01.05.2013 Views

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

56

AUÑEMENDIKO LOREA

rren artean. Eta asi zan io batera eta io bestera, ixillik eta ziñazkida baten

aria eskuetan baleuka legez, orkoai eta emengoai aditzen emoten euskal

lurrean sorterri saltzailleak egozala, norbere etxadia ondo euki ezkero

besteen ardurarik ez eukela norbaitzuk, eta beste olango ipuiñak; autortuten

ebala azkenerako, belarrondora eta iñori ez esatekotan, erri-saltzaillea

eta besteen ardurarik ez eukan euskaldun madarikagarria zein zan:

Arnoldo. Eta zelan ekien askok prankotar agintari bat Arnoldo eta bere

alabeagaz egon zala, eta beste askok Ozinbelzko batzarrean zer gertau

zan ikusi eben, guzurrak egiaren itxurea eukan, eta egia balitz legez ebillen

aotik aora.

Astiune andian bear izan eban alan bere Mendiolako iauregiraiño

elduteko. Morroiak bekien, baiña zelan esan nagusi etxekoandreari?

Olango albisteagaz beragana ioaten ziranak zuzituko zitukean Arnoldok.

guztiz ona zan, guraso bat zan danentzat; baiña bere izen onari geldigeldi

itxi bear iakon.

Baiña olango gauzak ez dira ixillik luzaroan eukiten, nai izan arren.

edo norbaiten zurreztak edo lagunen arpegikeriak, edo umeen eziakiñak,

edo ume itxurakoen iardun eta barritxukeriak, usterik gitxien danean

kenduten deutse estalkia eta orduan izaten dira ordukoak.

Pedro Mari atzamarkadaz beteta etxeratu zan egunean erdizkako itz

batzuk kanpoan entzun arren, ez zituan Arnoldok ezertakotzat artu;

baiña bere iauregian sartuta, morroirik onenaren arpegi illun eta urratua

ikusi ebanean, itandu eutsan, aita on batek seme maiteari legez:

—Zer dok, Pedro Mari? Zer gertau iak?

Eta morroi zarrari ezer esateko astirik emon baga, Ana Mari

motsak ugazabari erantzun eutsan:

—Burrukan egin ei dau, zeugaitik zerbait esan dabela eta.

—Nigaitik?

—Bai, iauna.

—Ez da, ez da, guzurra da, iauna —esan eban Pedro Marik, zer

ziñoan ez ekiela— iausi egin naz, ara or zereko zerean.

—Pedro Mari —iarraitu eban ugazabak— esan egidazu niri egi

egia. Zer esan dabe nigaitik? Neuk bere zerbait entzun dot, eta ez deutsat

iramonik egin; baiña oraiñ emen dakustanak argituten deust adimena.

Betosko aserrea eukan Arnoldok au esatean. Begiratu eutsan Pedro

Marik, eta ikusi ebanean bere nagusiaren bezintarte gogorra, erantzun

eutsan:

—Ez diran gauzak, iauna.

Txomin Agirre

—Zertzuk?

Begiratu eutsan otseiñak barriro, eta ugazabaren arpegian ezagutu

ebanean nai eta naiezkoa zala garbiro erantzutea, esan eban:

—Iauna, ez dau iñok siñistuko, ezin leike siñistu zeu ezagututen

zauzanak, zergaitik...

—Eroapenak amaitu iataz, Pedro Mari, eta euk bere amaitu egik

bein.

—Erri-saltzaillea zarala zeu eta...

—Eta?

—Riktrudis ezkonduteagaitik prankotarren adiskide zabiltzala.

—Zeiñek esan deusk?

—Askok, eliza-atean egozan danak.

—Eta euk, zer erantzun deutsek?

—Nik? Aurrean neukanari ukabilkada bategaz agiñak atera. Baiña

asko ziran eta... Gaur arratsaldean orraitiño...

—Eta ire aldekorik ez zan?

—Iñor bere ez.

—Beraz Mendiolako iaunak i baiño beste adiskiderik ez eukan?

—Aldra atan ez iauna.

—Eliza batekoa: toki askotako ientea etorten da mezara eta.

Lotsea, bekaitza eta arimako samintasun sakon eta neurrigabea irakurri

ziran Arnoldoren arpegian, berbakaz ezer ez eban agertu baiña.

Otordua da eta iaizue, esanaz, igo eban mandiotara eta an asi zan batera

eta bestera bere gogamenakaz guda bizian.

Mutik ez eutsan iñok atera: iauregi dana, illerria legez, ixill-ixillean

gelditu zan: ixillean morroiak ezkaratzeko aulkietan iarririk, zer esan ez

ekiela; ixillean etxekoandrak, sokoren baten sartuta. Arnoldoren oinkada

desbardiñak eta emakumeen zotiñ-zizpuruen soiñua besterik ez zan ez

ntzuten. Ilbarria sartu zan etxe atan: Mendiolako etxe iaun ospatsuren

izen bedeinkagarria Euskal-Errian il zala iakin zan.

Nondik etorren eriotzea? Zein zan iltzaillea? —itauntzen eutsan

bakotxak bere buruari. Eta buru argikoenak laster erantzuten eben: eriotzea

Ozinbeltz aldetik dator, siñisgaiztokoen eskuetatik.

Eriotzea alda bada, edo gaixo aldiren bat? —ziñoan bere artean

Arnoldok. Eta berberak erantzuten eban: bai, eriotzea: erriak gisa orretan

iarritakoan, ez dira berealakoan beste aldera biurtuten: urteak bear

dira orretarako, eta ni ez nago urteetarako eta gitxiago bere. neure erri

maitearen biraopean ill bear dot! Baiña nik ez daukat zergaitik lotsatu, eta

gaur arratsaldean enprarantzaren erdiran urtengo dot, gizonik geien

57

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!