01.05.2013 Views

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

12

AUÑEMENDIKO LOREA

—Ez adi estutu, kutuntxoa, —zirautsan— ez adi estutu; danok

dakie emen zeiñ etxetako alabea azan, eta zeiñ ona, eta zeiñ ederra, eta.

Baiña, Iesus! Iesus! euk bere andiak esaten ditunan. Ez dedilla gure Aita

anaien kontra asi! Gure anaiak noiztik ona dira prankotarrok, maite?

Noiztik ona? Gure arerioak okerrenak ez dira beti?

—Ai, Amatxo! Zeu, antxiñetarik biotzaren erdian daukazun naigabeak

itxuturik ipintzen zaitu. Ondo dakizu, danok Iaungoikoagan anaiak

gareala, eta geiago ostera sinekoak dira, eta, euren zorigatxez, euskaldun

asko ez oraindaiño. Egia da prankotarrak gure arerioak izan dirala gizaldietan;

ezbearreko gauza dongeak egin deuskuezala egia da; badakit euskaldun

askoren odol garbia busti eta narotu dituala gure zugaztiak, prankotarrak

dirala eta ez dirala; badakit eurakgaitik daukagula euskaldun

guztiok biotz gaixoa barru-barruan minberaturik; baiña gizon arrotzak

azkenengo gudetan egindako marratik kanpora daukaguzan artean, gure

ekandu zar eta izateko ereari geiago ikututeko asmorik baga bakean bizi

diran bitartean, gu legez kristinauak dirala gogoratu nai dot; neure lenengo

urteetatik biotzaren erdian sosmau neban gorrotoaren su-garra amatau

gura neuke; Kristo Iaunagan neure anaiak legez begiratu gura deutset

prankotarrai, iruntzi-alak iruntzita bere. Kurrukarako gosea Iaungoiko

guzurrezkoen erakusten oker bat baiño ez da: parkamenduko erakutsia,

Kristo Iaunak zeruetatik ekarri euskun egia zuzena.

—Ai neure alabea, ez aiz i Ama.

—Baiña bai kristinaua, eta zeu, Ama izan arren, kristinau benetakoa

zara gaiñera, zeuk uste dozun baiño obea.

—Itxi daiogun gauza oni bakean, eta esan eidan gudarako bide

onen iatorria zelan iakin donan.

—Bai pozik, Amatxo. Ara bada: gaur goizean, sarri oi dodan legez,

Amando apezpikoaren oiñetan autorrera on bat egiteko usteagaz, done

Pedroren Elizatxora ioan naz. Neure eginkizunak amaitu ondorean,

Amando Kristoren erakusleak beragana deiturik: «Aita non dozu,

Riktrudis?» itandu deust. «Aita, erantzun deutsat, nire Aita, orain iru

egun dala etxetik kanpora dabill, non ez dakit, iauna». «Ozinbeltzeko

batzarrean egongo iatzu, beste etxe iauntzetako gizon askogaz batean»,

esan dau Amandok.«Beraz, —asi naz ni itaunketan— euskaldunak zeregiñ

astunen baten gaiñeko batzarra dauke?» «Bai, —iarraitu dau

Amandok—, bai, eta gauza onerako ez. Lengo baten, prankotar agintari

batek eta Ozinbeltzeko Portun seme nagusiak, Aitz-barrenengo Eliza

aurrean eztabaidaren bat izan dabe. Prankotarra bere bidean elizara

eioan, eta Portun orrek, sinizte bagea eta arroxko samarra zelan dan,

Txomin Agirre

fedearen kontra zerbait esan eta barre eta ziñuren batzuk egin bear izan

eutsazan fedezaleari, eta onek Iesukristogaitik arpegia erakutsi ebalako,

alde batera eta bestera gizonak iarrita ukabilkadaren batzuk alkarri emonak

izan bear dabe. Ordutik ona, or dabill Portun su eta garrak arturik,

euskaldun altsu guztiai deiezka, Aitz-barrenen iazo zana berak nai daben

eran guzurrakaz apaintzen, eta alde guztietan deadarka, ez dagola lur

onetan gauza onik prankotar guztiak inguruetatik bein betiko kendu

baga. Aitz-barrenengo kristinauak Otxoaren mandatariari ez deutse

abegi onik egin, baiña beste euskaldun kristinau askok, ez iakiñean,

ontzat emoten dabe guda barri gogor bat prankotarren buruko arrotasunak

kentzeko (alan diñue), eta ez dakit emen zer gertauko dan, bada

guzur-zaleak berenagaz urtetearren asmautako guda bat Iaungoiko

egiazkoak ezin leike ezertara bedeinkatu. Nabillen toki guztietan bakezko

mandatari naz ni, ez prankotarren aldekoa; (badakizu Dagobertok

bere lurretatik erbestetua nazala, baiña alan bere ona besterik ez deutsat

opa) ez euskaldunen arerioa: gizon guztiak ditut nik adiskide eta geiago

Iesusen adiskideak badira: gizon guztiak gura nituke nik maitetasunezko

lokarriakaz alkartu, eta orregaitik eta oraingo aizkorak artzea ondo ez

dalako, euskaldun eta prankotarrak alkar barriro io eztaien alegiñak egin

bear ditut.

Bart arratsean Ezpeletako Ubero zarragaz egon nintzan, eta gizon

arima garbiko aren laguntasuna badaukat, gaur goizean zuen etxera ioateko

nengoan, eta poztasun andi bat artu dot zu emen ikusi zaitudanean.

Mendiolako etxea izen andikoa da Euskal-Errian, eta etxe orretakoak nai

izan ezkero... Arrenez naukazu, bear bada, Riktrudis, Iesusen izenean.

Zuk neure lanbidean lagunduko deustazu; ez da alan? —Pozarren, iauna,

—erantzun deutsat. Niri arrenik egin bearrik ez daukazu: nire arimearen

gidari zuzena ia urte bi onetan zu zara, zeure gogoa da nirea, zerren

zeure aotik entzuten dodan Iaungoiko maitearena. —Bai, zure biotzaren

barri banekian nik: zuk lagunduko deustazu, bada; baiña zure Amak?

—Nire Ama ona da, Iauna, —esan dot. —Bai, bai, ona da —iarraitu

dau— badakit ondo, guztiz ondo dakit; baiña prankotarren aldetik

ainbeste miñ artu dau gaixoak eze... Ara, Riktrudis, Pedro Mari morroi

zarra Aitagana bialdu egizu... Amari esan barik. Zure Aitak zure begietatik

ikusten dau, eta ona da, eta iakin daienean... Amari gero esango iako.

Onenbestegaz agurtu gara, eta badakizu zeuk gero zer egin dodan.

Ondo egin dot, Amatxo? Baietz esan eidazu, eta guztiz atsegindurik

ipiñiko nozu.

13

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!