inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
01.05.2013 Views

80 AUÑEMENDIKO LOREA Iaungoikoa lenengo, Iauna Lurbirako ondo izate eta maitetasun guztien aurretik, eta Iaungoikoari zor deutsadan maitetasuna galerazoteko balira lurbirakoak, egundaiño ez agertuteko eran ito eta ondatuko nituke, aterako neuke erraietatik kanpora neure biotza, eta zapalduko neuke neure oñazpian Iauna baiño geiagoan gizonik maitatu baiño lenago. A! Goietan dagon Iaun betikoa maitetasun utsa da, Edertasuna berbera, zoriontasun guztien Iturria, ontasun danen sustrai ederra, alizate neurribagakoaren Iaube bakarra;... eta gizonak barriz, lurtarrak izanik lurrean dabliz arrastaka, eta maitaleenak asperkorrak dira, ederrenak itxusi, zoriontsuenak negarti, onenak oker, eta andienak txiki, urri, ezerez batzuk, Egillearen ondoan ipinten badira. Gauza bat da norberak gurari batzuk eukitea erbeste onetan, aldatz goretarako lagun on bat nai izatea, batari edo besteari lagunik egokiena legez begiratutea, edo norbait etxadikoak legez edo geiago baldin maitetutea; eta beste gauza bat, erbestetik Betiko Errira biotza iasorik, maitatutea gure Aitarik onena, gurtuaz, bedeinkatuaz; Izaterik Done, Artez, Gozo, Bigun eta maitegarriena legez begirunetuaz. »Nire asmoak aurrera eroateko indar gitxi daukadaz, neurez; baiña Iesusek bear ditudan guzitak emongo al deustaz. Eurakaz neure gogoak beteko ditudala uste dot, eta geroko saria irabazteko ondasunak iaditxiko ditudala. »Beste orrenbeste egiten badau Adalbaldok, zeruetan billatuko dogu alkar. »Eta egingo dau; sinistuten dot eta itxaron neike, eta ikusiko dogu batak bestea. »Bealdeetan, uri andien erdian bera, nire uste barik, eta mendian, Adalbaldo beti gogoan dotala, biok izan geintekez Iaunaren seme-alaba onak, eta biok irabazi geinke betiko desnekea». Riktrudis olango gogarteakaz ebillela, inguruko zugazti batetik zelataka eta begira eiokon gizon bat. Portun zan. «A ze zurbill eta galdua dagon! —ziñuan— zenbat argaldu dan, zeiñ illuna deitzodan! baiña zein maitegarria beti! Baleki ni emen begira naiokona, laster igez egingo leuke onetatik, oriñak eiztaria ikusten dabenean legez. Eta neure eskututik urteteko gogo bat badaukat! Berba batzuk esateko gurari bat bai! Ez ete leuskit arpegirik emongo bada? Onaxe begira dakust oraintxe. Ikusten ete nau? Ez, ondo estaldurik nago ni. Ganera, nora begira dagon bere ez daki orrek. Negarrez dago. Ze gogamen ete darabilz buruan...? Iñoren bitartez ibillita ez dot egundo ezer atera, eta neuk egin bear deutsat gaur berba, arpegiz arpegi». Txomin Agirre Esan eta egiñ, bere zulotik urten eta sartu zan Portun zelaira lenengoan uste baiño ausardi gitxiagogaz. Gizon baten aurrean iarki eta ukabilkada bat edo aizkorakada bat emotea, eta maite dan emakume baten ondoan itz bigun ekarkorrak esatea, ez dira bardiñak: baterako indar eta gaikera andiak eukazan Portunek, besterako ez zan gauza. Gaiñera, zenbat eta sakonagoak diran biotzaren gurariak, ainbat eta estuago izaten oi da bat gura dan gisara eurak agertuteko. Ez da iakiten nundik asi eta zelan amaitu. Ori gertau iakon Portuni bere. Riktrudisek barriz, bere aldetik ez eban bapere mugidalderik erakutsi. Ozinbeltzkoak egoan zulotik urtetean atara eban abarrotsa eta ostikopean zapalduten zituan orri igarren kirri-karrea belarrietara eldu iakozanean, begirada batean ikusi eban Portun; baiña biotzak ez eutsan taupada bat emon Riktrudisi. —Egun on —esan eban gizonak, dana kokoloturik. —Egun on —erantzun eban emakumeak—. Zer darabilzu emetik? —Zeu ikusteko gogoak bakarrik ekarri nau. —Ikusi nazu, bada, eta amaitu dozu zeure arloa. —Baiña zer edo zer berba egiteko gogoa bere badaukat. —Ori bere egon dozu, eta zeure zeregiñak amaitu dozuz emen. Agur. —Orixe da iarduna ebateko artaziak daukazuzana. Ez egizu aiñ laster igesik egiñ. Gelditu zaite piska baten. Erantzun egidaz. Aserre zara, Riktrudis? —Iñogaz bere ez naz ni aserre —erantzun eban, etxeruntz artu eban bideari itxi barik. Portun zelaiaren erdian gelditu zan, ez atzera eta ez aurrera, igesik ioianari begira... —Errukarria ni, eta errukarria ori bere —zirautsan bere buruari Riktrudisek, ia etxera sartu zanean. 81

