01.05.2013 Views

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

26

AUÑEMENDIKO LOREA

guztiak bere. Iakiña da emen. Izen andikoa izan da beti eta... Neurea

nebalako? Eta zer? Zer eta emen prankotarra, atzo goizean agerturiko

arrotz lapurra baizen besterik? Eta zeiñek ez dauka lapur bat irainduteko

eskubidea? Kristoren sinismenekoak ezgarala! Sinismen orrek e, ez

dakit gaiñezka eragingo ez ete deustan. Orain artean ondo bizi izan gara

fede zarreko gizonok beste euskaldunakaz; baiña emendik aurrerantzean...

Emendik aurrerantzean bere bai. Bearko! Riktrudisegaz adiskide

izango banaz. Ez daukat beste biderik. Baiña, madari madariena! Zelan

otu iako gaur eztia baiño gozoago dan neskatilla liraiñ orri bere morroi

bat niri bialtzea? Eziñ sinistu bere leiteke. Egiñalak egin ditut bada nik,

ezagutu nebanetik oraiñ artean, emakume orren biotza irabazteko; baiña

egundo ez nau aintzakotzat artu. Aintzakotzat artu ez! Ez nik eritxi. A!

Emakumeak gaitxurizkak dituzu, eta askotan, kanpotik ezer erakutsi ez

arren, barruan erabiltzen dabe gogoa eta maitetasuna. Oraingoan beintzat

gauzeak berak dauka itxuria. uste izan dau Riktrudisek gudan asi

bear dogula; gogoratu iako bere Aita orretara iarrita badago, iñok ez

dabela atzeratuko; ni nabillela guda billa eta neure eskuetan egoala, gudarik

ez izatea esan deutse, eta, zer egingo eban orduan? Egia da, gauzak

ondo ikusi ezkero emen dagoana da, Mendiolako alabatxoak bere aitagaitik

begiratuten dabela; baiña, zeiñen bidez? nire izena zegaitik gogoratu

iako?... Gogoan ete nauka ba beti, edo sarri, edo noizean beiñ!

Zergaitik ez? Emen bakartadean, iñok entzuten ez deustala, esan neike:

ni ez naz zatarra, ederra nazala bere amaika bidar esan deuste;

Riktrudisek ikusi nau, bai, ikusi nau, begiratu ez deust egin baiña, indartsua

nazala badaki; etxe-iauntza onean iaiorikoa bere bai... zer gura dau

geiago? zergaitik maitetuko ez nau? Maitetuko ete nau bada! Au, gozotasun

guztien iturburu amaibagakoa izango litzateke niretzat. Irudituteagaz

bakarrik pozaren pozez zoratu bear iat.

Riktrudis zelan ezagut neban gomutau bear dot. Illunabar inguru

batean zan, oraiñ urte bi. Egun sentirako lagun batzuk eizera urten genduan,

egun guztian ortik eta ona ibilli giñan, eta nekatu ez bada besterik

ezgenduan egiñ. Txakurrak billatu ebazan oñatz, sen edo arrastoak urrintxora

eruan genduzan. Etxeruntz asteko gengozala, asi iakun bat-batera

trumoia, euria, txingorra eta arria. Baiña zelangoa? Bazan a egualdia! Ez

dot iñoiz alangorik ikusi. Eguna garaia baiño lenago illundu zan; baiña

ikaragarrizko tximistak argi egiten euskuen noizean beiñ, ioten zituen

zugatzak erdibituaz. Goiak bota zituan bota alak, errekak arrotu ziran;

gu, goseak batetik, eta bestetik burutik beatzetara maillatuta gengozan,

Txomin Agirre

eta erabagi genduan, tximisteak argi egitean an urretxoan ikusten zan erri

batera ioatea. —Badakit zein erri dan —lagun batek esan euskun— ortxe

bizi da Mendiolako Arnoldo, eta bere etxean ondoen artuak izango gara.

Esan eta egin, buruko tximetatik bera ura geriagula,eta abarka mantarretan

ez dakit zenbatbana lokatzegaz, Mendiolako sukalde zabalean sartu

giñan. Orduantxe ezagutu neban lenengo Riktrudis. Amesetan iruditu

geinkean gauzarik zoragarrienaren antzera agertu zan. Axe da sarrakiua

sartu eustana! Bildurtu egin nintzan, beste munduetako gauza bat ikusi

baneu legez. Bai, edertasunak badaroa beragaz gizonak konkortuteko

indar eskutukoren bat. Ni beiñik beiñ Riktrudisen iazkera, esakera, ibillera

eta begiradeak konkortuta itxi nituan. Dana zan aiñ... aiñ... ez dakit

nik zelan esan bere, barru-barruan gozotasun andi bat emoten ebana. Ez

ian, ez edan, ez berotu, ez iñori iaramonik egiñ; kokolotuta, gatzabagetuta,

izututa, lotsatuta, Riktrudiseri begiratzea baiño besterik ez neban

egiten. Gau guztian itz bi era onean ez nituan esan. Zer igaroten iatan

danak igarri eusten. Ez gaur beste iakiñ izan baneu, mila...! . Ez dot geiago,

orduan baizen ondo, neure aurrean billatu, amaika bidar Mendiolako

aldean ibilli naz baiña. Beti Arnoldo, beti andre Luzia, beti arpegi illuna,

beti txoria gordeta, eta azkenean ateak itxi. Eta ori neuri bakarrik, bada

edonoiz dagoz Mendiolako ateak zabalik, edozeiñek arkituten dau etxe

atan abegi ona: erbestekoak, eta euskaldunak ez diranak bere bai.

Kristiñauak dirala eta ez dirala. Badabill or kristiñauon elizetako nagusi

bat, Amando edo dana-dalakoa... Uum! Igarten badot nik i... Begi bietaraiño

bete bete eginda nago gero...

Gau atan orratiño asko egiñ neikean neure alde, neure gaiñ egon

banintz. Kristiñauak egiten daben Aitearen edo kurutze ori bere ez neban

egiñ maia bedeinkatutean. Ez nekian eta! Orduan igarri eusten eta itandu

bere bai zeiñ etxetakoa nintzan. Baiña, zer dauka zer ikusirik siñiste

bat edo beste eukiteak gizonak geiago edo gitxiago balio izateko?

Gaiñera, ez dot nik sinisten ez dodan gauzarik esan gura, eta ez dot esango

bere.

Eta zertarako? Ibilli eta ibilli gauzak eskura badatoz. Zeiñek esango

eustan niri atzo goizean, gizonen usteak ezin orapillotuta nenbillenean,

Riktrudisen gogoan nengoala, eta berak biralduko eustala morroia, beragaitik

zerbait egiñ nai badot esatera? Zerbait egiñ! Bai, Riktrudis maitea,

Riktrudis gurgarria, bai: nai dozun guztia egingo dot zugaitik: auspeztuko

natxazu, umilduko natxatzu eta... Ez da gero edozelangoa bart arratsean

zure Aitak emon eustan zartadea. Eta alan bere ez nintzan aserratu...

kanpotik, barruan barrukoak izan arren.

27

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!