01.05.2013 Views

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

8

AUÑEMENDIKO LOREA

or Etxegoieneko zaldun gazte azkar eta izen andikoa; ara or Diego

Etxalar eta Urdatzko Gonzalo napartarren gidari errimeak: ara or...

—Alperrik diardun, Riktrudis. Esan dozan eta esango dozan gizon

guztiak baiño izen andiagokoa da ire Aita, eta orregaitik, eta zartasunari

emen gordeten iakon begiruneagaitik, berak nai badau, euskaldun gerralarien

zuzentzaillea Mendiolako Arnaldo izango da. Eta nik neure senarra

ondo ezagututen dot.

Guda barri bat ostera, gure artean, guztiz erraz sortuten dan gauzea

da. Eun urte oneetan guda bat amaitu orduko beste bat asi oi daroagu,

or beeko prankotarrakaz, gu menderatu eta euren legeen azpian ipiñi

gura gaituelako. Orañ berrogeta amaseiren bat ure 581garrengoan, iatzi

ziran menditik gureak, otso amorratuen antzera, eta eroan zituen arerioak

beterritik zear igesik gure lurretatik kanpora, artalde bat euren aurrean

otsoak eroan oi daben era berean. Txilperiko II-garrena bialduta,

Bladastes dukearen agindupean etorri ziran barriro: ugari etorri ziran,

txiñurriak baiño ugariago, gure mendietatik euren etxadietarako zerbait

eroateko asmoetan: baiña txiñurriak baizen erraz euskaldunen oiñazpian

zapalduak izan ziran, eta Bladastesek galdu zituen betiko bere agintea eta

bere izen andia. Bosteun eta larogeta seigarrengo urtean egin zan beste

sarrera on bat; eta bosteun eta larogeta zortzian beste bat, gogorragoa

eta obea, bada gureak eldu ziran Adurren ertzeraiño: an ikusi eben alkar

Teobaldo dukearen ienteak eta eure Aitaren agindupekoak, an ezagutu

eben Teobaldorenak zenbateraiñokoa zan menditarren besoa. Baiña ezin

eben etsi: bosteun eta larogeta amalauan, Txildeberto Erregearen seme

Teodoreto eta Teodoriko agertu iakozan ostera bere, iñoiz baizen indar

geiagogaz, euskaldunai arpegi emotera: gureak ustakida geiegian egozan,

eta ez ziran batu garaian eta bear ziran aiñan, eta prankotarren odolagaz

erreka zabal gorriak egin bazituen bere, menderatuak zian ziran.

Euskaldun bakotxak eun prankotarren kontra iardun eieban, eta milla listor

bere, artz andi bat itoteko maikoa dira, guztiak bat egin ezkero.

Orduko naigabea gizonen artean zer zan! Orduko negarra emakumeetan

zelangoa!

Egia esateko, ez ziran gero prankotarrok euskaldunakaz ain gaizki

akindu: Jenial kondea izan zan emen erbestetarrak ipiñiriko agintaria, eta

urte batzuetan beragaz bakean bizi izan giñan. Baina ez luzaroan. Etorri

iakun gero beste agintari barri bat, Aighinam izenekoa, Sajontarra.

Aserretu ziran gureak gizon orregaz, eta asi ziran errierta barriak.

Aighinam gizon gogora zan, eta gogorrean gura eban agindu, baiña euskaldunagaz

gauza on gitxi atera leike gogorrean. Aighinam kendu ebe-

Txomin Agirre

nean, bialdu euskuen Amando, gizon zuzuna, ona, eta euskaldunakaz

gauza askotan bat egiten ekiana. Alanda guztiz bere, beti izaten genduan

zerbait: ez zan Amando iatorriz euskalduna, eta emen, euskalduna izan

ezik, atzerriko agintariakaz, doneak izanda bere, ez da egundo gauza onik

izan. Oraingoa bere ez da ain txarra, baiña zerbait badarabilgu beragaz.

Gaur goizean Pedro Mari gure otsein zar eta leialari deitu deutsat,

Arnoldoren barriak iakitearren, eta Pedro Marik esan deust guda-zurrumurroa

badala, zerren Ozinbelzko iauregian daukeen batzar bat euskaldun

agintari askok eta Erebi mendirontz inguratu diran, Otxoak deituta,

Urriña, Ziburu, Donibane, Getari, Bidart eta beste itxasaldeko iente

biziak; eta beste aldetik, Ustaritz, Aitz-barren, Kanbo, Ezpeleta, Ioldi,

Donesteban, Donibane, Garazi eta beste erri askotako mutill sendoak.

—O! Zer negargarria dan, Ama, gizonak, anaiak izanik, alkarregaz

beti gudetan ibiltea.

—Ez dakin ondo, Riktrudis, zenbateraiño dan negargarria; ez dakin

zein otza, zein bakarra gelditzen dan etxea, etxeko iauna gudetan dabillen

bitartean! Zein luze eta tristeak izaten diran guda eretiko orduak

bakartadean dagoanarentzat! Baiña nai eta naiezkoa da gu azpiratzera

datozenen kontra guda egitea. Zek dakarz gure mendietan iente arrotzak?

Zer galdu iake basoan? Zer deuseegu zor? Ezer galdu badabe,

emongo iake billatzen dogunean: ezeren zorrik basdaukagu, emongo

deutsago arpegia zorrari; baiña gure ekandu zar, oitura on eta txaboletako

ienteai itxi daioela bakean: bego geldirik arrano goitarren abia, arpegiko

narrua bere erpe gogorraren artean itxi gura ez badabe ikutzailleak;

itxiu geldirik arkaitz-zuloetan bizi dan otsoari, bere agin artean zatitua

izan gura ez badau prankotarrak. Bizi bitez arrotzak ordu onean euren

erri beietan nai daben erara; baiña itxi daiguela guri gure baso-errian.

Beian betarrak, goitarrak goietan, bakoitza bere tokian.

Emengo emakume bakotxa leioi eme aserratua biño aserreago iarten

da erbestetar gudaria ikustean. biotzean naigabea eta begietan malkoa

dodazala, neuk, Riktrudis, neuk berotu ditut askotan etxe onetako gizonak

erbestetarren kontra ioan eitezan; neuk, emakumea, emaztea, gurasoa,

Ama izanik! neuk biraldu ditut prankotarren kontra neure senar maitea

eta neure seme kutunak.

—Arriturik nauka, ama, zuk Euskal-Erriari izan deutsazun maitetasunak.

—Baiña gaur, —iarraitu eban andra Luziak, Riktrudisen esanari

iaramonik egin baga—, negar asko egiña nazalako, edo neure sanetan

odolak otzitu iatazalako, edo eu, Riktrudis, lurrean bakarrik gelditu ez

9

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!