01.05.2013 Views

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

86

AUÑEMENDIKO LOREA

erri maitetasuna ez da olangoa, zerren daukan Iaunaren anaitasunezko

lege biguna bere zuzentzaille eta artizartzat. Norbere gauzeari obeto gura

izan arren, urrena dalako, obeto ezagututen dogulako, edo biotzak alan

aginduten deuskulako, geiegikeriak kenduten deutsaz biotzari eta adimenari

itsutasunak, besteen egokitasun eta doiañak ezagutu eta autortzen

ditu, ez dau iñor urruindutren, eta Iaungoikoaren izenean edozeiñ maitetuten

dau.

Zuk olan gura deutsazu Euskal-Erriari: erri guztien gaiñetik dozu

maite, zeurea dalako eta erririk onenentzat daukazulako. Maite eikezu

aurrerantzean bere, amitegarria da eta; baiña emoizu edonun bakotxari

berea... Eta ez diñotsut geiago. Agur. Iakingo dau Adalbaldok zuk esan

deustazuna.

—Agur, Amando iauna. Iaungoikoak lagun daizula, eta esker milla.

—Iaungoikoari.

Txomin Agirre

XV

BARREAK ETA NEGARRAK

Auñemendi guztia sutan dago, gorrotozko sutan. Erri guztiak

bekaizturik aurkituten dira. Kurrukarako deadarrik galgarrienak urteten

dabe euskaldun askoren bularretatik. Egiteko entzungarri bat egin bear

zan.

Zer gertaten da? Egundaiño entzun eztan gisako iazoerea.

Euskaldun agintari baten alabea, alaba bakarra, aberatsa, argia eta ederra,

bere aide eta ogipeko batzukaz, prankotar bategaz ezkonduteko asmoan

erbestera ioan da.

Aide gitxi eruan ditu Mendiolako alabeak, zerren senitartekorik

geienai txarto iruditu iakuen Riktrudisen labankeria.

Gora-goraka dabilz Auñemendin gizon eta emakumeak, zar eta

gazte, andi eta txiki, aberats eta lander, kristiñau eta fedebagakoak:

Riktrudisegaitik eta bere laguntzaille guztiakgaitik, arao, birao eta zakarkeririk

zatarrenak esaten ditue. Etxakuen itxi bear geiago Euskal-Errian

sartzen: bizi eitezala Erdalerrian beti, euren gogoz erdaldunakaz bat egitera

ioan ziran ezkero. Euskaldun agintari guztiak uste onetan egozan.

Ubero zarrak berak, lagunen batzuk iritze eske oe aurrera ioan iakozenean

(bada aspaldietan oian bizi zan) ez eitzola ondo Riktrudisen egitadeari

agertu eutsen, Euskal-Errian mutill onak bat eta bi baiño geiago

bazirala eta.

Ozinbelzkoak erririk erri ebiltzan danak, menditar guztiak asko eta

geiago berotu nairik. Prankotar biurri malzurrakaz ekiñaldi gogor bat

egin bear zan, erakuste barri barri bat emon bear iakuen: ez eiela uste

izan onean onean ibillita, euskaldunai egiñiko deztaiña eta bidebagaleroal

azti eta geldituko ziranik. Aztu? Lenago urtuko ziran atx eta lur guztiak

menditarrai egindako iraiñak aztu baiño. Batez bere Portunek Aitzbarrenen

arturikoa. Eta emen egoan eskergaari arrigarriena,

Ozinbelzkoen ustez. Portunegaz burruka ibilli zan gizonagaz beragaz

ezkonduten zan Riktrudis! O! Dxartadarik andiena Otxoatarrai arpegiarpegian

emotea zan ori. Orrek ezin eikean parkamenik euki, eta ez eban

eukiko. Lurbira guztian iakin eragin bear zan, Otxoatarrak... euskaldunak

nortzuk ziran. Prankotarren kontra guda gogorra, eten bagea, betikoa,

asteko ordu eta garaia etorri zan.

87

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!