03.10.2012 Views

HENAC

HENAC

HENAC

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

HENAC

Komunikazio-gaitasunak Hizkuntza-gaitasunak Gaitasun pragmatikoak

5- Komunikazioaren gaia zein den: ezaguna den edo ez, interesekoa den

edo ez, ohikoa den edo teknikoa, zein erabilera-arlotakoa

(harremanak, lana…)…

6- Komunikazio-xedea zein den: informatzea, erakartzea…

Bestalde, asmo komunikatiboak ere eragiten du diskurtsoan. Zenbait izan

daitezke hizkuntza-jardueren asmoak:

▪ Informatzea, hartzaileak ezagutzak edo bestelako informazioren bat jaso

dezan.

▪ Argibideak ematea, hartzaileak arazoren bat edo gertakizunen bat

ulertzeko.

▪ Hartzailea zerbaitez konbentzitzea.

▪ Solaskideen artean harremanen bat sortzea.

▪ Ekintza bat egitera bultzatzea edo jokabidea gidatzea.

▪ Hartzailea laketzea, olgatzea edo bere irudimena garatzea.

Aldagai horien guztien ondorioz, euskara-erabiltzaileak erregistroa

egokitzeko gaitasuna izaten du.

ERREGISTROA

Erregistroa igorleak hautatzen duen hizketari esaten zaio. Erregistroa

aukeratzeko, komunikazio-egoeraren ezaugarri sozialak hartu behar ditu

kontuan: solaskideen arteko harremana, asmoa, gaia, formaltasun-maila…

Igorleak, norekin ari den eta zertan ari den kontuan hartuta, bere hizkera

egokituko du (neutroa, informala edo lagunartekoa, formala, intimoa eta

ofiziala/espezializatua), eta horretarako hainbat hizkuntza-baliabide erabiliko

ditu. Beraz, erregistroaren bidez jakingo dugu igorleak zein asmo dituen,

hurbiltasuna edo urruntasuna bilatzen duen, gizarte harremanetan non

kokatzen den… Erregistroa egokitzeko gaitasuna handitu egiten da

hizkuntzaren ezagutza handitzearekin batera.

102

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!