01.05.2013 Views

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

6

AUÑEMENDIKO LOREA

pitinga-pitinga, zirika-zirika, astiunearen-astiunez leundutako arriakaz

iasoa. Etxe au egiteko ez zan arri-errukirik izan; baiña arri-leunketan

argiñak ez ebela lan andirik euki uste dot, bata besteen gaiñean ipinten

bai baiña: aiñ ziran andi, desbardiñ, koskor eta koskaz beteak: malluagaz

beste barik landutakoak zirudien. Iaungoikoak badaki iauregi au zer egikeratakoa

zan.

—Goazen barrura ateak eregita dagozan ezkero —esan neban.

Olesik egin baga, zerren adiñak eta irudimenak ez deutsee iñori olesik

egiten; iñok ikusi barik, bada arimako almenak iñok ikusten ez ditu,

gizategi andi batean sartuten naz, eta billatuten ditut emakume bi eskuetako

lanetan zeregindurik dagozala: emakume bata naikoa zarra, irurogeta

amar urte ingurukoa bai, bestea gazte sasoikoa. Emakuma zarrenak

idunetik eta beraiñoko soiñeko bategaz gorputz guztia estaldurik eukan,

ule zuri ondo orraztuak burustalki zuri garbi baten azpian gordeten

zituan, bekoki zabal zimurtsukoa zan, begi andi leiñargizkoak malkoz

beteak ikusten iakozan, arpegikera guztian emakume on utsa zirudian:

andra Luzia zeritxon. Neskatilla gazteak zeruko aingeruen antzeko arpegi

biribill gozo leuna eban; gaztaiña margoko ule ugari eder, kopeta

aldean eta belarrondoetan, berez, egokitasun andiagaz kiskurtua, eta begi

baltz batzuk bai! eztitsuagoak ziran Mondarrain mendiko lorarik eztitsuenak

baiño; ederragoak goizeko izarraren argitasun biguna baiño; garbiagoak

Lamiñ-errekako ur garbi leiarrak baiño, erruezagoak umetxo

iaio barri batenak baiño. Ez zan andia, ez zan txikia, ez zan zabala, estua

ez zan: dana zan ondo neurtua emakume onetan, eta bere ibillera eta jirabira

guztiak oso liraiñ eta egokiak izan bear eben.

Ni sartu nintzan une, aida edo liparrean geldirik egoan tinka-tinkaro

bere Amari begira, maitasunezko begirada orretan bere gurasoa gorde

eta poztu nairik.

—Zergaitik negar, neure Amatxo, —esan eban Riktrudisek? (Au da

neskatila maitagarriaren izena). —Zergatik, alabatxoa? —diño andra

Luziak. Ik ondo iakin bear don. Iru egun eta Arnoldo etxera agertu ez

dala, eta bildur naz, guda barriren bat or beeko prankotarren kontra

asmauta, eure aita euskaldun gudarien buru eta zuzentzaille ipiñiko ez ete

daben. Eta ez da gaur orain ogetamar urteko gizona. Guda barririk bada,

neure senarrak etxetik urtetea ez neuke gura. Bere otseiñ, morroi eta

maizterrak bialdu daizala: ez dau beste batek Arnoldok aiña gizon

Euskal-Erriaren alde bialduko; baiña etxeko iauna gelditu deilla etxean,

bada etxeak bere zaitzallea bear dau. Ganera, Mendiolako etxe-iaunak

euskaldun lurragaitik naikoa egin dau orain artean. Ia bere bizitza guztian

Txomin Agirre

euskaldun gizonen nagusi izan da, eta Arnoldok bere sanetako odolagaz

ortxe busti dau sarritan gure lurra eta ortxe nunbaiten ikusi ditu iausten

bere seme morrosko biak, Ioanes eta Iñigo, banan-banago mutillak, eure

anaiak, Rikitrudis! eure gurasoen poz eta atsegiña ziran ondorengoak. I

oraindiño umetxoa intzanan eta...

—Baiña, nondik, Ama, datorkioz, aiñ bidebagako gogamenak? Ez

da gure Aita etxetik kanpora beste askotan bi eta iru egunean egoten? Ez

da lagunakaz eizera ioana izango?

—Ez, enetxoa. Ez da ire Aita aspaldietan eizera ioan. Nire gizona

atzo goizeko umea ez da: bere lepo gaiñean larogei urte daroaz, asko

nekatua dago, eta gordin itxurea badauka bere, ez dago gordiñik biotzean

ez bada. Bai iñoiz eizera. Ai orduan! Azkarrak ziran Arnoldoren ankak,

argia eta itzala batean bere begia, gogorra bere besoa, beso gogorrik gure

mendietan bazan. Zenbat abere ikusi ete dira ire Aitaren aizkorapean!

Gure oiñen azpian daukaguzan naurrak zerbait esaten deuskune. Artza

bazan, otxoa bazan, basauntza ban, etxe onetara eiza ugari betorren

orduna. Arnoldo, seme biakaz, emen inguruko larrabere guztiak amaituteko

naikoa zan; baiña lagun asko etorten iakozan etxera, eta or ibillten

ziran aldra andiak, oiuka, deadarka, garrasika, mendirik mendi, ibarrik

ibar, basorik baso, euritan eta edurretan, zeru garbian eguzki ederra agertzen

zanean legez bardiñ, eguna baiño lenago iagita gabeko orduetaraiño.

Urteak dira orrelango barallirik etxean sosmau ez dodala, urteak abere

naurririk Mendiola sartu ez dala. Dana dago emen zarra, etxea eta etxekoak,

eu izan ezik, Riktrudis. Gure semeak il ziranezkerotik, Aita zarrak

zankoa loturik dauka etxean, zu ikustean dauka bere poztasun bakarra,

eta ez dau etxetik urteten zeregiñ andi eta premiñazkoren batek deitu

ezik. Eta orduan bere beti bialtzen dau norbait non eta zetan dabillen

esatera. Larunbat goizean, eu elizan intzan bitartean, Ozinbelzko

Otxoaren morroi bat etorri iakon eske, ixil-izketan egon ziran biak, eta

ioan ziran, neuri agur bat egin baga, eta euri bere ez, Riktrudis! Astelen

arratsaldean gagoz, eta ez da iñondik agiri, ezeren barririk ez da. Zer deitzan?

—Deitzot, Ama, gudarik dan edo ez dan ziartu ez dakigula, eta

balitz bere, ez litzatekela izango Mendiolako Arnoldo, larogei urteko

gizona, euskaldun gudarien burutzat iarriko leukeena. Euskal-Erriak

badaukaz gizon goiendeko zintzoak: ara or Saratzupeko Lope, indarra

besoan, argitasuna adiñean, sua eta garra berengandeko biotzean daukazana:

ara or Ametzuko Gaispar, gizon leiala eta zuzendari burutsua: ara

7

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!