01.05.2013 Views

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

28

AUÑEMENDIKO LOREA

Au bere badok ba ipuiña: neuk gura dot gudea eta neuk ez dot gura.

Eta ez da izango gudarik, danentzako beintzat. Ezin bada, Riktrudisek

nai izan ezik! Baiña bai batzuentzat. Nigaz aurrez aurre iarri zan gizontxu

orrek, ni bizi nazan artean izango dau arerioa eta gudarako bidea.

Ikusiko dogu alkar. Bera be, egia esateko, ez da motel itxurakoa; baiña,

tximistak ez baituk! ikusiko dogu zeiñek lenago lurpera ioan bear daben.

Goitik eta betik, aurretik eta atzetik, gabaz eta egunaz, nire geziaren bildur

izan leiteke. Eta biotzera ioango da gero, biotzera zuzen-zuzen.

Aupa! Zer poza nirea gorputz illak oso-osorik lurra ioten dabenean, bere

burua arkaitzen baten kontra zatituten iakola! Bene-benetan dala bai

mendeka osoa Iaungoikoen atsegintasuna.

Prankotarrakaz daukadazan eztabaidak erabagiteko neu nazala naikoa

esan deutsat Arnoldori. Baita izan bere. Baiña lagunik bear baneu,

erbestetarren kontra zerbait egin bear dan guztian idoroko dot Diego

Etxalar neure alde. Eta lagunak edozetarako bear izaten dira.

Riktrudisen barriak iakiteko ostera, or daukat Lope Nagi. A ze

morroitxoa Mendiolako Iauregian daukazuen ori! Neu nagusi izaten

banaz a...

Onetan eta orretan eten iakozan Portuni, goizalderuntz, bere gogamen

guztiak, gelditu zan bertan bera aoa zabalik, itxi zituan begiak, eta

iarri zan zurrungaka, zurrungaka, etxe atan lotan egozan beste batzuei

soiñuan laguntzen: baiña irudimen eta adiñak ez euken lotarako gurarik,

eta gorputza zabal zabal ezeren ardura barik egoan bitartean, azi ziran

euren aldetik lengo gogamenakaz aria lotu naian. Portun amesetan

egoan. Mendiolako nagusi bera zala irudituten iakon: il zirala, ez ekian

noiz eta zelan, andre Luzia eta Arnoldo. Riktrudis etxeko andre on on

bat zan. Aitorren egunetako bizitzea egiten eben. Abere asko eukezan:

artalde andiak. A, ze artaldeak! Zelaiak bete-betean, eta mendi egaletan

gora eta gora, gaillurretaraiño, bata besteari bultzaka eta bee-ka danak. Bee

eta bee eta beee: geiegia zan. Eta esnea? Zenbat esne! Artzaiñak bekarren

esnea, lurrezko eta burdiñazko ontzietan, gaiñezka zipli-zapla bidean

boteaz. Bera be, Portun, esnez bete eben, bekokiraiño. Bai, bekokia bustita

eukan, esnez... Esnez? Odola zan eta! Odola, bai, prankotarrak

emondako zartaldeak atera eutsana. Prankotarrak! Baiña, zeintzuk ziran

prankotarrak? Ezin asmau! An, urrun, urrun, zer edo zer. Edozetara bere

antxiñako gauzaren bat, egokida gitxikoa... Riktrudis... Aitor... mendia...

laiñoa... gizonak borroka... Zer gizon gero? Ardiak ziran eta. Ez euken

bear aiña lekurik, asko ziran, guztiz asko: batzuk itota egozan, eta, bera,

Txomin Agirre

Portun, danen erdian ioteko zorian egoan, eta ito bear eban, ito bear

eban!..

Ozinbelzko seme nagusia larri-larri esnatu zan, izerdi patzetan, eta

estalkiak idunetik biran estu-estu zituala: egon zan piska batean ganorabaga,

etorri zan bere konortera laster, eta iagi zan bereala.

Leio zulora gaztaiña andien itxurako begiakaz urten ebanean, mendirako

bide ziorretik gora gizon-soka luze bat ikusi eban. Ozinbeltzetik

euren etxeetara eioazan azkenenko gudariak ziran.

—Ez da ardura —esan eban Portunek— ez da ardura; etorriko iat

niri ondiño garai obea.

29

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!