01.05.2013 Views

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

74

AUÑEMENDIKO LOREA

Riktrudisek amaitu ebanean, bere eresi ederto esanaren soiñua

aidean gelditu zan, zidarrezko eskilla baten durundia legez, belarrietan

gili gili gozo bat egiten ebala.

—Ze bigun eta eztitsu agertzen dituan aingerutxu orrek Iesusen

legeko erakutsiak eta bere biotzeko gurari doneak! —zirautzan atsotxu

batek alboko lagun bati. —Naiago neban bere iardunak geiago iraun

baleu, arimarako argi barri bat emoten deust eta.

Zeiñ zan Ill gauan urrengo berba egin bear ebana? Aideak,

Mendiolan sartu ziranean, gorrotorako egozan, eta zer esan ez ekien iauregikoen

parkameneko eresiak entzun zituen ezkero, etsai apurrak lotsaturik

gelditu ziran, iñok ez eukan geiago itz egiteko usterik. «Toki!» —

esaten dau onetan, esku-makilleagaz beia iota, zutiñik egozan gizonen

artetik erdiran sartu nai eban gizon zar batek. «Toki! neu naz oraiñ, senitartekorik

lenago ez badago». Peru padarra zan. Ioan zan gorputz illaren

ondora, esku biak ipiñi zituan makillan, begiak iaso zituan goruntz, eta

asi eban itz neurtuetan bere eresia.

Nik ez dakit ze neurritan erestu eban, baiña esan zituan gauzen

mamiña au da:

«Ai, Arnoldo, Arnoldo! Nok esango eban zure illoi aurrean etxeko

emakumeak bakarri izango zenduzala ereslari?

»Gizonik gizonena, gudalaririk argi eta sutsuena zu izan zara

Euskal-Errian.

»Lekobide Bizkaiko gizonen Iaun andiak ez eban bere buruan zuk

beste argitasun eta besoetan zuk beste indar.

»Aitor il zanetik ona, ez deutsa iñok nire Sorterriari zuk beste ondo

egiterik emon.

»Eta ezdakust emen euskaldun agintari bat bakarra, lurperatu zaiezan

baiño lenago zuri esker on bat emoteko.

»Kristiñau bizi eta kristiñau il zara: ondo datoz bada zure ondoan

kristiñauen parkameneko eresiak.

»Baiña baita bere bizi izan zara euskaldun, eta euskaldun ill, eta ez

dira txarto etorriko Sorterriaren eresi eskertsuak.

»Neuk esango deutsudaz, antxiñetako lagun zar mategarria. Neure

txabolatik onaraiño ez naz bestetara etorri...».

Atsedentxu bat egin eban emen, arnasea artu eta begietatik bera

etorkozan malko-ariak legortuteko, eta gero, gaztetako egunetaraiño igonaz,

iarraitu eban:

«Mendian iaio ziñan eta mendian bizi mendizale, menditarrak ondamuz

azpertu zaituen artean.

Txomin Agirre

»Zu eta ni mutikotxoak giñanean, alkarregaz ibili oi giñan basoan,

arrotzak orporik ipiñ: ez daben toki itzaletan.

»Odei aldean erroiak kras-kras zugaztietako adarri gorengoetan

miruak dantzari, arkaitz-zuloetako sasi baltz tartean otsoren bat

marruaz: ez genduan orduan beste gauzarik ikusi eta entzuten.

»Gizondu ziñan gero, eta zure aurrean otsoak bildurrez igesi ioaten

ziran; eta erroi, buzoka eta miruak sarri ikusten genduzan goietatik iasten

zuk ildako euskal etsaien aragi gordiña iatera.

»Euskal-Erriaren kontra etozan bakotxean, zenbat prankotar amaitu

zenduzan! Zenbati, aizkorakada baten, kendu zeuntsen arnasea!

»Esan daiela Egurraldeko baso zabalak.

»An ikusi ziran aurrez aurre, alde batetik ule gorridun gizon andiak,

Ausarditsua burutzat ebela, besterik Lauburutarrak. Arnoldo menditarra

agintaritzat arturik.

»A, zer ekiña! gogorrak dira Rin ibai ondotik datozan gudariak,

gogorrak euskal mendietako gizon abarkadunak. Zein geldituko da garailari?

»Batzuk gure lurra irabazi eta azpiratuteko gogoak dakarz; besteak,

euren erri maite osorik eta lokarri baga gordeteko gurariak darabilz.

»A, zer ekiña! A, zer aizkora-otsa! A, zer oiuak! A, zer irrintziak!

aurrera, deadar egiten dabe gureak, "aurrera mutillak".

»Eta aurrera doaz, aurrera gizon illen gaiñetik. Eurena da garaipena.

Zeiñek gelditu leike oñaztarri bat bere bidean?...

»Bizirik gelditu diran prankotarrak Adurren ertzeraiño ioan dira

igesi. An dagoz euren deseigoa sinistu eziñik.

»Euskaldunak olango garaipenik ez dabe ikusi egundaiño, agintariari

eskerrak.

»Berak bota ditu azpira prankotarrik sendoenak, berak sartu deutse

biotzetaraiñoko ikarea, bere deadarrak zolitu dauz euskaldunen besoak.

»Aidean dakarre agintari menditarrak beren besoetan, baiña zizpuruz

eta negarrez dator, bere bizian lenengoz. Seme galant bi galdu iakoz

Egurraldeko basoan...

»Ai, Arnoldo, Arnoldo! Agintaria zu ziñan. Nok esango eban

orduan zure illoiaren aurrean etxeko emakumeak bakarri izango zenduzala

ereslari?

»Basaut eta eziñ sinistu neike. Non dira euskaldun gizon andiak?

Semeak ill iatzutzan, lagunak ixillik dagoz, arerioak pozarren. Zeure

mendiak ez zazauz, Arnoldo.

75

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!