01.05.2013 Views

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

70

AUÑEMENDIKO LOREA

—Riktrudisen aldetik etorri naz esatera orain egon dozun dongakeria

zuzendu daizula lenbait len, iñoiz berak arpegira begiratutea badozu.

—Lenago bere olango gauza bat esan zeunstan, eta nik egitekorik

asko egiñ arren, zelan erantzun deust niri Riktrudisek?

—Zer deutsu gero zeuri zor berak? esaizu zenbat dan alogera, eta

emongo iatzu, alogera bear badozu.

—Ez diñot nik ori, gizon zital gorria. Nire alogera bere biotza litzake.

ez dakit nik niretzat izango bada edo ez, baña, dana dala, Riktrudisi

poztasun piska bat emoteagaitik egiñalak egingo ditut nik.

—Oraintxe bai emoten deustazula nire barregurea zeuk. Otsoa

legez asi zatxataz nenengoan, eta orain azeria legez amaituten dozu gure

berbetaldia. Bildotx otzana gura zenduke zeure atzaparren artean? Ez

dozu gitxi uste zeuretzat dagola uste badozu. Agur.

—Oñastarri batek illgo al tzaitu ba bidean?

—Eskerrik asko. Beste orren beste opa deutsut, ez da ondo baiña.

Pedro Mari zioala, «galduko neuke nik ori bidean» ziñuan ortz

artean Portunek, —baiña ez iatorkit ondo, nigaz euki daben izketea

Riktrudisi esan bear deutsa eta.

Pedro Marik ostera, «zer esan dot nik? —esan eban aopean—.

Iesus, Maria eta Iosepe. Ori baiño obeak illten dira baiña, neure esaera

dongea Iaungoikoak parkatu daidala».

Txomin Agirre

XII

ILL GAUA

Betorren gizona eta emakumea ugari Mendiolara, Arnoldo il eta

urrengo illuntzean. aideak, auzoak, gelditu iakozan adiskide apurrak, eta

baita areriotarikoen batzuk bere, sartu ziran iauregi atako atetik barrura,

eriotzearen aurrean oi dan ixiltausn eta begiruneagaz. Eriotzea zan etxe

atako nagusia, eta bera esnatuteko bildurrean legez, biatzengaiñean igoten

eben goiko egotokira gizon eta emakume danak, itz bat alkarri esan

baga. Estaldu ziran aulki guztiak, bete zan mandiota. Erdi-erdian, aritz

olakaz antxinetan egindako mai andi baten gaiñean ikusten zan

Arnoldoren gorpua; Riktrudisek azkenengo iosi eban soiñeko barri bategaz

iantzirik; bizar eta ule luze zuri ederrak ondo garbitu eta orraztuak

agertuten ziran. bularraren gaiñean tolosturik eukazan eskuak, eta bien

tartean zurezko kurutzetxo bat, kristiñautasunaren agergarritzat. Lau

argi-mutilletan egozan lau argi eta lurrezko ontzitxo batean ur bedeinkatua,

eriñotz zati bat barruan ebala.

Ill gaua asi zan. Arnoldo, beste elizgizon lagun bi alboetatik zituala,

sartu zan gizategian eliz-soiñekoakaz iantzirik; eta Ne recorderis peccata mea,

Domine —asi zan esaten latiñez. Dum veneris judicare saeculum per ignem,

erantzun eutsen alboetakoak. Au da, euskeraz: «Lurbirakoai gogortadeko

epai bat emotera zatozenean, nire erru, gaiztakeri eta utsegiteakaz ez

zaite gomutau, Iauna». «Nire oiñkada guztiak zure aurrean erabilli egizuz,

Iauna», iarraitu eban apezpikoak. «Betiko desneke eta atsedena emon

egiozu, Iauna, eta betiko argitasunak argi egin daiola». «Iauna, guzaz

errukitu zaite». «Iesukristo, guzaz errukitu zaite». «Iauna, guzaz errukitu

zaite». «Pater noster» esatean, Amandok astindu eban illaren gaiñean ur

bedeinkatuko eriñotza eta gizategiko guztiak, ixill-ixillean. Zeruetan zagozan

gure Aita arren egiten eben bitartean, eriñotzetik iausiriko ur bedeinkatuaren

tanta bat gelditu zan, altsite eder baten irudira, Arnoldok eskuetan

eukan kurutzearen beso batetik dindilizka, eta iausi eta zabaldu zan

gero illaren soiñeko gaiñean, zerutik datozan esker-on, apainduri eta aberastasunak

gure arima barruetan zabaltzen diran antzera.

Amandok, arrenak esan eta bereala, berbaldi samur bat egin eban

gizonaren ezerezaren gaiñean. Erakutsi eban argiro, zein neurtuak egozan

gizonaren egunak, eta zenbat doekabetasunez beteak; zeiñ utsak

ziran gure orduak, goizean eze eta eder izanik, eguerdi ostean zimen eta

71

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!