01.05.2013 Views

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

42

AUÑEMENDIKO LOREA

—Ekarriko deustat kok egin arte edateko aiña.

—A! Ze ona zaran! Emen egongo naz ni egunetik laster.

—Or egongo az i bai, moskorrondo baldres ori —ziñuan Portunek

beretzat, bere bideari itxi baga. eta beste gogamen bategaz oinkadak zolituta,

aopean esan eban: ai bera balitz, eta atxituko baneu!

Lopek ostera, barriro etzin baño lenago, baziarduan bere artean:

«euretzat iaok, Ozinbeltz, or aurrean ioan dokana: bizkorra ez bazan

bera! Motza eta gauzak esango ditue nigaitik baiña, ezagututen dot nik

zeiñ zer dan eta zetan dabillen».

Txomin Agirre

VII

EUSKAL-ETXEA

Gure egunetako euskaldun zengle eta pinporte asko ezlitzetekez

guztiz erara biziko Mendiola zan lango iauregi batean. Arri mailla bi

igonda sarten zan etxez kanpotik ango sukaldera. Andia zan, baiña kezulo

baten azpian egoan dana. Alderdi guztiak keiak ondo baltzituta

eukazan, diz-diz egiteraiño. Orma-alde batean egoan iosita, eta bertan

tolosturik, iatordurako anka baten gaiñean ipinten zan ixilura andi bat,

gauza ona, batez bere negurako; ixilur orren ondoan zotzez, ziriz edo

taketez beterikako argi-mutill luze bat; eta or eta emen, burdiñazko topiñ

eta galdara lurrezko lapiko, pedarra eta txangillak; oezko ganbela, txali

eta kaikuak; eta beste premiñazko tresna batzuk ormetan esegita.

Euskaldunak euren bizitzea sukaldean Ezkaratzean) egin oi eben.

Sukaldean izaten ziran iostaldi edo olgeta guztiak, sukaldean esaten ziran

ipuiñak eta Aitorren egunetako kondaira egiazkoak, sukaldean iarten

ziran, zurezko aulki batzuetanb, zar eta gazte, nagusi eta morroiak batera,

anaitasun iaungoikozkoan, danak ontzi batetik iateko asmoetan,

zurezko edo ogizko koillara banagaz.

Udako egunetan, lotara baiño lentxuago, atari aldean egoten ziran

kontu kontari.

Baiña egozan lekuan egozala, ezagun izaten zan Mendiolan nagusietxekoandrak

zeintzuk ziran. Sukaldeko maia. Ondiño gure baserrietan

batzuk badira. Maskelua, pertza, burni-pertza. Batez bere Riktrudis. Eta

ez bakarrik guztizko begiruneagaz toki egiten eutxelako; baita bere, eta

geiago, bere banaitagaitik. Aiñ zan txukuna, aiñ zan garbia, aiñ zan begiratua,

aiñ zan ederra, aiñ zan ona, aiñ zan burutsua, aiñ zan besteak ez

langoa iaten, edaten, ibilten, itxuran eta izketan. Ez eban iñok esango

mendian iaio eta mendian asia zanik. Egia da eliz-gizonak erakutsi eutsezala

gauzaren batzuk, baiña berezkoa zan geiena.

Goizean Aitagaz Amandogana izan zan egunean, begoan Riktrudis

atari ondoko iarri-lekuan eserita, beste etxekoak eleai iaten emoten da

beste arloetan ziarduen bitartean. Amandoren etxera ostera egin eban

ezkerotik, egun guztian egon zan ganora bagea; edozer egiteko gurariagaz,

baiña zeri oratu eldu) ez ekiala; edozer lan asi eta bat bakarra amaitu

barik; gauza guztiai ikutu, ezeri baketan itxi ez, io ona, io orra, ioan,

etorri, eta zeregiñ bat bakarra bere arian eroan eziñik.

43

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!