01.05.2013 Views

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

64

AUÑEMENDIKO LOREA

ko ate ondoan diñodana: euskaldunak alegiñak egin bear ditue, ill arteraiño,

euren lurra, euren ekanduak eta euren berbeta ederra gordeten:

arrotza gogorrean iaurti daiela erritik kanpora: ugre arteko gauzetan

geuk izan bear dogu nagusi, etxekoetan etxekoak izan bear daben senera:

lapurrak ostu dauskuena beti da gurea, gizaldiak igarota bere eta geure

etxera ekarten saiatu bear dogu: bidezko gauzea da lapurren ondoan bizi

dana lapurren bildur eta beti esna bizi izatea; baiña ez da ondo erbestekoari

gorrotoa gordetea atserrritarra dalako beste baga: gauza okerra da

guri egindako gaiztakeria ez aztutea, naiz eta gaiztakeririk mingarriena

izan, niri egin deustena dan legez... Lurbira guztikoai parkatuten deutset,

lurbira guztikoai parka eska naiakue, eta Iaungoikoak parkatu daidala

neuri... Ondo esan dot, Amando iauna?

—Ain ondo eze zuk emen esan dozuna euskaldun guztiak iakitea

eta ikastea gura neuke... Arituizu, neure anai maitea, Iesukristo gure

Iaunaren gorputz, odol eta Iaungoikotasun guztia zure sendagarritza.

Berak parkatu daizuzala zure uts egiteak eta eroan zaizala betiko gozotasunera.

Artu eban Arnoldok gure Iauna, eta gelditu zan ixillik, begiak itxita,

eskerrak emoten. Iltzakotzat artu zeitekean, ain egoan zirkiñik bagea,

baiña bere biotza iñoiz baiño bizi eta gartsuagoa eukan bere Iaunaren

aurrean.

Arnoldori bake-bakean itxita, Amando eta lagunak urten eben gelatik

kanpora, soiñeko eta oiñetakoak aldatuteko, bearra bere baeuken eta;

eta aldatu ondorean ioan ziran sutondora, piska bat epelduteko usteagaz.

an egoan beste gizon bat bere, soiñekoak legortuten. Iosepek ekarri eban

osagillea zan, eta, ziñoanez, Arnoldok ez eukan osatuterik. odolik bere ez

eutsan billatu, tin-tin edo bultzadarik bere ez, izaera auldua eukan, eta

olango bati Iaungoikoak emon eikeon osasuna, beste lurreko osagarriak

ez. Buruko zauria ez zan ain andi andia: barruan eukan gatxa, barruan,

eta gatx zarra.

—Eta laster amaitu bear dau? —itandu eban Amandok.

—Nire ustez —erantzun eban osagilleak— ez dau ordu beterik

iraungo.

—Gora noa ni —esanda, ioan zan Amando gaixoaren gelara.

Orduantxe asi zan inkesaka Arnoldo. Arnasarik ezin eban artu,

atseden bat gorputzari ez alde batera ez bestera ezin emon eutsan, burua

izertara bere ezin eban ondo euki, izerdi larri otza asi iakon.

Amandok azkenengo Sakramentua edo Orio Donea eutsan:

Txomin Agirre

—Riktrudis —deitu eban gaixoak— ni banoa eta gauztxo bat esan

nai neuskizu zeuri bakarrik. Azkenengoa!

—Esan egidazu, aita, gura dozuna.

—Adalbaldo orrek... iñoiz aitatuko baleutsu ezer... baietz esan eikeozu.

Ona da bera eta... norbait bear izan ezkero... bera baiño oberik ez

dozu billatuko... euskaldunen artean bere. Ori da nire guraria.

—Neurea bere bai, aitatxo.

—Bai?... Noiztik?

—Ikusi nebanetik, iauna.

—Pozik ilten naz... Iaungoikoak bedeinkatu zaiezala biok... nik

legez... Egizue bakea, eta euskaldunen ona... maite ditut eta!...

Azkenengo berbak izan ziran. Artu eban eskuetan kurutze donea,

osta osta ezpanetaraiño eroan ekan, eta aoa zabalik, Amandok berba

onak esanaz parkamena emoten eutsala, il zan euskaldun bikaiñ argidotarra...

Urrengo goizean ikusi eben Lope auzokoak, aginduren batzuk egitera

zioala, erdi lotan, narras, nagi eta gogo barik, eta itandu eutsen:

—Zelan da, Lope, ugazaba?

—Ill da.

—Ill? Aiñ laster? Zer izan dau bada?

—Ptxe... Ill bearra. Ego aizeak baiño urte geiago eukan eta...

65

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!