01.05.2013 Views

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

46

AUÑEMENDIKO LOREA

Euskal-Errira kanpotar on bat, eliz-gizona edo olangoa, paparretik bera

kurutze eder bat ebala; eta kanpotar orrek esan ei eban berak ez eukala

lamiñen bildurrik, eta kurutzearen izenean kenduko zituala lamiñok gure

lurretatik. Iñok ez ei eutsan siñistu, baiña alan bere, gizona ikusi ebenean

ain ausardi andikoa, danak gura ei eben euren etxera eroan. «Zatoz gurera»

batak eta, «zatoz gurera» besteak., ten ortik eta ten emetik soiñeko

guztia bere zatitu bear ei eutsen. Sartu ei zan bada etxe batean, eta bere

atzetik ienten andia. Baeidagoz, baeidagoz, ikaraz guztiak kanpotarrori

izan ezik, eta oso gautu zanean danentzat ianari apurren bat ipinten egozala,

daun-daun atea. Emen dira! Galduak gara! asi ei ziran danak.

Kurutzedun orrek, ate ondora ioan da, —zein da? itandu ei eban. —

Lamiñea! —besteak kanpotik. Eta orduan kurutze donea esku batean

artuta atea edegiaz, esan ei eban eliz gizonak: «alde onekoa bazara, sartu

zaitez ordu onean; baiña alde txarrekoa bazara, kurutzean ildako

Iaungoikoak ondatu zaizala inpernuko leize-zuloan». Eta au esanagaz

batera, txilioka eta uluaka iges egin ei eban lamiña orrek eta etxe atan ez

ei zan geiago besterik agertu. Iazoera au iakin zanean barriz, beste etxeetako

gizonak asi ei ziran kurutzeak egiten, arrizkoak, burdiñazkoak, eta

argizarizkoak bere bai. Arrizkoak bide-kurutzetan ipiñi ei zituen, burdiñazkoak

mendi-gaillurretan eta argizarizkoak ate eta leioetan enplata.

Ordutik aurrera ez ei da ikusi lamiñarik gure lur eta ibaietan.

Ipuiña amaitu ebanean, kolkotik olezko kurutzetxu bat atera eta

mun egiten eutsan Pedro Marik.

—Guzurra dirudi gero —ziñuan Lopek— olango piztia txarrak

munduan egon bear dabela.

—Eta guzurra izango da, asi zan esaten Riktrudis, lamiñen ori beintzat.

Irudipen bizidunen batek asmaurikop ipuiña izango da ori, baiña

bere erakutsia badauka. Orrek esan nai dau kurutzen doneak inpernuko

gaizkin danen kontrako indarra daukala, bertan, kurutzean, gure Iesus

maitea il zalako: esan gura dau gaiñera kurutzean ustekida andi bat euki

bear dogula, eta kurutzetarrak, naiz eta euskaldunak izan ez, izan leitekezala

maitegarriak, kanpotik on egitera etorri zan eliz-gizon ori legez.

—Baita beste zerbait bere esan gura deusku: —gaiñeratu eban

Arnoldok— ezergaitik bere ez dogula aztu bear aitona zarren ekanduakaz.

Iaungoikoak daki noiztik asi eta Berberak daki zergaitik, bada emen

ez dakigu, euskaldunak, itxaropenik onena legez, Lauburu edo kurutze

bat eroan dabe beti guda guztietara, aidean gizonen buru-gaiñetik, danak

ikusi eien ondo, eta berari begiratuta indartu eitezen biotzak eta gogortu

besoak. Euskaldunena izan da beti kurutzea Laubururen izenagaz, eus-

Txomin Agirre

kaldunakgandik, eta gure auzoko kantauritarrakgandik artu eben erromatarrak

Lauburua. Berak gorde genduzan gatx askotatik geuk ezgenkigula,

berak lagunduko deusku aurrerantzean bere, beragan siñisterik

badaukagu.

Arrats atako bigira, billera edo batuerea amaitu zan, eta iagi ziran

danak oiari epel-aldi bat emoteko gogoagaz.

—Gure Riktrudisek asko daki baiña —ziñoan ortz artean len aitaturiko

neskatilleak— ez dakit egiaz ez ete dan lamiñen ipuiñ ori. Neuk

kurutzea badaukat eta...

Uste orretan sartu ziren beste otsein guztiak bere euren oietara,

iñoiz baiño obeto buruen gaiñean kurutzea egiñaz.

Baiña bazan Mendiolan aiñ gozietik oeratu ez zana norbait.

Riktrudis, bere gelatxoan, oitura eban legez barruari astertu bat emoteko

gurarian, iarri zan belauniko kurutze andi baten oiñetan, adiuneko nasteak

zuzendu eta garbi ipinteko uste on bategaz. Ai! Ezin eban gauza bat

baiño besterik gogoratu. Beti bat! Iesus kurutzekoa! —ziñuan— Iesus

laztan zauriz betea, ez dedilla galdu nire arima Zuk zerurako sortu zenduana,

ez eidazula itxi galdubidean edo esetsian iausten, Iauna. Zu gura

zaitut gauza guztien gaiñetik maitetu. Etsai gaiztoak ekarriko eban beste

gizon ori gaur nire bidera, plageak bialduko eustazan Adalbaldoren

gorantziak Loperen bitartez... Iauna —iarraitu eban negarrez aspertualdi

bat egin ostean— gizon ori ez da gaiztoa, Zure legezalea da, Zure bake

gozoa nai dau berak lurrean, Zure maitetasunagaitik urkatuko litzatekeala

uste dot. Eta, gaiñera, ondo begiratu ezkero, ez deitzot gauza okerra

dana eskumunak ezagun bati bialdutea... Baiña, neu naz emen txarra,

neu, neu! Egun guztian euki dot neure buruan gizon orren gomutea, eta

bere gorantziak emon deustezenean taupada andi bat egin deust biotzak,

neuk gura neban gisara ulertu dodalako gorantziak bialdutea. Ai, ene! ai,

ene! Arren, Iauna, ez naizula itxi Zure eskutik... Ez ete dau bera

Portunek atxitu bere bidean. Ez ori, neure Iaungoikoa, ori ez! Bera ona

da eta, berak erruki ez dauka eta. Ni naz emen erruduna. Beti lengora eta

beti lengura ioakit neure burua. parkatu egidazuz, Iauna, nire argaltasunaren

utsegiteak. Damu dot, iauna, damu dot biotz guztitik... Ai, goizean

banengo Amandogaz autorrera on bat egiteko!

47

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!