HENAC

HENAC HENAC

03.10.2012 Views

Sarrera Atarikoa HENAC 1.1. Atarikoa Europako Kontseiluaren Hizkuntza Politikarako Atalak Europako Erreferentzia Marko Bateratua (EEMB) garatu du, hizkuntza bakoitzaren curriculuma garatzeko erreferentzia bateratua izan dadin. Hemen garatzen den curriculum-proposamen hau Helduak Euskalduntzeko Nafarroako Curriculuma da (HENAC), eta EEMBk ematen dituen aholkuei jarraitzen die. Bertan proposatzen den mailaketa bateratua hartzen du oinarri, betiere euskararen irakaskuntzaren berariazko ezaugarriei egokituta, eta orain arte Nafarroan helduak euskalduntzen eta egiaztatzen izandako eskarmentuan oinarrituta. Honako hauek dira Europako Erreferentzia Markoak ezartzen dituen mailak, eta curriculum honek bere egiten dituenak: Sailkapen honen arabera, euskara-erabiltzaileak A maila erdietsitakoan (A1 eta A2) oinarrizko erabiltzaileak izanen dira, B maila erdietsitakoan (B1 eta B2) erabiltzaile independenteak, eta C maila erdietsitakoan (C1 eta C2) erabiltzaile gaituak. HENACek C1 maila arteko deskribapena egiten du. 10

Sarrera Atarikoa HENAC CURRICULUMA, ZERTARAKO? Curriculum hau Nafarroako helduak euskalduntzeko hizkuntza-programak, curriculumetarako jarraibideak, azterketak, materialak eta abar prestatzeko oinarri bateratua da. Euskara komunikazio-tresna gisa erabiltzeko jakin beharrekoa deskribatzen du, eta helburu horiek lortzeko beharrezkoak diren xehetasunak: hizkuntza-printzipioak, mailak, edukiak, metodologia, prozesuak… Azken finean, tresna honen helburua da helduak euskalduntzen diharduten profesionalen eta erakundeen arteko komunikazioa erraztea, eta baita bezeroekikoa ere. Hau da, tresna bateratua izan nahi du ikasleen, azterketarien, irakasleen, ikastaro-diseinatzaileen, aztertzaileen eta administrarien lana koordinatzeko eta hobetzeko. CURRICULUMA, NOLAKOA? Administrazioak egiten duen curriculumak oinarrizkoa behar du izan, orokorra eta zabala. Dokumentu honi 1. zehaztapen-mailako curriculuma deritzo. Gero, euskaltegi (edo erakunde) bakoitzak berea egin beharko du, 2. zehaztapen-mailakoa, aurrekoan oinarritua, eta bere ezaugarrietara moldatua. Eta euskaltegi bakoitzak autonomia izan behar du bere egoera soziokulturalera moldatzeko. Eta azkenik, 3. zehaztapen-mailako curriculuma etorriko da: irakasle edo aztertzaile bakoitzak talde eta ikasle bakoitzari egokitzeko prestatuko duena. Hartara, 3. zehaztapen horren bidez, egunez egun eta atazaz ataza ikasle eta irakasleek egin behar dutena hezurmamituko da. 11

Sarrera Atarikoa

HENAC

1.1. Atarikoa

Europako Kontseiluaren Hizkuntza Politikarako Atalak Europako

Erreferentzia Marko Bateratua (EEMB) garatu du, hizkuntza bakoitzaren

curriculuma garatzeko erreferentzia bateratua izan dadin. Hemen garatzen den

curriculum-proposamen hau Helduak Euskalduntzeko Nafarroako

Curriculuma da (HENAC), eta EEMBk ematen dituen aholkuei jarraitzen die.

Bertan proposatzen den mailaketa bateratua hartzen du oinarri, betiere

euskararen irakaskuntzaren berariazko ezaugarriei egokituta, eta orain arte

Nafarroan helduak euskalduntzen eta egiaztatzen izandako eskarmentuan

oinarrituta.

Honako hauek dira Europako Erreferentzia Markoak ezartzen dituen mailak,

eta curriculum honek bere egiten dituenak:

Sailkapen honen arabera, euskara-erabiltzaileak A maila erdietsitakoan (A1

eta A2) oinarrizko erabiltzaileak izanen dira, B maila erdietsitakoan (B1 eta

B2) erabiltzaile independenteak, eta C maila erdietsitakoan (C1 eta C2)

erabiltzaile gaituak. HENACek C1 maila arteko deskribapena egiten du.

10

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!