01.05.2013 Views

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

76

AUÑEMENDIKO LOREA

»Baiña bai Zeruak. Euskaldun ona eta kristiñau benetakoa izan

zara. Euskaldunak esker gaiztoagaz erantzun deutsue: zeruak betiko

zorionean ipiñiko zaitu.

»Euskaldun ona baiño kristiñau benetakoa izatea askozaz obea da».

Padarrak bere eresiari azkena emon eta bereala, Pedro Marik esan

eban beste bat, guztizko samurra, Arnoldoren seme biak Egurraldetik

berak ekarri eta kurutze baten azpian ipiñi zituala gomutaratuaz.

Illgaua amaitu zan, Arnoldoren arimegaitik egin ziran beste arren

batzuk, eta bata batera eta bestea bestera alde egin eben Mendiolako

gizon eta emakumeak, banaka-biñaka, naibagez, lotsaz eta errukiz baterik.

Goizalderako etxekoak bakarrik gelditu ziran ia: morroiak lotan,

aideak noizean beiñ zizpuruka, eta andre Luzia eta alabea negar barrietan,

euren bakartadea geroago eta obeto ezagututen ebelako.

Txomin Agirre

XIII

BAKARTADEAN

Igaro zan udea. Udazkena etorri zan bere aize otz, euri zaparrada

eta egun laburrakaz. Zugaztietako orriak, beren ezadea edo ezetasuna

galdurik, oritu ziran lenengo, erdi zuritu gero; eta azkenerako iausi ziran,

batzuk berekauz berez), euren burua igarri ikusita lotsatu balira legez; eta

beste batzuk, oraindiño adarren gaiñean bizi gura ebenak, kendu zituan

nai eta-naiez beren tokietatik aizearen indarrak, eroan ebazan bide luzean

gora-goraka bildurgarrizko jira-bira neketsuetan, eta bota zituan gero

bazterren baten, an, eskutuan amaitu eien euren bizitza zistrin mengela.

Eta bazter sokoetan egozan alkarturik orri mueta asko, muna azpietan,

ate ostietan, erreka ondoetan; pagodikoak, gaztañerikoak, intxaurdikoak;

zumardi, lizardi eta ariztietan iaioak, sasi-larretan bizi izandakoakaz

batera. Danak batu zituan arerio batek: aizeak; danak ziran aizearen bildur.

Soiñu piska bat entzun orduko ikaraz egozan: guda batetik azpiratuta

gero igez egindakoak zirudien.

Basoetako zugazti danak, andi eta txiki —piño, arte, eriñotz, kaudan,

gorozti eta giñarren batzuk izan ezik— soill-soill eta azur utsetan

gelditu ziran; eguzkiari indarra gitxitu iakon; gabak luzatu zituan bere

orduak, errekak ugaritu zituen euren urak; eta laiñoak goialdeak artuta

gero, mendi egaletatik bera bialtzen zituan zati batzuk, baratz-baratz...

Zein damorrigarria egona Sortitza! Zein illuna Mendiolako iaregia!

Ez zan iarten iñor Arnoldo zarra ugazabarentzat gordeta euki oi zan

sukaldeko aulki zabalean: andre Luziaren irudi agurgarria ez zan iñondik

agiri: biak il ziran.

Biak? Andre Luzia bere bai? Noiz eta zelan? Goiz batean, bere gelatik

urten da, Riktrudis Amarengana egun onak eta laztan bat emoteko

usteagaz sartu zanean, illda billatu eban, arpegi gozotsuagaz, Arnoldok

eriotzako orduan euki eban kurutzetxoa bere ezpanean gaiñean eukala.

Ama Mariaren Iaiotzako eguna zan, Iraillaren zortzigarrengoa; aurreragoko

egunean egin eben Ama-alabak autorketa on bat Amandogaz, eta

goiz atan Gure Iauna artzeko ustean ziran; baiña Iaungoikoak gura izan

eban, askoren ustez, andre Luzia zeruetara eroan, arpegiz arpegi Egillea,

eta zeruko Erregiñaren omenean egiten ziran iaialdi ederrak Arnoldo eta

semeen ondoan iarririk ikusi eizan.

77

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!