82 XIV POST NUBILA AUÑEMENDIKO LOREA Ordekatik zelaia) etxera ioan eta ordu bete inguru geroago, leio baten ukalondoak ipiñita, kanpora, marboill alderantz begira egoala, Riktrudisek Mendilako bidetik zear etorrela eliz-gizon bat ikusi eban. «Ai, ene! Amando da», esanaz, iatzi zan aida batean atarira, apezpiko iaunari arrera on bat egiteko ustean. —Zer dakarzu, iauna —itandu eutsan— alde onetara? —Barri onak zuretzat —erantzun eban Amandok. —Niretzat barri onak, iauna? Nongoak gero? —Or, bealdetik, bart arratsean agertu iatan prankotar gizon bat, albiste batzuk ekarriaz eta beste batzuen eske. —Riktrudis dardaraka asi zan, eta sukalde bazterretara begira iñor inguruan ete egoan ikusi nairik. —Sartu zaite, iauna, barrura —agertu eutsan— eta iarri zaite aulki batean, nekatua egongo zara eta. —Ez nago nekatua. Orrez gaiñera, zuganakoa egiñ ondorean, emen urreko etxadi batera ioan bear dot, beste arazo batzuk badaukadaz eta. Baiña ez zaite ikaratu, emakumea. Ez deutsut bada esan albiste onak dirala? —Zertzuk edo zeiñenak, iauna? —Ez diñotsu ezer zeure biotzak? —Nire biotza illunpetan eta gaixorik euki dot aspaldian, eta gaixo erre zitalen antzera, doillorkeriak esan izan deustaz luzaroetan. Mututurik egon izan balitz obeto neukean. Gaur, atan bere, sartu iat bere gelaraiño argi-erraiñu bigun bat, ikusi eragin deutsadaz biotzari gauzak direan legez, eta asi iat zerbait esaten bear dan eran. —Osatuko iatzu beraz? —Osatuteko bidean iarri dot beiñik beiñ. —Eta argi-erraiñu osagarri ori nondik etorri iatzu? —Argi guztien iatorritik, iauna: Zerutik etorriko iatan. —Zelan baiña? —Ni zeiñ nazan eta... besteren bat zeiñ dan adierazoten emonaz, biotzaren asete eta betekada osoa non dagoan erakutsiaz, Iaungoikoaren gurari donea ondo egiteko arimea indartuaz, maite ditudan guztiak zeruan aurkituko ditudala gomutaraziaz. Txomin Agirre —Erakidara zagoz, ikusten danez. Lurrean ez dozu geiago ezer opa? —Bai, iauna, erakidara nago: lau edo bost eguneko orduak edozetara igaro leitekez, eta ondo igaro, geroko itxaropena badaukagu. Eta alan bere, egia esan bear badeutsat, bet oi dotan legez, Zeruak neure guraria bete nai baleuskit, Iaunaren aserrerako eta nire arimearen kalterako ez bada, gauza bat opa dot... —Ez esan geiago, badakit zer dan eta. Iaungoikoak zeure naigurea bete gura deutsu, Riktrudis. Zeruak zure doskañia ikusi dau, eta Abraanen lenagoetan saritu eban legez, erbeste onetan bertan saritu gura deutsu. Adalbaldoren albisteakaz naiatorzu. Gogoan zaukaz, eta maite zaitu. —O Iauna, Iaun zerukoa! Zeiñ ona eta errukiorra zaran! Eta nik, bear bada, ez dot Zugan naiko ustakida izan, eta Adalbaldogaz bere ez. Zer diño berak, iauna? —Nire etxean izan eta laster bere erregegana ioan bear izan ebala diño, eta an egon dala bere aginduak egiten eta zugaz egundo aztu barik. Zure gurasoak ill zirala badaki; zu zetan zagozan iakin nai leuke. —Zeiñek esan deutsa nire gurasoak ill zirala? —Neuk. Beiñ baiño geiagotan emengo albisteak bialdu deutsadaz. —Bada orduan ni zetan nagoan bere esango zeuntsan. —Baita, baiña gaur ori ez da naikoa: zeuk esan bear deustazu garbiro Adalbaldogaz izateko oartasun, zedal edo naiezik ete daukazun edo ez. Riktrudis nora begiratu ez ekiala egoan, ikaraz, oso artega, urduritua, nabarmena, lotatik datorrenean eguzkiak gorritzen dituan odeiak baiño gorriago. Eguzkiaren argi eta berotasun guztia etorkon bere arimara. —Niri, iauna, ezdeust berak egundo olango gauzarik esan —erantzun eban, dana moteldurik. —Neuk diñotsut oraintxe bere izenean. —Berak itauntzen dau ori? —Berak. Zer erantzungo deutsat? —Iesus Maria! Auxe da!... Zeuk ez dakizu bada? —Bai, baiña zeure aotik nai neuke entzun gaur, billosnarru mee baten ipiñi daidan zer erantzun deustazun. —Ara bada, nik ez daukat nai ezik baiña... —Zer? Baiñakaz zatoz orain? 83

