01.05.2013 Views

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

16

AUÑEMENDIKO LOREA

—Bide onetatik ez datorrela?

—Alan esan deust, iauna.

—Eta zelan iakin dau?

—Amando apezpikoak esan ei deutsa, Aitz-barrengo eliz atarian,

Portunek eta prankotar batek eztabaidaren bat izan dabela, Portunek

Elizara zioan prankotarrari barre eta ziñuren batzuk egin deutsazalako.

—Prankotarra Elizara ei oalako?

—Bai, iauna.

—Elizara ei oalako esan dozu?

—Bai, iauna, alan esan ei dau apezpikoak.

—Eta alan izango da. Amando, ondo ezagututen dot neuk

Amando, eta badakit gauza bat ondo iakin baga esango ez dabela.

Orregaitik Ubero etxe iaun zarrak. Ondo da, Pedro Mari, artuik zer edo

zer or nunbaiten, eta ioan adi etxera. Eta Riktrudis da andra Luziari

esaiek an nazala biar.

—Neketan dagoz arek zeu agiri ez zaralako, iauna.

—Ioadi, ioadi: an nazala biar gaberako.

Berealaxe, beste zeregitxu bat egindakoan.

Banekian nik zerbait iakingo nebala —niñoan, entzunak entzun

nituanean—. Baiña onara etorri nazan ezkero, gauza guztien barriak artu

artean ez dot gelditu bear. Pedro Mari Portunen billa ioango zan, eta nik,

ari iarraitu baiño, aitonen esanak entzutea gurago dot.

Ondo ixillik egozan eurak. Bekoki illun asarrezkoakaz, arpegiz

arpegi alkarri begiratu baga, bakotxa gogamen desbardiñagaz egon balitz

legez, danak gauza bat bakarra buruan eukenean.

—Zertan gara? —diño onetan Ozinbelzko Otxoak.

—Nik neure eritxia esan dot —erantzuten dau Ubero zarrak—:

gizon bik muturketa bat izan dabelako, Euskal-Erri guztia ez da barriro

odoldu bear, euskaldunen izenari eta lurrari ikutu eziakonean. Bien

artean ondu edo arautu daiela euren eztabaidea; baiña nigana baletor erabagi

baten billa, egi zuzenaren alde erabagiko neuke, zeiñ euskalduna eta

zeiñ prankotarra dan begiratu barik.

—Bada nik —esaten dau, ukabill biak gora iasota, begietatik txipartak

dariozala, gizon sendokote moldakatx batek (Diego Etxalar ei

da)— nik, euskaldun bat eta prankotarra burrukan ikusiko banituke,

geiagoko barik io buruan eta amaituko neuke erbesteko gizona.

Atserritar guztiak lurpean sartu artean ez dago emen gauza onik.

—Ondo esana! ondo esana! —diñoe askok.

Txomin Agirre

—Ubero —esaten dau astiro astiro Mendiolako iaunak, Diego eta

bere lagunen deadarrak aintzakotzat artu barik—, zure zain egon gara

emen ia egun bian, Aitz-barrengo alde orretan zer gertau dan zuk ondoen

esango eunskuzulakoan, eta euskaldun batzuk gure ienteari ez deutsago

deitu nai izan zure eritxia entzun baga. Etorri zara, nekeztxu, eta

ez bestetan oi dozun legez guztiz gogotsua: esan deuskuzu, zure ustez,

muturketa bategaitik ez dala euskal mendia odoldu bear barriro; eta

gaiñera, zugana iñor erabagi baten billa etorriko balitz, egi zuzenaren

alde erabagiko zeunkeala. Itz egiguzu emen argi eta garbi: Aitz-barrengo

eliz atarian izandako muturketa orretan, zeiñen alde erabagiko zenduke?

—Ez daukat neure gogamena zergaitik estaldu —erantzun eban

Uberok ausardi andi bategaz— prankotarraren alde!

Uberok itz onek esanaz batera alderdi guztietatik deadarte gogor

zarratu bat iagi zan, zutindu zan Otxoa, eta esku bat aizkora-kirtenean

ebala eta bestea ukabildurik, Uberori, izugarrizko amorru batean, eta

aotik bitza dariola, esaten deutsa: —Prankotarraren alde eta neure

semearen kontra Ezpeletako iauna?

—Bai, —iarraitzen dau Ezpeletakoak, bero bero eginda, zure

semearen kontra eta egiaren alde. Zure semeak iraindu dau neure Iaun

Iesukristo, Iaungoiko egiazko bakarra, eta prankotarrak atara dau

Iesukristogaitik arpegia, eta neuk bere bai, emen, edonun, noiz nai.

Iente guztia asi zan gora-goraka eta garraxika, mingaiñ danak iñakiñ

eta erasorik oker, gaizto, zorrotz eta mingarrienak esan, eta estarri

guztiak oiu eta deadarrik garratzenak bota zituen; etzinda egozan gudari

asko euren lekuetatik iagi eta batzarreko nagusien inguruan iarri ziran;

eta azkenez, Ozinbelzko txakurrak eurak, zerbaiten perill gaiztoa sosmau

balebe legez, asi ziran zaunka-zaunkaka. Zer zan ango lazka eta matasea!

Baiña Mendiolako Arnoldo ospatsua iagiten da bere lekutik, urteten dau

lagun guztien erdiraiño, eskuetako makillea iasoten dau, ixiltzen dira ienteak

morroi aserratuak nagusiaren aurrean isiltzen diran antzera, eta bere

bizar zuri luzeak dardaraka daukazala, esaten dau gogor eta garbiro:

—Euskaldunak, ezagututen nazue ni?

—Bai, iauna, —erantzuten dabe danak batera.

—Euskaldun ontzat naukazue?

—Bai, iauna, Zeiñ obea?

—Ukatu deutsat nik iñoiz Euskal-Erriari nire beso eta nire odola?

—Ez, iauna, iñoiz bere ez.

—Bada neuk diñotsuet, orain batzuek asmau eta asi nai daben guda

onetan, nik eta nireak ez dogula aizkora bat artuko, ez dogula arri bat

17

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!