01.05.2013 Views

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

66

XI

OTSOA ETA ARTZANORA

AUÑEMENDIKO LOREA

Ez dot esan ondiño zelango arrerea egin eutsen Pedro Mari zarrari

Ozinbeltzera egin eban bigarrengo ostera edo ioan-etorrian. Egia da,

Riktrudisek bere, ez eutsan otseiñari itaunerarik egin. Zertarako? Gertau

ziranak gertau ezkero on guztiak berandukoak izango ziran. Baiña irakurlea

zerbait iakin guratan egon leiteke eta ipiñiko dot emen Portun eta

Pedro Marik ze berba egin zituen.

Au Ozinbeltzera eldu zanean atari ondoan iarrita egoan bestea, eta

asi ziran biak era onetako izketan:

—Zek zakarz onaiño, Pedro Mari?

—Ez neure gogoak beintzat.

—Orduan premiñaren batek.

—Premiña ori zelan dan.

—Gogo barik eta premiña andi baga zatoz bera3 Eta zer dakrtzu

Mendiolako altzo-txakurra?

—Portun, zeiñ zaran eta zertara etorri nazan badakit. Aizkora barik

ez dot etxetik urten, eta ondiño, urteak izan arren, beste baten indarrakaz

nire besoa neurtu leiteke. altzo-txakurrak ezagututen ditut nik, euren

bizitza guztian emakumeen eregu billa dabiltzanak: urruingarriak dira,

Portun, eta neure biotz guztiagaz urruinduten ditut. Ni txakurra izan

banintz, artzanora izango nintzan, otsoko guztiai ortzak erakusteagaitik.

—Ogipekoen ondar zikiña, gizon zirzillen billutstasuna, otsein doillorren

zantarkeria: Ozinbeltzeko seme bategaz berbetan zagozana ez

zaite aztu: esaidazu laster esan bear dozuna, eta kendu zaite nire aurretik

tximistak baiño ariñago, neure txakurren agiñ artean amaitu gura ez

badozu zeure bizitza txakurra.

—Ozinbeltzeko seme andi, leiñargi eta gozoa, ez zaite ain laster

aserratu, eta entzuidazu apur batean: Pedro Mari morroi, gizona dan

aldetik, beste edozeiñ aiña bada; euskalduna dan aldetik, edozeiñ euskaldun

beste; eta kristiñaua dan aldetik, kristiñau ez diranak baiño geiago.

Zuk agindu deustazun txakurkeria ezleuskeo beste iñok Euskal-Errian

aginduko, baiña zuk agindu eta egiteko bere gauza tint andia ez da: andiagoak

egin oi dituzu. Ez zaite aserratu egiak entzunagaitik, ez zaite iagi

Riktrudisek diñotsuna aitu baga. Neuk bere beste gauzetarako baiño,

Txomin Agirre

burruka on bat egitreko gogo obea ekarri dot, eta alan bere, ez dot

burrukarik nai, neure etxekoandratxoak gura ez dabelako.

Bere eskuetan Pedro Mari itoteko gogo amorratu bat eukan

Portunek, eta ezbearren bat egiteko ziruan egoan; baiña Riktrudisen

izena entzun ebaneko, otsoa okela barrira ioaten dan antzera,

Mendiolako alabeagana gogoa eta biotza ioan iakozan. Bat-batera otu

iakon ez zala baldin egia zuzena izangoLope astoak esan eutsana, eta ez

ebala ondo egin berak, Portunek, Mendiolako nagusiaren kontra aiñ

azkar ekitea. Alanda guzti bere ez eban barruko artega eta bakaldarik

erakutsi gura, eta gitxiago bere buru arroa Pedro Mariren aurrean iatzi,

eta len baiño biguntxoago itz egiñaz, erantzun eutsan:

—Riktrudis! Riktrudis! Ori da bada kristiñauen artean daukazuen

usaiñ gozozko lorea, lora bakarra: beragaitik bizi zara arrotuta kristiñau

danok, batez bere Mendiolakuok eta mendeko morroi zakarrok; zuen

arrotasunean, euskaldunen nagusiak dirudizue. Eskerrak emon eikeozuz

berari, gaur emendik azurrak osorik eruaten badituzu. zuek ezeze geuk

bere Riktrudisgaitik zerbait egingo genduke.

—Ez da ezagun.

—Ez dala ezagun?

—Maite bazendu, bere ona gura bazenduke, zure egitadeok beste

era batekoak izango litzatekez: gaur eragiten deutsazun beste negar ez

eunskio eragingo.

—Zer diñozu ostera ogipeko lapur, ordi, guzurti, lotsabagea?

—Egia nik beti, miñ emoten badeutsu ere. Zu zara guzurtia: zuk

zabaldu dituzu emen guzurrak Euskal-Erria guztian, zeuk dakizu zergaitik,

eta nik bere bai. Zuk esan dozu, guzurra dala iakinda, Arnoldo nire

ugazaba, euskaldunik onena, garbiena, leiñargiena eta zintzoena, Euskal-

Mendiagaitik geien egin daben gizona, erri-saltzaille bat dala; zuk esan

dozu, bere alabea ezkonduteagaitik, prankotarraren alde biurtu dala; zuk

eragin deustsazu negar samiña Riktrudisi; zuk egin dozu euskaldunen

artean bestek egingo ezleukeana; zuk, salkinde, billau, pizti madarikatu

orrek.

Pedro Marik, azkenengo berbak, dana suturik esan zituan: buruaren

erdira etorzan arrikadak legez artu zituan besteak. Ez eban uste bere egitada

gaiztoa aiñ laster iakingo zanik, eta Pedro Mariren aotik alango salaketa

gogorra aitu ebanean, adore baga gelditu zan. Ez eukan Portunek

Pedro Mariren ardurarik: makilka zuzitu edo miña errotik kendu ezkero,

amaiturik eukan arenganako ipuiña; baiña Riktrudisegaz eukazan beste

ipuiñ batzuk. Zer esango eban Riktrudisek, bere aitagaitik alango gauzak

67

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!