80

AUÑEMENDIKO LOREA

Iaungoikoa lenengo, Iauna Lurbirako ondo izate eta maitetasun guztien

aurretik, eta Iaungoikoari zor deutsadan maitetasuna galerazoteko balira

lurbirakoak, egundaiño ez agertuteko eran ito eta ondatuko nituke, aterako

neuke erraietatik kanpora neure biotza, eta zapalduko neuke neure

oñazpian Iauna baiño geiagoan gizonik maitatu baiño lenago. A! Goietan

dagon Iaun betikoa maitetasun utsa da, Edertasuna berbera, zoriontasun

guztien Iturria, ontasun danen sustrai ederra, alizate neurribagakoaren

Iaube bakarra;... eta gizonak barriz, lurtarrak izanik lurrean dabliz arrastaka,

eta maitaleenak asperkorrak dira, ederrenak itxusi, zoriontsuenak

negarti, onenak oker, eta andienak txiki, urri, ezerez batzuk, Egillearen

ondoan ipinten badira. Gauza bat da norberak gurari batzuk eukitea

erbeste onetan, aldatz goretarako lagun on bat nai izatea, batari edo besteari

lagunik egokiena legez begiratutea, edo norbait etxadikoak legez

edo geiago baldin maitetutea; eta beste gauza bat, erbestetik Betiko

Errira biotza iasorik, maitatutea gure Aitarik onena, gurtuaz, bedeinkatuaz;

Izaterik Done, Artez, Gozo, Bigun eta maitegarriena legez begirunetuaz.

