganatzen du, batez ere ikaskuntza-prozesuaren

lehendabiziko urratsetan. Gero, gehiago sakonduta, erregistro formala ere

ikasten du, arlo formaletan aritzeko, eta baita informala edo lagunartekoa ere,

kalean eta lagunartean maiz erabiltzen badu. Eta ikaskuntza-prozesuan oso

aurrera jotzen badu, euskara hizkuntza intimoa ere bihur dezake (familiahizkuntza

bihurtuta, esate baterako), edo baita esparru teknikotan erabiltzekoa

ere, erregistro ofiziala/espezializatua garatuta.

Kontuan hartu behar da, alabaina, ikaskuntza-prozesu guztiak ez direla

homogeneoak izaten, eta tarteko ibilbideak ere badirela (adibidez, euskara

lagunartean eta kalean ikasten hastea, eta gero familia osatzeko garaian

familia-hizkuntza bihurtzea). Eta bestalde, erregistroaren erabileran zerikusi

handia du norberaren estiloak eta izaerak. Hiztun bat trebeagoa izan daiteke

erregistro batean bestean baino, eta erregistro batzuk beste batzuk baino

gehiago erabiltzeko joera izan dezake.

Erregistro-esparru bakoitzak bere hizkuntza-baliabide propioak ditu. Hona

hemen nagusiak:

ERREGISTRO NEUTROA

Erregistro neutroa harreman neutroen testuinguruan erabiltzen den erregistroa

da: laneko eta eskolako harremanetan, auzoko ezagunekin, merkataritzaharremanetan,

komunikabideetan… Hiztunak, ezezagunekin ari denean edo

solaskideaz informazio gutxi duenean ere, erregistro neutroa erabiltzeko joera

izaten du. Hizkera hau oso hizkera hedatua da euskaraz.

103

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!