01.05.2013 Views

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

36

AUÑEMENDIKO LOREA

naikoa, ori edozeiñek egiten dakiana da, orretan irabazirik ez dago, arerioak

maitetu bear dituzue Iaungoikoaren izenean, Iaungoikoagaitik, diligite

inimicos vestros; bada ori da, Done Gregoriok dirauskunez, maitetasun

egiazkoa. Erakuste zakona da au, ez da danentzat ekersituten erraza, biotzaren

erdian, Arnoldorenean legez, zauri zarrak dagozanean; baiña ainbat

onkai geiagokoak izango zare. Laguntzat zaukadaz biok gaurtik

aurrera, oraiñ artean baiño bere lagun obetzat, eta bat orrek be aldeko

urietan, eta beste orrek baso basterreko txabola eta mendi gaillurreko

etxetxoetan, esan bear dozue zeruko oiarzun gozo batzuen antzera: diligite

inimicos vestros!

—Baiña, iauna, Euskal-Erriak ostu iakozan lurrak eskatuteko araudea

galduten ez dabela.

—Euskal-Erriak ezer galtzen ez dabela. Iaungoikoaren legea zuzenzuzena

da, eta bakotxari berea emoteko agintzen dau. A! Maitetasuna

sartzen bada biotzetan, bereak eta geiago emongo iakoz auzokoari, gogo

guztiagaz.

—Bada orduan, neu izango naz lenengo prakotarrentzat maitetasuna

erakusten, arima barruan daukadazan atsekabe guztiak itota.

Gaizkiesalen batek esango dau ez nazala ni euskaldun ona, eta au samintasun

barri bat izango da niretzat, bene-benetakoa gero! besteren batek

zoratu egin iatala adierazoten emongo dau; baiña ez da ardura, gure

legeak agintzen daben ezkero. Amando iauna, lagunduko deutsut orain

artean baiño geiago eta obeto.

—Baita neuk bere, nire itundari on eta antxiñakoa —diño

Adalbaldok—. Maitetuten ditut gizon guztiak, eta erakutsiko dot neureen

artean, zein maitagarriak diran nik ezagutu ditudan euskaldunak.

—Eta Aitz-barrenean iraindu zenduzana bere maitetuko dozu?

—Baita ondo. Zergaitik ez?

—Eta zugaz aztuta gengozan, Riktrudis —iarraitu eban Abandok,

beste aldera birata, geroago eta ugariago etorkozan malkoak gorde nairik—.

Zer dirauskuzu, alabatxoa?

—Nik, iauna, besteak beste. Aspaldian ezagututen nozu, eta badakizu

gizon guztiak alkar maitatuteagaitik, poz-pozik neure odol guztian

emongo neukeana.

Adalbaldok, Riktrudisen aotik berba onek entzutean, lenengoan

baiño biziago, zakonango eta maitaroago begiratu eutsan neskatilleari;

eta oni prankotarraren begiradea ikusi ebanean, larrosa gorrien ederrak

urten eutsen matrailla gaiñetara.

—Benetan? —esan eutsan bere Aitak.

Txomin Agirre

—Ain benetan eze —erantzun eban alabeak, bera begira eta eskuakaz

zer egiñ ez ekiala— prankotarrak eta gu adiskide izateagaitik ontxe

emongo neuke neure bvizitzea.

—Eta zeiñek emoten deutsu gurari sutsu txalogarri ori?

—Zeiñek? Iaungoikoak.

—Andiak dira Iaunaren gauzak —esan eban Amandok, bere malkoak

gorde barik.

—Andiak dira euskaldunak, geitu eban Adalbaldok!

Arnoldok ez eban ezer esan geiago. Iñoren malkoak ikusi zituanean,

bereak agertuko ete ziran bildurrez, danei erdi-agur eginda, abiau

zan etxeruntz, bere alabea alboan eroiala.

Andik laster urten eban Adalbaldok bere Amandoren etxetik, an

egon ziran Aita-alabak zeintzuk ziran ondo iakinda gero. Arnoldo zan,

apezpikoaren esanez, gizon burutsu, on eta euskaldunen artean eskubide

andikoa; Riktrudis euskal mendietako aingerua. Eta aingeru onen irudia

bere biotzaren erdian eroian dukeak, bakartadean gurtuteko asmoagaz,

ia ia siñisturik aingerua zala ezagutu eban euskaldun emakumea, eta

aingeruen artean ederrenetakoa.

Riktrudisek, bere aldetik, gogoan eruan eban dukea, esanaz bere

artean, barru-barruan, eta ixill-ixillik: orixe bai dala gizon bat ona... eta

ederra!

37

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!