01.05.2013 Views

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

38

VI

BIDEZ-BIDE

AUÑEMENDIKO LOREA

Ona izango da irakurleari esatea, orain artean paperean ipinten

ditudan gauza danak udabarrian gertarikoak dirala.

Seireun eta ogetamazortzi-garrengo Maiatzak egun batzuk eukazan

ondiño. Zerua garbi eta ederra agiri zan; sasi-masustak loratan egozan,

garauren bat gorrizkatuten asirikoa erakutsiaz; loratan sagar-zugatzak,

bedarrez ondo iantzirik muno eta zelaiak; bedar artean zuri, ori, eta gorri,

mueta askotako lora txiki eta andiak, eta mailluki bat edo beste; sasitik

sagastira eta adarrik adar, egaka, gasupaka, txio-txio bigunetan, txori bizkor

urduriak; mendi gaillurretan beorrak; egaletan, artaldeak eta bei

batzuek, eguzki epela artuaz bedar ianean. Baso itzalean mika zarren

kurriska garratzak entzuten ziran.

Baoian, baoian Adalbaldo, gaur Olabaratze esaten iakon erritik zear,

bide zior batetik bera, Urotz eskumataruntz eta Ustaritz-ko basoak eskerretara

itxita. Ez eutsan dukeak ezeri iaramonik egiten. Ondoan, nastean,

laiñotan legez geldituten iakozan ikusten ziran gauza danak: beste izate

bat eukan gogoan, agiri ez zan izate bedeinkagarri bat, euskal mendietako

aingerua. Osterantzeko gauza guztiak aingeruaren edergarriak, ertzak,

barrenak eta egalak ziran. Baoian, baoian tapa-tapa gure prankotarra,

Amespetsutik berutz etorren errekatxo batek bidea ebagita itxi eutsanean.

Asi zan alde batera eta bestera begira, errekatxoa nondik ondoen

igaroko eteban iakin nairik, eta orduan ikusi eban, esker aldean, intxaurzugatz

azpian iarrita, narruzko zorro bat aurrean, eta zekaleagaz egindako

ogia eta zeziñ egosia eskuetan eukazala, gizon mots, narras, traskil,

motroillo, ipurlodi bat.

—Aiskidea —deitu eutsan Adalbaldok— ondo al noa Kanbo aldera?

—Bai —erantzun eban besteak, zirkiñik egin baga, eta kopau

batean lau ontza ogi baltz aoan sartuaz.

—Eta ez al da emen zubirik erreka onen gaiñean?

—Or goragotxoan billatuko dozu.

Adalbaldok ikusi ebanean gizona aiñ zabar eta desbegiratua, itandu

eutsan, zein zan iakiteko gogoagaz:

—Zetan zagoz zeu emen?

—Beizaiñ.

Txomin Agirre

—Nongoa zara ba?

—Mendiolako morroia.

—Mendiolakoa? Arnoldorena?

—Bai.

—Eta Riktrudisena?

—Baita.

—Etxera zoazenean, bada, emon eikeozuez neure izenean gorantziak,

eta Riktrudisi esaiozu ez nazala beragaz aztuko.

Lopek, bada Lope Nagi zan beizaiña, baietz erantzun eutsan buruagaz:

aoa bete-betean eukan zeziñaz eta ogiz.

Ioan zan Adalbaldo bere bidean, eta Lope, bere mandxubea amaituta

errekan dxangada bat ur edan ebanean, etzin zan zilbotaz gora, zan

aiña luze, zorroaren gaiñean burua ipiñita.

Baiña ez eban era orretan egon andirik egin. Agertu zan laster,

prankotarrak ekarri eban bidetik bertatik, euskaldun gazte azkar bat, sendokotea,

begirada gogorrekoa, agintari itxuraduna. Gezi, aizkora eta

eizerako tresna guztiakaz etorren. Gelditu zan piska baten Loperi begira,

eta zein zan ezagutu ebanean.

—Aup! —deitu eutsan.

Iaso eban burua Lopek aupadea entzun ebanean, egon zan piska

baten begira eta ezer ikusi eziñik, argiari begiak ondo ipiñi ezin eutsazalako,

eta ezagutu eban zein zan deitzailea.

—Zu bere emetik, Portun? —erantzun eban beizaiñak.

—Bai, eta eu ikustera.

—Ni ikustera bai —esan eban morroiak barre antzean—

Mendiolako alaba bakarra banintz, ez dot esaten baiña...

—Eta zergaitik ez eu ikustera? noizean beiñ adiskideak ikustea bere

otute iat niri.

Onetan eldu zan Portun Lopeganaiño, ezarri iakon alboan, atera

eban kurkubita-azalagaz egindako ontzi bat, eta emon eutsan Loperi,

esanaz:

—Artuik eta edan eik beintzat ardaoa.

—Milla aingeru ederrak! Ez dator oraintxe txarto txarto ardaoa —

esanda, oratu eutsan Lopek esku baikaz ontziari, eta dxanga, dxanga,

dxanga, sartu eban urdaillera orain pitxerdi esango genduekean aiña bai.

—Baiña, mutill, ezadi ito, zaskel ori.

—Ito, diñozu, ito —ziñoan Lopek, arnasa andi bat artuaz, ezpanetatik

kurkubitontzia kendu eutsanean— etxat ez niri ardaotan ito bearrik

gertauko.

39

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!