01.05.2013 Views

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

40

AUÑEMENDIKO LOREA

—A! Sabelontzi astoa! Gizonak, edanzalea izan arren, ito egin bear

al iok ba ardaotan?

—Esakera bat da ori, iauna; baiña beste toki baten itotekotan, obea

da ardaotan itotea.

—Beti ago i ardao edo sagardao-egarrian. Ez al deuek etxean nai

aiña emoten?

—Nai aiña! Nai aiña! Ez da urrik emon bere. Eta arritutekoa eta

mingarria da gero au gero. Beste morroi guztiai neurri barik emoten iake

edaria. Mendiolako iauregian: neurri bakarrik neurtuta. zer deitxozu?

—Moskortu egingo az eta...

—Moskortu! Izten al dabe ba moskortuten ba? Upalategira sartzen

bere ez deuste izten da. Eta txarren txarrena etxeko andre gaztea da.

—Zein? Riktrudis?

—Riktrudis.

—Txotxo gero, begiraikek gero zer esaten dokan. Beste beiñ entzuten

beustat Riktrudis txarra dala, sustraietatik aterako uat eure min luzeori.

—Baiña, ez zaite aserratu, iauna. nik esan nai nebana da iardulea

dala gure etxeko andratxoa. Ardaoa geiegian ez dala ona, bera urzalea da

eta, arimearentzat kaltegarria dala, gizontasuna galduten dotala, au dala,

ori dala, neure onagaitik esaten deustala, eragin beti.

—Bai eta ondo eragiña. Ilango buru gogorrekoari, eragin eta erabilli

eginda bere, etxakue berealangoan sartuten egia. Ik beintzat ez dok

ondiño ikasi neurrian edaten, entzun-alak entzunda bere.

—Neurria zelangoa dan. Nik neure gogoagaz neurtuten dot eta.

—Eta ire gogoa bein berez ase. Baiña neuk aseko auat, neuri gauza

batzuetan lagunduten badeustak.

—Lagundu, iauna? Bai, bai, bai. Lan andi andia ez bada... Zu niretzat

beti zian zara emoillea eta ni emoilleen alde nago betil.

—Lanik baperez, alperra. Mendiolako barriak neuri noizean bein

ekartea, eta neureak, bear bada, Riktrudisi eroatea.

—Ori baizen ez bada...

—Orixe bakarrik. Eta gero ardaoa edop sagardaoa edo nai dokana

ugari, zerbait egiten deustakan bakotxean.

—Tximista-tximistea! Olangoak dira gizonak, olangoak. Portun,

agindu eidazu niri edozer gauza; gorputz eta arima naz zeurea.

—Lenengo egin bear deustakana da, etxera oanean, goranrziak

emon Riktrudisi, eta ikusi ondo zelango arpegia ipinten daben berak.

Txomin Agirre

—Orixe berori esan deust bere batek bere: Arnoldo eta bere alabeari

gorantziak emoteko.

—Beste batek? Zeiñek?

—Ez dakit nik bere izenik; prankotar gizon eder bat zan.

—Prankotarra! Non billatu dok?

—Ementxe zear ioan da. Baiña zergaitik ipinten dozu aiñ arpegi

aserrea?

—Nora ioan da?

—Kanbo aldera ondo ete doan itandu deust.

—Noiz zan ori?

—Ez dakit bada nik. Orain ordu bete inguru edo...

—Arraio, arraio, arraio zikiña!

—Baiña zer iazo iatzu...?

—Nondik etorren?

—Iangoikoak badaki. Azkaindik edo, Uzelaitik edo, Saratik edo:

bide onek toki askotara ioten dau eta. Bear bada Mendiolatik? Baiña ez,

Mendiolakoentzat eskumunak emon destazanean, beste tokiren batetik

etorriko zan.

—Ederra zala diñok?

—Ederra? Gizon gitxik bardinduko daben gizakoa. Zeu baiño piskaren

bat andiagoa, azal garbi zuriduna, zerua baizen ederrak diran begi

ederren iaubea.

—Zelango bizarra eukan?

—Bizarra gorrizka samarra, ondo orraztua.

—Tximista gorria! Bera balitz!

—Zein, iauna?

—Lope, eidak ik esandakoa, eta etxak damutuko. Ozinbeltzen badira

gero bildotx onak bere.

—Bai, iauna, badakit... eta guztiz zalea naz.

Iagi zan Portun lurretik.

—Non ikusiko gara biar —itandu eutsan Loperi.

—Biar bere, iauna, emen edo. Ni ez naz soroetan lan egiteko osasun

onekoa bere eta, gogotsu-gogotsua bere ez da, mendira bialduten

nabe geienetan.

Artu eban Portunek Adalbaldok eroan eban bidea bera, baiña lau

oiñkada egiñ baiño lenago biurtu zan Lopeaganontz, eta esan eutsan:

—Emon gero Riktrudiseri prankotarraren eskumunak eta entzun

ondo zer esaten daben.

—Bai, iauna, bai, eta, izango al dogu biar ardaorik?

41

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!