01.05.2013 Views

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

84

AUÑEMENDIKO LOREA

—Itxi eidazu, bada, amaitu artean, iauna. Nik ez daukat nai ezik,

baiña berak...

—Berak bere ez, itxureak diñonez beintzat.

—Eta damututen baiako gero?

—Eta zeuri damututen baiatzu?

—Niri ez iauna, orixe ez!

—Berari bere ez.

—Zeiñek daki?

—Neuk dakit.

—Bein baizen ez nua ikusi eta.

—Zeuk zenbat aldiz ikusi dozu bera?...

—Bada orduan, zeuri ondo badeitzazu... esan zeinkio...

—Zer?

—Nik ez daukadala ezetzik.

Arpegi gozotsuagaz esan zituan ona arteko berbak Amando iaunak,

baiña Riktrudisek azkenengoak amaitu ebazanean, kendu eban apezpiko

doneak bere ezpanetako barrea, iatzi eta batu zituan bepuruak, illundu

eban piska bat bekokia, eta guraso batek bere alaba on bati legez, asi

iakon esaten Riktrudisi:

—Ez dogu amaitu ondiño, enetxoa. Gauza bat egin baizen lenago

zerzelidade guztiai ondo begiratu bear iakue, eta baietza emon ordurako,

berak dakarzan astuntasun eta ibilbide guztiak ikusi eikezuz, begitanduer

edo irudipenen atzetik itsu itsuan iarraitu barik. Adalbaldo ezingo da bizi

Euskal-Errian, noizean bein eta ereti batzuetan ez bada, zerren

Dagobertoren mendekoa dan, eta bere aginduak bete bearko dituan

prankotarren artean. Zu barriz, mendian iaiorikoa zara eta mendian daukazuz

zeure sustraiak, asaba eta gurasoen etxea, zeure ondasunak eta

zeure biotza. Izango dozu naikoa gogo eta indar zeure senarragaz

Euskal-Erritik kanpoan bizi izateko ill osoetan, urte luzeetan, beti bear

bada? Gogamendu egizu gauza ori ondo, baietza emon baiño lenagotik.

—Gogamendurik daukat, iauna. Maite dot neure mendia: tokirik

ederrena deritxot, eta beragaitik, beste Lurbira guztikoak salduko nituke.

emengo arri bat beste errietako iauregi bat aiña badala uste dot, bertan

daukadaz neure gomutak, bertan neure guraso eta anaien azurrak. Ez dot

nik Euskal-Errira alde batera itxiko egundaiño. Naroian tokira naroiala

patuak edo Iaungoikoak, euskalduna eroango nau, euskalduna biziko naz

toki guztietan. Neugaz ioango dira erririk erri Euskal-Erria, bere izkerea

eta bere ekanduak; euskerea erakutsiko dot non-nai, neure erritarren lege

zarra adierazoko dot, al dotan giñoan. Nire gomutea, nire adimena, nire

Txomin Agirre

biotza, nire izakerea, euskaldunarenak izango dira beti; eta edozeiñ lekutik,

nire begiradarik gozoena neure mendientzat izango da, eta nire arrenik

bero, sutsu eta onena euskaldunentzat eta euskeraz egiña. Euskaldun

izakerearen zabaltzaillea izan gura neuke nabillen tokian nabillela.

Zergaitik, aiñ onak bagara, zergaitik zabaldu ez geure ontasuna? Ez

diñogu, eta egiaz, erbestekoak euren ekandu txarrak gugana dakarrezala?

Zergaitik, bada, guk, areen ekanduentzat muga gogor bat ipinteari emen

iarraituaz, ez doguz gureak erbestean zabalduko, ereti ona dogunean?

Norabaitera ioan bear dabenean, zergaitik euskaldun Lurraren alderdi

guztietan, kristiñauak kristiñau izan bear daben gisara? Zergaitik gure

arraza menditarra besteak baiño geiagokoa eta obea dala ulertarazo ez?

Euskal-Errirako txarra al da, gure euskalduntasuna galdu barik, gure

ekanduak erbestekoan aurrean erakustea? Kristiñau batek besteak kristiñaututea

ez al da ondo? Noiztik onara da gauza on guztiak gordeta

eukitea egitekorik onena? «Euskalduna nazan aldetik euskaldundu, kristiñaua

nazan aldetik kristiñautu»: ori da nire oinkada eta ibillera guztietarako

daukatan azalki eta gogo errimea. Arima barruan gorderik gurari

andi bi ditut: Mendiolara natorrenetan, euskaldunakgaitik egingo ditudan

lan guztien sarigarritzat, menditarren aldetik arrera on bat aurkitutea:

Iaun zerukoak Beregana deituten deustanean, fede eta lagun urkoaren

alde Lurrean erabilli ditudan arazo eta lanbide guztiakgaitik, zeru ederretan

abegi on bat izatea.

—Ondo diñozu, Riktrudis —dirautsa apezpikuak—, ondo diñozu

eta zu ondo zoaz. A! euskaldun guztiak bide orretatik iarraituko balebe!

Zure erriari zor deutsazun maitetasuna lagun urkoari zor deutsazunagaz

alkartu nai dozu, eta guztiz ondo gura dozu. Bakotxak bere erriari izan

bear deutsan maitetasuna era bitakoa dala deitxot nik. Norbere buruarentzat

daukagun maitetasun itsu, arro eta okerretik dator bata: gure biotzean

berez, txiki-txikitatik, zelan ez dakigula sortu oi da; asten da geugaz

batera, guztiz neurribarik, eta ez dau gure biotzetan beste maitetasunentzat

tokirik izten. Dana bear dau beretzat: bereari bakarrik deitzo

andia, ona, zindoa, zuzena, ederra eta egiazkoa: besteen gauza guztiak,

erkiñ, makal, zirzill, motel, txiro, doillor eta guzurrezkoak iruditen iakoz;

eta zenbat eta norberagandik urriñagokoak, ainbat eta erkiñ, makal, zirzill,

motel, txiro, doillor eta guzurrezkoaagoak. Norberarena izan ezik,

etxekoen gauzea izango da zelanbaitekoa, edo norbere erritarrena geienez;

baiña erritik kanpora urruiñgarria ez dan gauzarik ez dago. Eta ortik

etorri oi dira ikusi-eziñak, gorrotoak, itsumenak, Iaunaren legea austeak,

lagun urkoaren kalteak eta arima askoren ondamendiak. bigarre erako

85

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!