01.05.2013 Views

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

98

AUÑEMENDIKO LOREA

—Milla aingeruak! Ori alan bada, eta izango da zuk diñozunean, ez

daukagu gudetan zergaitik asi. Geienez bere, Auñemendik emakume on

bat galduko dau; baiña ez lurrik eta...

—Ezta emakumerik bere. Euskal-Erriko alabea, euskera zalea eta

euskera zabaltzaillea izango da edonun. Ara, eskontzarako berbia emoebanean,

zer esan eustan: «naroian lekura naroiala patuak edo

Iaungoikoak, euskalduna eruango nau, euskaldun biziko naz beti toki

guztietan. Neugaz ioango dira erririk erri, euskal mendia, bere izkerea eta

bere ekanduak. Euskerea erakutsiko dot nun-nai, nire erritarren lege

zarra adierazoko dot, al dodan giñoan. Nire gomutea, nire adimena, nire

biotza, nire izakerea, euskalduarenak izango dira beti; eta edozeiñ tokitik,

nire begiradarik gozoena neure mendientzat izango da, eta nire arrenik

bero, sutsu eta onena euskaldunentzat eta euskeraz egiña».

—Ez da txarto esana. Erdia egiten badau bere ez dau gitxi egingo.

Nik ez nekian bada olango gauzarik eta.

—Orain badakizu edozeiñi esateko bere.

—Zeiñi gero nik, iauna, zeiñi?

—Etxera etorriko iatzuz zure iritxi eske.

—Gaixpar —deitu eban Uberok biurrera txiki bat albokera eginda—

entzun dozak ik ondo apezpiku iaunak esan dituan gauzak?

—Bai, iauna —erantzun eban ordurarte ixillik egon zan semeak.

—Eta?

—Eta emen entzun doguzanak entzun ezkero, ezingo garala gudetara

ioan.

Amandok begirada gozo bategaz saritu eban Gaixpar-en erantzuerea.

—Zuzen esan dok, mutill, zuzena az eta —esan eutsan aitak—.

Baiña ez dok ori naikoa. Gazte asko gudarako amorratzen egongo-ituk,

eu orain ordubete aizkora zorrozketan euan legez, eta guztiai gauzak

zelan diran esan bear iakue. Ia gaur lagunakana ioaten azan eta.

—Ez deuste ezer aituko. Portunek esaten dabenera iarrita dagoz

danak. Baiña alegiñik egin barik ez dogu itxi bear.

—Neu ioango naz agitarika dagozan tokietara —agertu eban

Amandok— eta neuk egingo dautset berba.

—Alperrik. Ezdeutsue iñok bere iaramonik egingo. Zu erbestekoa

zaralata, prankotarren alde zabiltzalata diñue. Portunek gura dabena

egingo da, eta Portun zure antxiñetako arerio okerra da barriz.

—Baiña lotsagarria ez da Portun fedegaiztokoaren azpian euskaldun

kristiñau guztiak egotea? Ez dago emen beste gizonik? Ametsuko

Txomin Agirre

Peru eta Etxegoieneko zalduna ill al dira? Araneder, Askonbegi, Arbide,

Sasiondo, Aritzmendi, Ibaiñeta, Aialde, Otegaiñ eta beste euskaldun

ospetsuak zer egin dabe? Zure aita onezkero zarra dago baiña, ez zara,

Gaixpar, zu bere Portun aiñpako gizona?

—Portunen izenak beste Euskal-Erriko guztiak illunpetan daukaz,

iauna. Ez da bera motel da argibakoa: azkarra da, sendoa, zala, okerra,

ausarditsua, esku biak nun daukazan dakiana: atan bere, agintaririk egokiena

legez ez deutsagu iñok begiratu emen, ainbeste gizon azkar, argi eta

sendo dagozan lekuan; baiña egun batzuetatik onara Portun eta Portun

baizen besterik ez da entzuten; berak igarri dabela, berak dakiala, berak

egingo dabela, berak au, berak ori eta dana berak. Diego Etxalar, tragonarrua

baizen ao andiagaz aurretik dala,danoen artean geuk iaso dogu

Portun goren-gorengo mailletaraiño, eta Portun eta gaur emengo gizon

bakarra.

—Bada gizon orrek ez dau Euskal-Erria bide zuzenetatik eruango.

—Alan uste dot neuk bere oraiñ.

—Milla aingeruak! Milla aingeruak! —ziñuan zarrak— orain dakigun

guztia lenago ez iakin bear!

—Oraiñ dakizuen ezkero, bada, egiñ alegiñak egiaren alde.

—Baiña berandukoak izango dira, Amando iauna, berandukoak.

—Al danena al dana egin ezkero, Iaungoikoak ez deusku gieago

eskatuko.

99

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!