01.05.2013 Views

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

I

AMA-ALABAK

Gertaera zarren albistarik euki nai badozu, neure irakurle euskaldun

biotzeko; len-lenagoko emakume gozo maitagarri bat ezagutu nai badozu,

zatoz neugaz batera Frantziaruntz; Auñemendi tantaiak igaro daiguzan

biok, euskal etxe baten barruan sartu gaitezan (atseden bat egiten

bakarrik, zerren gero asko ibilli bearko dogun), eta gauza bene-benetan

ikasgarriak ikasten saiatu gaitezan. Baiña nekatuten bazara, eta bide

luzeetan ibilteko gogorik ez badaukazu, zagoz geldi-geldirik zeure

tokian: zeure gelatik urten baga bear dan guztia ikusiko dozu. Irudimen

azkarraren ego zoliak zabaldu ditut, adimenaren argi zerbait erakuslea

isioturik daukat, eta emendik prantzez anaien errietaraiñoko osterea

berealaxe egingo dot, ango barri guztiak zuri ekartearren.

Lenago bere izan naz bertan. Ez dago zeiñ erritan esan bearrik: naikoa

da euskaldunen lurrean dala iakitea, eta liburutxo onetan esango

ditudan gauza guztiak antsiñetan gertaurikoak dirala, orain amabi eunkida

eta geiago, 638-garren urtetik aurrerantzean.

Nire adimeneko argitxoa ainbeste urte erreskadaren zear barrura

sartuko da, gizaldi luzarokoen laiño baltz astun guztiak desegingo ditu,

eta gaur barriro ikusi nai nitukean laurka gogoangarriak argi eta garbi

erakutsiko deustaz. Ames baten gisara sosmau nituan lenengo, gero

paper zarretan egiak dirala ikasi izan dot, eta gaur, irakurlea, oraintsu

batean neure begiakaz ikusi banitu legez esango deutsudaz zuri.

Mendi andi biren erdian ibar eder bat nekusan; or eta emen, ibarraren

zabalera guztian, mendi-egaletan, mendien gaiñean, eta zugatzen

azpian euren burua erdi gorderik, etxe txiki txiro eta garbiak; eta nire

aurrez-aurre beste etxe zar-zar zabal andi bat, aberats iauregi antzekoa.

Arriz egiña zan, baiña ez nire egunetan ikusi ditudan etxeen irudira,

5

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!