»Nire asmoak aurrera eroateko indar gitxi daukadaz, neurez; baiña

Iesusek bear ditudan guzitak emongo al deustaz. Eurakaz neure gogoak

beteko ditudala uste dot, eta geroko saria irabazteko ondasunak iaditxiko

ditudala.

»Beste orrenbeste egiten badau Adalbaldok, zeruetan billatuko

dogu alkar.

»Eta egingo dau; sinistuten dot eta itxaron neike, eta ikusiko dogu

batak bestea.

»Bealdeetan, uri andien erdian bera, nire uste barik, eta mendian,

Adalbaldo beti gogoan dotala, biok izan geintekez Iaunaren seme-alaba

onak, eta biok irabazi geinke betiko desnekea».

Riktrudis olango gogarteakaz ebillela, inguruko zugazti batetik zelataka

eta begira eiokon gizon bat. Portun zan. «A ze zurbill eta galdua

dagon! —ziñuan— zenbat argaldu dan, zeiñ illuna deitzodan! baiña zein

maitegarria beti! Baleki ni emen begira naiokona, laster igez egingo leuke

onetatik, oriñak eiztaria ikusten dabenean legez. Eta neure eskututik

urteteko gogo bat badaukat! Berba batzuk esateko gurari bat bai! Ez ete

leuskit arpegirik emongo bada? Onaxe begira dakust oraintxe. Ikusten

ete nau? Ez, ondo estaldurik nago ni. Ganera, nora begira dagon bere ez

daki orrek. Negarrez dago. Ze gogamen ete darabilz buruan...? Iñoren

bitartez ibillita ez dot egundo ezer atera, eta neuk egin bear deutsat gaur

berba, arpegiz arpegi».

Txomin Agirre

Esan eta egiñ, bere zulotik urten eta sartu zan Portun zelaira lenengoan

uste baiño ausardi gitxiagogaz. Gizon baten aurrean iarki eta ukabilkada

bat edo aizkorakada bat emotea, eta maite dan emakume baten

ondoan itz bigun ekarkorrak esatea, ez dira bardiñak: baterako indar eta

gaikera andiak eukazan Portunek, besterako ez zan gauza. Gaiñera, zenbat

eta sakonagoak diran biotzaren gurariak, ainbat eta estuago izaten oi

da bat gura dan gisara eurak agertuteko. Ez da iakiten nundik asi eta

zelan amaitu. Ori gertau iakon Portuni bere.

Riktrudisek barriz, bere aldetik ez eban bapere mugidalderik erakutsi.

Ozinbeltzkoak egoan zulotik urtetean atara eban abarrotsa eta ostikopean

zapalduten zituan orri igarren kirri-karrea belarrietara eldu iakozanean,

begirada batean ikusi eban Portun; baiña biotzak ez eutsan taupada

bat emon Riktrudisi.

—Egun on —esan eban gizonak, dana kokoloturik.

—Egun on —erantzun eban emakumeak—. Zer darabilzu emetik?

—Zeu ikusteko gogoak bakarrik ekarri nau.

—Ikusi nazu, bada, eta amaitu dozu zeure arloa.

—Baiña zer edo zer berba egiteko gogoa bere badaukat.

—Ori bere egon dozu, eta zeure zeregiñak amaitu dozuz emen.

Agur.

—Orixe da iarduna ebateko artaziak daukazuzana. Ez egizu aiñ laster

igesik egiñ. Gelditu zaite piska baten. Erantzun egidaz. Aserre zara,

Riktrudis?

—Iñogaz bere ez naz ni aserre —erantzun eban, etxeruntz artu

eban bideari itxi barik.

Portun zelaiaren erdian gelditu zan, ez atzera eta ez aurrera, igesik

ioianari begira...

—Errukarria ni, eta errukarria ori bere —zirautsan bere buruari

Riktrudisek, ia etxera sartu zanean.

81

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!