03.10.2012 Views

HENAC

HENAC

HENAC

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

HENAC

Komunikazio-gaitasunak Hizkuntza-gaitasunak Gaitasun pragmatikoak

4.2.1.3. DISKURTSO-GAITASUNAK

Diskurtso-gaitasuna hizkuntza-erabiltzaileak testu egokiak, koherenteak eta

kohesionatuak sortzeko edo interpretatzeko duen gaitasuna da. Gaitasun

diskurtsiboaren ardatza koherentzia soziokulturala, ideien koherentzia,

kohesiorako baliabideak eta modalizazioa dira.

a. Koherentzia soziolinguistikoa

Hizkuntza gertaera soziala da, eta gizarteko alderdi orok du eragina

hizkuntzaren erabileran, eta ekoizten edo jasotzen diren testu edo sekuentzia

diskurtsiboetan. Koherentzia soziolinguistikoak hizkuntzaren erabileraren

alderdi sozialera egokitzeko behar diren ezagutzak eta gaitasunak hartzen ditu

bere baitan: gizarte-harremanen adierazle linguistikoak, adeitasun-arauak,

herri-jakintzaren adierazpenak, erregistro-desberdintasunak, euskalkia eta

azentua…

Hizkuntza-erabiltzaileak kontuan hartu beharko ditu hizkuntza-jardueretan

eragina duten faktoreak, eta horien arabera bere diskurtsoa moldatu beharko

du:

1- Solaskideak nor diren (igorlea eta hartzailea nor diren, zenbat diren,

nolako harremana duten, elkarreraginean ari diren edo ez, zein

gaitasun dituzten…).

2- Komunikazioaren testuingurua zein den: non gertatzen den hizkuntzajarduera

(zein erabilera-eremutan: etxea, lantokia, liburutegia…), ea

solaskideak toki berean dauden edo ez…

3- Komunikazio-unea: noiz gertatzen den hizkuntza-jarduera, ea

solaskideak jardunean aldi berean ari diren edo ez …

4- Komunikazio-kanala: ahozkoa edo idatzia den, zuzenekoa den, aurrez

aurrekoa, edo bitartekorik baden (telefonoa, irrati-telebistak,

megafonia, WEB-kamera, ordenagailua...)…

101

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!