01.05.2013 Views

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

58

AUÑEMENDIKO LOREA

dagoan tokira, eta etxerik etxe ioango naz gaiñera neure bekoki garbia

erakusten, eta ikusi bear dot oirandik nire berbeak surik eta biotzak irabazteko

indarrik ete daukan; iakin bear dot nire morroiari esan deutsena

neure arpegira esateko ausardirik badauka iñok.

Ugazaba olango burubideakaz ebillen bitartean, Pedro Marik artu

eban aizkora bat, eta atariko zorrotz-arri latzean asi zan zorrozketan.

Aizkoreak arrian egiten eban otsa aitu ebanean, iagi zan Riktrudis bere

lekutik, ioan zan Pedro Marigana, eta esan eutsan:

—Zer darabilzu?

—Ikusten dozu.

—Itxizu bere lekuan tresna ori, eta buruan darabilzuzan gurari txarrai

bere itxizuz. Zuk ez dozu gaur etxetik urtengo neuk esaten deutsudan

agindura baiño bestera. Zeiñek uste dozu aterako ebala gure aitaren

kontrako salgaista ori?

—Ozinbelzko mozoloren batek.

—Bada Ozinbelzko mozoloagana ioan bear dozu, eta esan nik

diñodala berak egin daben kaltea berberak aguro desegin daiala, nik inoiz

arpegira begiratutea gura badau.

—Baiña areri etxako olango...

—Ixo, eta ibilli azkar.

Egun atan iñok ez eban otordurik Mendiolan egin, Lopek ez bada.

Iauregiko guztiak negarrez egozan. Lope Nagik aberetxeko ate ostean

beregandu zituan iaki guztiak mauka mauka iaten ziarduan. Ugazabaren

ardurakgaitik goseak ilten itxi bear aleutsan bada bere buruari?

Txomin Agirre

X

ONDORENGOAK

Aurreragotxoan ipiñia daukat, andre Luziari entzunda, Arnoldo

osasunean ez ebillela ondo. gisagaixoa zarra zan, lan asko egiña, neke eta

zaparrada asko artua eta bere garaian gizon sendo zoli, indartsu eta

gogorra izan arren, aspaldietan, eta urteen astuntasunak amaituteko

zorian eukan euskaldun aitona zindoa. eta urteak baiño geiago, igaroriko

bere egun samiñezkoetan sorbaldean gaiñean artu zituan zartada mingarriak.

Ia bada, irakurlea, zuk dakizun legez, bere alboan ikusi zituan il eta

iausten seme galant bi, bere zartzarako itxaropen on bat emoten eutsenak,

bere oiñordekoak, Mendiolako izengoitia guztiz garbi eta diz-diz

eragiñaz eroango eben gizakoak; eta iruditu baiño ez daukazu zenbateraiño

izango zan orduan Arnoldo gurasoaren biotzeko naigabea, eta

iazoera orrek noraiño iango eutsan osasuna. Semeen eriotzea ontzat

emon eban berak, Euskal-Erriaren alde il ziralako: ez eban kanpotik ezer

erakutsi, baiña barru-barruan gelditu iakozan atsekabe eta negarrak biotz

guztia puzoindotuten.

Otxoak deitu eutsanerako, Arnoldo ez zan iñoizko Arnoldo.

Burutsua eta anima andikoa egoan, gogorik onenetarakoa; baiña belaun

eta besoak indargabetuak eta gorputza lurrera begira eukazan antxiñatxutik.

makilla lodi baten laguntasuna izan ez baleu, ez eban

Ozinbeltzeraiñoko osterea egin al izango. Alanda guzti bere, etxera eldu

zanean asko geiagorako ez zan.

Eta gero Amandoagana ioan eta an billatu eban gizonagaz itz egin

ezkeroan, pekuan gelditu zan, ar andi bat asi iakon barru guztia iaten.

Adalbaldo prankotarra zan, gizon donea, besteen argaltasunak ezagutu

eta parkatuten ekizana, Arnoldoren eritxiaz, bera baiño azkozaz obea.

Eta alango gizonak, Mendiolakoaren ustez, bat eta bi baiño geiago izango

ziran prankotarren artean. An eta emen, ziñoan beretzat, onak eta

txarrak dira, beste erri guztietan legez. Eta nik, danak txarrak dirala siñistu

izan daroat gaur arte, eta txarrak bakarrik dirala erakutsi izan dautset

askotan, prankotarrak ill ezkero neureak ilteari begiratu baga. Beti ibilli

ete naz zuzen-zuzen eta neure Lurra ostenduteagaitik bakarrik, ala

Euskal-Erriaren areiuai euki dautsetan gorrotoak neurritik kanpora erabilli

ete nau? Zer esango ete deust Iaungoikoak?

59

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!