01.05.2013 Views

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

82

XIV

POST NUBILA

AUÑEMENDIKO LOREA

Ordekatik zelaia) etxera ioan eta ordu bete inguru geroago, leio

baten ukalondoak ipiñita, kanpora, marboill alderantz begira egoala,

Riktrudisek Mendilako bidetik zear etorrela eliz-gizon bat ikusi eban.

«Ai, ene! Amando da», esanaz, iatzi zan aida batean atarira, apezpiko iaunari

arrera on bat egiteko ustean.

—Zer dakarzu, iauna —itandu eutsan— alde onetara?

—Barri onak zuretzat —erantzun eban Amandok.

—Niretzat barri onak, iauna? Nongoak gero?

—Or, bealdetik, bart arratsean agertu iatan prankotar gizon bat,

albiste batzuk ekarriaz eta beste batzuen eske.

—Riktrudis dardaraka asi zan, eta sukalde bazterretara begira iñor

inguruan ete egoan ikusi nairik.

—Sartu zaite, iauna, barrura —agertu eutsan— eta iarri zaite aulki

batean, nekatua egongo zara eta.

—Ez nago nekatua. Orrez gaiñera, zuganakoa egiñ ondorean,

emen urreko etxadi batera ioan bear dot, beste arazo batzuk badaukadaz

eta. Baiña ez zaite ikaratu, emakumea. Ez deutsut bada esan albiste onak

dirala?

—Zertzuk edo zeiñenak, iauna?

—Ez diñotsu ezer zeure biotzak?

—Nire biotza illunpetan eta gaixorik euki dot aspaldian, eta gaixo

erre zitalen antzera, doillorkeriak esan izan deustaz luzaroetan.

Mututurik egon izan balitz obeto neukean. Gaur, atan bere, sartu iat bere

gelaraiño argi-erraiñu bigun bat, ikusi eragin deutsadaz biotzari gauzak

direan legez, eta asi iat zerbait esaten bear dan eran.

—Osatuko iatzu beraz?

—Osatuteko bidean iarri dot beiñik beiñ.

—Eta argi-erraiñu osagarri ori nondik etorri iatzu?

—Argi guztien iatorritik, iauna: Zerutik etorriko iatan.

—Zelan baiña?

—Ni zeiñ nazan eta... besteren bat zeiñ dan adierazoten emonaz, biotzaren

asete eta betekada osoa non dagoan erakutsiaz, Iaungoikoaren

gurari donea ondo egiteko arimea indartuaz, maite ditudan guztiak

zeruan aurkituko ditudala gomutaraziaz.

Txomin Agirre

—Erakidara zagoz, ikusten danez. Lurrean ez dozu geiago ezer

opa?

—Bai, iauna, erakidara nago: lau edo bost eguneko orduak edozetara

igaro leitekez, eta ondo igaro, geroko itxaropena badaukagu. Eta

alan bere, egia esan bear badeutsat, bet oi dotan legez, Zeruak neure

guraria bete nai baleuskit, Iaunaren aserrerako eta nire arimearen kalterako

ez bada, gauza bat opa dot...

—Ez esan geiago, badakit zer dan eta. Iaungoikoak zeure naigurea

bete gura deutsu, Riktrudis. Zeruak zure doskañia ikusi dau, eta

Abraanen lenagoetan saritu eban legez, erbeste onetan bertan saritu gura

deutsu. Adalbaldoren albisteakaz naiatorzu. Gogoan zaukaz, eta maite

zaitu.

—O Iauna, Iaun zerukoa! Zeiñ ona eta errukiorra zaran! Eta nik,

bear bada, ez dot Zugan naiko ustakida izan, eta Adalbaldogaz bere ez.

Zer diño berak, iauna?

—Nire etxean izan eta laster bere erregegana ioan bear izan ebala

diño, eta an egon dala bere aginduak egiten eta zugaz egundo aztu barik.

Zure gurasoak ill zirala badaki; zu zetan zagozan iakin nai leuke.

—Zeiñek esan deutsa nire gurasoak ill zirala?

—Neuk. Beiñ baiño geiagotan emengo albisteak bialdu deutsadaz.

—Bada orduan ni zetan nagoan bere esango zeuntsan.

—Baita, baiña gaur ori ez da naikoa: zeuk esan bear deustazu garbiro

Adalbaldogaz izateko oartasun, zedal edo naiezik ete daukazun edo

ez.

Riktrudis nora begiratu ez ekiala egoan, ikaraz, oso artega, urduritua,

nabarmena, lotatik datorrenean eguzkiak gorritzen dituan odeiak

baiño gorriago. Eguzkiaren argi eta berotasun guztia etorkon bere arimara.

—Niri, iauna, ezdeust berak egundo olango gauzarik esan —erantzun

eban, dana moteldurik.

—Neuk diñotsut oraintxe bere izenean.

—Berak itauntzen dau ori?

—Berak. Zer erantzungo deutsat?

—Iesus Maria! Auxe da!... Zeuk ez dakizu bada?

—Bai, baiña zeure aotik nai neuke entzun gaur, billosnarru mee

baten ipiñi daidan zer erantzun deustazun.

—Ara bada, nik ez daukat nai ezik baiña...

—Zer? Baiñakaz zatoz orain?

83

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!