inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma
inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma
inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma
Create successful ePaper yourself
Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.
110

AUÑEMENDIKO LOREA

—Riktrudis! Zure laguntasuna gura nebalako billatu zendudazan;

alkarregaz bizi garan urteetan, zure laguntasunagaz atsegiñik asko emon

deustazu; zeuk ondo dakizun legez zu zaitut lagunik lagunena eta maiteena;

nire ondasuna, nire bizitzea, neure biotza eta arnasea zeu zara;

baiña zeure irudipen eta bidebagako amesakaz biotza illundu eta arnasak

kentzera ez zakidaz gaur etorri: ez da orain zure laguntasunen ordua,

agur egidazu beiñ, biurtu zaitez umeakgana, eta bizi zaitez upakean,

fedea eta itxaropen osoa Iaungoikoagan ipiñirik. Bein bere etxetik ez

dodala urten esan leiteke.

—Agur bada, Adalbaldo. Ondo diñozu: oraiñ ez dozu laguntasunbearrik.

Agur, baiña ez aztu gero arduratan ibilteagaz.

—Ez naz aztuko. Agur —esanda, Pedro Mariri eskatu eutsan zaldia,

iarri zan gaiñean, Riktrudisi begirune gozo bat egin eutsan, eta drakadraka-draka

bere morroien atzetik ostendu zan dukea illuntasunaren

erdian.

Riktrudis gelditu zan apur baten illuntasunari begira eta zaldien

perra otsak entzuten, eta guztia ixildu zanean, emon eutsan nagarrari

estanda egiteko zorian geldituteraiño.

Pedro Marik, bere erara, gauza pozgarrizkoren batzuk esan etsazan,

eta piskaka-piskaka ekarri eban iauregiraiño. Erbestera eldu ziran ordurako

eguna argitu eban, eta eguzkiak bere lenengo erraiñuak bialdu

zituan Riktrudisen iauregia epeltzeko. Baiña ez eban ezer epeldu. Zeiñ

otza eta zeiñ utsa eritxon bere etxeari Riktrudisek!

Umeak iagita billatgu zituan bere zaiñ, eta euren amatxo negarrez

etorrela ikusi ebenean, asi ziran danak negarrez, zergaitik iakin barik,

biotzaren lege eskuturen batek agintzen dabena egiñaz.

—Ez negarrik, enetxoak —esan eutsen amak— ez egin negarrik:

goazen Iesus onagana eta arren egin daigun aitan Adalbaldogaitik.

Eta kurutzean iosiriko Iesusen irudi aurrean belaunikotaurik, arrenetan

asi ziran etxeko guztiak negarrari itxi barik.

Txomin Agirre

XIX

MENDITAR BATEN ZANZOA

Bitartean, Adalbaldo, bere emzteak buruan ipiñi eutsazan arretak

ezin kendurik, baoian Euskal-Erriruntz.

—Emazte maitalearen irudipen eta bidebagako ustea baiño ez da:

—ziñuan beretzat— ez diran gauzak ikusi eragin deutsaz bildurrak.

Zeiñen bildur izan neiteke ni? Prankotar gudarien bildur? Ez, zerren guztiak

ezagututen ditudan eta euren artean askok maite nauen. Erregeren

izenean noa gaiñera, eta erregeren izenari betuste eta menegindea zor

deutse guztiak. Menditarren bildur izango naz? Ez, zerren ni bake

soiñuan noa, eta nai izan ezkero, mendira zetan ioanik ez daukat: norbait

Amandogana bialduagaz eginda daukat angoa.

Zer pozik egongo dan Amando nire albiste ona artzen dabenean!

Bene benetan nik eginkizun ederra daroat. Dierri bi bataren eta bestearen

garaipen eta illunketa barik baketu eta adiskidetasuneko bidean ipiñi,

kurruka eta gorrotoak kendu, batak bestea ilten diarduen besoak soloetako

lanetara eroan, etxadietan upakea sartu, Iaungoikoaren legearentzat

arimak irabazi. Eginkizun onetan arriskurik ez dot izango, baiña banituke,

geidearen onerako eta Iaun Egillearen doakundeagaitik poz-pozik

igaro leitekez.

Eta onetara ill bear baneu, euskaldun fedegaiztokoak Iesusi deutsen

gorrotoagaitik illgo banindue, ainbat obeto! Olango eriotzeagaz bai irabaziko

neukeala betikotasuneko sari neurribagea. A! Olango amaiera

doakundez betea zeiñek emon lekidan! Egia da, orretarako neure emazte

maitea Lurbira onetan naigabez beterik itxi bearko neuke; itxi bearko

nituke neure ume kutunak; baiña noiz arte? Bitarte andian ez, emengo

egunak laburrak dira eta. Orain bere, Lurreko erregeagaitik an itxi ditut.

Gauza andia litzateke Zerukoagaitik egun batzuk geiagoan iztea? Orrez

gaiñera, Riktrudis emakume iaungoikozkoa da, eta Iaungoikoaren legeagaitik

ill nazala iakingo baleu, laster poztuko litzateke, eta nik zerutik

lagunduko neuskeo. A! Gura baleu Iaungoikoak!

Bere gogoketa guztiak Adalbaldori, Lopek, berarizko beste gogoketa

bategaz kendu eta zerutik Lurrera erakarri eutsazan.

—Ugazaba —esan eutsan— ixillik zoazala eta nago.

—Bai ete? Miña ixillik daroat, baiña neure adimena eta biotza berbetan

doaz. Berbetea gura al zenduke?

111