01.05.2013 Views

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

90

AUÑEMENDIKO LOREA

zabalik egozala ikusitakoan, pixkaka-pixkaka etorriko ziran Mendiolara

ienteak, eta euren adiskide on eta laguntzaille gogorrenetakoa legez begiratua

izango da erbesteko dukea. Ikusi daiela gureak Adalbaldo eurakaz

batera, zeiñ eta zelangoa dan iakin daiela ondo, ezagutu daiuela bere

biotz artez eta samurra, eta euskaldun guztiak adiskidetzat euki izango

darue, Amando adiskidetzat dauken senean. Urriñetik txartzat euki izan

dana, gure ondoan ikusita gero, askotan maitatu izan oi dogu.

Onetan egozan Ostranbentora baturiko euskaldun eztegulariak, ia

etxerako bideak artzeko asmoetan, eurak egozan mandiotaraiño eldu

zanean, atz eta putz eta bero eta lurruntsua, gorputz guztitik izerdia eriola,

bero andirik ez egoan baiña, menditar gizakote narras baldan bat.

—Iesus! Aitearen, Semearen... —esan eban Riktrudisek—. Zer

dakark, Lope, euk onaiño?

—Zer ekarriko dot, andrea...

—Ezteguko ondokiñak iatera dator ori —ziñoan Pedro Marik gizategiko

atetik, barrez eta algaraz.

Emon eutsen barreari etxeko guztiak, bada gure Lope bene-benetan

egoan barregarria. Alango gizon trauskillik! Abarka urratuetatik

beatz lodi biak agirian ekarzan, txaberama andi biren buruak legez, bernetako

soka eta oialak bebera iausita, berna-sorki batzuek itxureagaz; ia

gerriraiño basaz beterikako soiñeko dindirriduna; lepotik bera lenago

ikusi geuntzan narruzko zorroa; esku batean makilla bat eta bestean

edan-ontzi ez-txikia; eta arpegi zabal biribilla sagarrik gorriena baiño

gorriagoa.

—Barre egiten dabe baiña ezdakart nik barre eragiteko albisterik,

esan eban.

—Zer dakark bada?

—Gauza onik ez.

—Esaik bada zer dan.

—Zer izango da, nire etxekoandreak ez daukala gaur Mendiolan ez

etxerik, ez abererik, ez solorik eta ez basorik.

—Zer diñozu, gizona?

—Mendiolako morroiak etxetik kanpora atara gaituela diñot, an ez

dabela Riktrudisek aginduten eta.

—Zeiñek aginduko dau bada?

—Zeiñek ez dakit ondo: Auñemendik, Erriak, euskaldunak edo ez

dakit nik zeiñek.

—Edanda zagoz zu.

Txomin Agirre

—Ez dot ondiño nai beste eta gitxiago be edan, gura baizen lenago

amaiktu iatan edaria eta.

Barre guztiak iges egin eben gizategitik. Egia zan: barre egiteko

albistarik ez ekarren Lopek.

—Zeiñek atera zaitute etxetik? —itandu eutsen danak.

—Ozinbelzko Portunek.

—Portunek? Zergaitik baiña? Zer dala eta?

—Gure etxeko andrea erbestekoagaz ezkondu dalako: Euskal-

Erriko lurrak eta ondasunak prankotarrenak eziñ izan leikezala eta.

—Eta gu errira goazenean, non sartutea gura dau bada?

—Errira ioan? Ez eizue errira ioaterik gogamendu, ez deutsue itxiko

eta.

—Itxi ez ostera? Zein eta gero Portun gure errian eta etxean sartzen

galerazoteko?

—Euskaldunen nagusi edo andienetakoa beintza ei da.

—Ez dago esku txarretan Erria! Baiña ez da bera bakarrik agintari:

Euskal mendian badira beste batzuk Portun baiño andiagoak, eta ikusiko

dogu.

—Portunen esanera iarri ei dira beste agintari guztiak bere.

—Eta egiaren alde deadar egingo dabenik ez dago iñor? Gugaitik

ez dau batek bere arpegirik aterako?

—Zeiñek gero? Bat asi ei zan zeuen onagaitik zer edo zer esaten,

baiña emon ei eutsen berea.

—Zein zan bera?

—Padarra.

—Zer egin deutse?

—Ill.

—Ill?...

—Bai. Lurpean sartu eben beintzat eta...

Danak gelditu ziran batak besteari begira zer esan ez ekiela.

—Uste genduan baiño astunago dator ekaitza —esaeban azkenean

Riktrudisek—. Ez zan egun bi edo iruko trumoia guk erritik urteeran

ikusi genduana, negu baltz luzearen asierea zan, bada negua bere gogortada

guztiakaz iausi da Mendiola eta Euskal-Erri guztiaren gaiñean. Eta

bear bada neure erruz, neure...

—Zagoz ixillik, Riktrudis —esan eutsan Amandok— Portunek

daukan aserrearen zarraparrada bat da guztia, eta ezin leiteke izan iraunkorra.

91

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!