01.05.2013 Views

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

118

AUÑEMENDIKO LOREA

bear eutsan. Gelditu zedilla Lurra bere itsura utseko gauzakaz. Riktrudis

baoian Iaungoikoagana; bada bekian «gizonen iauregietan urte asko

baiño, obeto zala Iaunaren aurrean egun bat igarotea». Lurrean eta lurtarrakaz

naikoa egun igaro zituan.

Amandoren esonde onak iarraiturik, bada, Mauronto seme nagusia

ipiñi eban osaba lenapezpikoaren eskuetan, milla on gauza esanda gero,

eta beste iru alabakaz Done Benitotarren bapilde batean sartu zan.

Baiña an sartu baiño lenago Riktrudisi igaroriko gauza bat emen

esatea ondo etorriko da. Adalbaldo il da gelditu zan tokia bere begiakaz

ikusi gura izan eban, bere senarra lenengo lurpean sartu eben tokian

arren eta agur batzuk egin gura izan zituan, eta orretarako Aitz-barreneruntz

ioan zan: eta an, azken agurrak esaten ezin asperturik, egun batean,

eta bian, eta iruan, kurutze baten onduan belauniko, ordu luzeak igaro

ebazan. Begoan bein, bakarrik ain zuzen, negarrez, zotinga eta arrenetan,

beti legez, eta sartu iakon bitartean ixill-ixillik illerrira euskaldun menditar

bat, Portun berbera.

Portun astiune andian egon zan Riktrudiseri begira, onek igarri

barik. Negar egiteko gogoa etorkon euskaldun gogorrari ainbeste urtean

ikusi bagako adiskide maitea aiñ negartsua billatu ebanean. Gizona

barrurago sartzen asi zanean, begiratu eban emakumeak nor ete zan, eta

begirada baten ezagutu eban bere arerio maitalea.

—Zer dakarzu zuk ona? —itandu eutsan Riktrudisek bapere ikaratu

barik.

—Zeu ikustera etorri naz, Riktrudis, eta Auñemendiko bideak

zabalik daukazuzala esatera.

—Eskerrikasko, baiña ez daukat oraiñ Auñemendira ioan bearrik.

—Zeure erria ez dozu maite?

—Bai, baiña beste bat maiteago.

—Prankotarrena?

—Ez: zerua.

—Eta or lurpean dagoan ori maite zenduan?

—Biotz guztiagaz. Berari bizitzea emoteagaitik itxiko neuke neurea.

—Orduan orri biztzea kendu dautsenak guztiz gorrotauko dituzu?

—Ori ez: ez dot nik iñor gorrotau gura. Nire senarra ill dabenagaitik

egunero arren egingo dot neugaz batera zeruan gertau daitezan.

—Zeruan zeugaz batera? Eta nondik ioaten da zerura?

—Kristiñau onak daroen bidetik.

—Eta zeru orretan guztiak alkar maitetuten dabe?

—Guztiak. Ara bazatoz, an maitetuko zaitut. Agur.

Txomin Agirre

Riktrudisek Portuni agindu eutsana bere bizitza guztian egiñ eban.

Bakartadean igaro zituan bere azken ordurarteko egunak, bere senarra ill

ebenagaitik eta Euskal-Erri maiteagaitik erregututen.

Maillarik mailla gauza on guztietan goren-goreneraiño igon eban;

bapildeko buru izan zan berrogei urtean, eta bere alaba eta mendeko

guztiai milla onbide erakutsita gero, zeruetan sartzeko eukan gurari andi

gozo gozo batek ill eban Auñemendiko Lorea, 687-garren urtean, 74

urte zituala.

Bere bitartez Iaungoikoak egin zituan mirariakgaitik, Elizeak,

Riktrudis il-tzanetik urte batzuetara, Altaretan ipiñi eban, eta euskaldun

askok done Riktrudisen izena iakiñ ez arren, Prantzia eta Beljikatarrak

ezagutu eben antxiñetatik zenbateraiño dakian zeruetatik lagunduten, eta

bere izenaren onoregarritzat eliza bat eta beste baiño geiago iaso zituen.

119

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!