01.05.2013 Views

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

94

XVI

AMANDOREN LANA

AUÑEMENDIKO LOREA

Esan eta egin, Amandok artu eban bereala Euskal-Errirako bidea,

eta Iaungoikoaganako zelan arimak irabaziko zituan gogartetuaz, eta len

fede bagatasunaren illunpetik Ebanjelioko argira aterariko euskaldunak

zelan indartuko zituan gogoratuaz, Ama Mariari, Done Pedro eta Paulo,

eta beste Iesusen lege zabaltzailleai arrenetan eta arrenetan, eldu zan

Auñemendiraiño.

Bidean etorrela, aserre eta zer-esan andiak idoro zituan prankotarren

artean euskaldunen kontra. Au eta ori egin ebela, bata io eta bestea

zuzitu, orkoa zematu eta angoa ill, bataren gauzak erre eta bestearenak

ausi eta birrindu. Neurriak artu bearko zirala basotar lotsabageen kontra,

gogorrean asteko ordua zala, agintariak mendiak kiskaltzen asteko erregek

zer esango eban zain egozala, norbaitzuk zerbait izan ebela euskaldun

gudalariren batzukaz. Olango gauzak entzun zituan; baiña nun, nok

eta zelan gauza garbirik ez.

Lenengo euskaldunak prankotarren lurreko mugetan billatu zituan,

azkon eta beskonakaz, Auñemendiko iagole edo zaintzaille legez. Ez

eutsen abegi onik egin, baiña txarrik bere ez. Arpegirik ez emotea zan

guztia: apezpikua alde batetik ikusi ebenean, beste aldetik iges egitea,

agurrik egin barik.

«Ba! Ori baiño geiago ez bada —ziñoan bere artean Amandok—

toki egingo dot nik Euskal-Errian. Arpegi emongo deusten lekuetan sartuko

naz, ioango naz adiskidien etxetara, eta ez ete al nabe danetatik kanpora

aterako. Lenengo beintzat Uberogana ioan bear dot, eta an iakingo

ditut barri guztiak garbiro». Eta uste onegaz, Larrasorotik, Iñalatzatik,

Basaburutik, Burruntsaliniatik zear Ezpeletara sartu zan.

Uberoren etxeko ate ondoan oles eginda lastger, mutill gazte eder

batek millatsu gaiñera urten eutsan. Uberoren semea zan.

—Egun on,Gaixpar —esan eban Armandok.

—Egun on —erantzun eban besteak.

—Zelan gara?

—Bagabilz.

—Eta aita?

—Aita emen daukagu.

Txomin Agirre

Geiagoko barik barrura eioazan artean. «Um —gogamendu eban

Amandok— legorra eta illuntxoa dago Gaixpar: bestetan lango arrera

onik emen bere ez daukat: ekaitzaren ondorenak izango dira: ikusiko

dogu zarrak zer diñoan».

Uberoren aurrera eldu zanean, Amando, iarri baiño lenago, betiko

arpegikera gozotxuagaz asi iakon izketan:

—Zelan zagoz, adiskidea?

—Alan alan. Txarrerakorik ez daukagu eta.

—Iagita zagoz beintzat, eta ni azkenengo emen izan nintzanetik

ona, zer edo zer irabazi egingo zenduan.

—Iagita nabill baiña belaunetan indarrik ezin egin iat eta besoetan

bere ez. Ost-ostean ioan nintzan igandean elizaraiño.

—Elizaraiño bai? Asko egin zara orduan.

—Asko bai obe. Zerbait, iauna, zerbait bakarrik. Asko eginda egon

banintz, ez ninduan etxean billatuko.

Gazteak onetan, albo batean iarrita egoan tokitik, zelatazko begiakaz

begiratu eutsan apezpikuari.

—Zergaitik ez ba? —itandu eban onek.

—Zerren euskaldunak etxeqan egoteko garaian ez gagozan. Ez al

dozu zeuk ezer entzun?

—Gauza asko ez nik.

—Ez zenduan entzungo. Oraintxe gogoratuten naz. Zu gure

Erritik kanpoetan ibilli zara zeregintxu batzukaz, eta bidezkoa izango

zara gaur emen.

—Bidezkoa naz. Ez dakit ezer garbiro eta iakiteko ustean nator

zugana. Zer darabilzue?

—Zer erabilliko dogu? Gudarako asmoa eta gogoa.

—Gudarako asmoa eta gogoa? Zergaitik baiña?

—Zergaitik, zergaitik. Euskal-Erriko Lorea eroan deuskuelako.

—Eta zuk badakizu eroan deutsuen edo bere gurariz ioan dan?

—Dana dala. Beti da txarto Sorterritik kanpora arerioakana ioatea.

—Zertara ioaten dan. Sorterriarentzat lagunak egitera ioaten bada

ez beintzat.

—Ezin geinke guk prankotarren artean lagunik euki.

—Orretan zagoz zu bere? Benetan diñoztazu?

—Orretan nago, eta bene-benetan esaten dot.

—Bada nik lagunak kristiñau guztien artean euki bear ditugula

diñotsut, eta zenbat geiago eta zenbat lagunago obeto dala. Neu ioan naz

95

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!