01.05.2013 Views

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

116

AUÑEMENDIKO LOREA

eta geiagok iosi-iosi eginda itxi eben. Adalbaldo erruki garrizko «Iesus»

bat esanda zalditik bera iausi zaneko, gaiñean eban Portun, begi bietatik

otsoen txingarrezko begiradea boteaz, aotik amorroaren bitza eta lerdea

eriola. Dukea ordurako ondo ilda egoan, baiña ondo ill bagako aberea

eiztariak amaituten daben legez, Portunek aizkoarakada batean dukeari

burua erdibitu eutsan, eta «beiñ edo beiñ tximista orrek nire eskuetan

iausi bear zenduan» esanaz, gorpuaren gaiñean bere oin batg ipiñirik,

Ozinbelzkoak deadar egin eban menditarren zanzoa.

Adalbaldoren morroiei ez eutsen ezer egin, baina ikaratuta egozan

danak. Portunek lagunak Riktrudisen aideak ziran, eta euren artean

egoan Lope ondo ardaoz betea, barrez barrez...

Txomin Agirre

XX

SAMIN GOZOA

Suak eta iai entzungarriak egin zituen Auñemendin Adalbaldo il

zanean.

Zotiñ, zizpuru, illuntasun eta negar andiak eroan zituan Erbestera

Adalbaldoren eriotzako albisteak.

Gudako egunetan alan gertau oi da: batzuen garaia, bestien menpea:

alde batekoen algaratzarra, bestekoen malko-iturria izaten da beti.

Riktrudiseri gizon asko ioan iakozan dolamen eta errukia erakustera.

Kurrukarako itzak esaten zituen danak: mendi guztiak erre eta kiskaldu,

gaiztakerirako bakarrik bizi zan iente dongea bein betiko amaitu: aizkora

bat iasoteko altasuna eukan guztia Auñemendira eruan, gizon basatiai

euren leize zuloetaraiño iarraitu, eta ill danak antxe basurdeak ilten

diran gisara: ori gura eben.

—Ez olangorik, —ziñoan alargun gazteak—. Nire senarra bake

zalea zan, bakeak egitera ioian: ez egizue, bada, bere gogoaz kontrako

gauzarik egin; parkatu egiozue guztiai Adalbaldoren izenean. Orrezaz

gaiñera, gogoan eduki egizue —eta au da niretzat gauzarik mingarriena—,

dukea ill daben gizonak neure erritarrak eta neure aideak zirala, ni

menditik ona beragaz etorri nintzalako, ezagututen ez ebelako, gizon

gaiztotzat eta Euskal-Erriaren areriotzat eukelako. Bere odola gura eben;

oraiñ bere odolez ase dira, eta bakerako iñoiz baiño bide obean billatuko

dituzue. Iaungoikoaren izenean, bada, bakea egin eikezue, Adalbaldok

zerutik lagunduko deutsueta.

Riktrudisek, Adalbaldo ill ondorean, bere eskuaren eske etorri iakozenari

iaramonik egin barik, bere burua bakartadean gordeteko asmoak

artu zituan. Zer emon eikeon Lurrak? Gauza andirik ez: beste gizon

andikiren baten eskua, eskintzen eutsan legez, erregeren iauregian bizi

izatea, egun batzuetarako ondasunak, ames baten antzera iges egiten

eben iolas-pozak, eriotzako ate ondoan bakarrik itxiko eben lagunak:

utsa dana, arantzartean ezerez bat.

Eta gaiñera Riktrudis ezin zeitekean Adalbaldogaz aztu. Beiñ emon

eutsazan berari biotza, gogoa eta izatea, eta bereak bakarrik izan zeitekezan.

Alperrik, bada, zaldunik ezagunenak bere esku eta ondasunak

eskiñika ioango iakozan: ez eban geiago gizonakaz ezer gura: aurrerantzean,

bere izate guztia senarraren gomuteari eta Iaun Egilleari emon

117

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!