01.05.2013 Views

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

24

«Neure emazte

Manu Mari,

Iaunak ein nau ni

Koblakari».

AUÑEMENDIKO LOREA

Peruk bere eresiak amaitu zituan, eta eskuetan eukan ontzi sagardaoz

betea lurean itxi eta aldendu zan gizakumen artetik. Ez ziran gizonak

berealakoan sakabanatu. Andik eta ordu betera entzuten ziran ondiño

alkarri esaten eutsezan sapokeriak, urriñeko aldetik, bata batera eta bestea

bestera zioazala:

—Uutik, sazkel ipurdi arraiuori!

—I, badakit nik ze aizan i, ganbelua galanta.

—Baita i astaputz zantarra.

Baiña ez zan ukabilkadarik izan, eta esanak aizeak eroan zituan laster,

mendi egaletako oiarzunetan atseden mailla batzuk eginda gero.

Gaberdi alderako dana egoan ixil ixillik. Goi aldean zeru garbi,

urdiñ, odei bagea, izarrezko begiakaz lurrera begira; eta beian barriz errekatxoa

menditik berako arkaitz artean zolitasun eta zarata andiakaz, eta

Ozinbeltz ondoko landa lau louzean geldi geldi, iñor esnatu gura ez

baleu legez; ariztiak iguiñ eta zabunik baga beso orritsuak zerurontz iasoaz;

eta erretxiñol bat makal gaiñean ereslari. Gizon guztiak lotan egozan,

gau ederraren apainduriak ikusteko adore barik.

Txomin Agirre

IV

PORTUN BARRUTIK

Baiña ez egozan danak lotan orraitiño. Ozinbeltzko iauregi bazter

batean, Otxoaren seme nagusi Portun bere oe zabalean bira-biraka

begiak ezin itxirik egoan...

Gauza asko igaro iakozan egun atan. Goizean —ziñoan bere

artean— itxaropenez beterik egon naz, neure amorro guztiak aseko

nitualakoan, prankotarrai, eta batez bere neugaz burrukan egiñ ebanari,

lurra ian eraginda. Lurra ian bakarrik? Ez, gauza utsa da ori. Basea eta

zikiña iruntzi eragin, makilka zuzitu, nire arpegian ipiñi eban eskua aizkorakada

baten ebagi, ostikoagaz aoan io, zapal-zapal egiñ, esteak atera,

birrinduta itxi; obiratu baga, bere gorputz odolduaren zatiak, erroi,

buzuka eta arranoak ian eiezan. Baiña ez, ill baiño nenago, azkenengo

orduan, begiak malkoz beterik eta erruki eske eukazanean esan baga: «ez

ekian ik, gizagaoxoorrek, zeiñegaz ebillan: iakiñ eik ontxe, iñoren laguntasun

barik illtzen agoala, Portunegaz ezin leikeala euki iolas, txokorreria

eta arrotasunik, eta bere eskuetatik ezauala aterako eure Iaun Iesukristo

orrek». O! Zer poza eukiko eban orduan Otxoaren seme zarrenak!

Zelango ikara eta bildurragaz begiratuko eutsen, egun atatik aurrera,

prankotar guztiak! Baiña arratsaldean bira iakozan bere itxaropenak, eta

bere asmo eta atsegiñ danak iges egin eutsen. Uberok eukazan erruak.

Agure petral malmutza! Etxakon ba buruan sartu euskaldunak guda

barrirako mugonean ez egozala? Mugona emongo neuskio nik ari.

Guragoko neuke io bere buru murri soillean, eta amaituko balebe

Euskal-Erriko arerioak. Gaur naiago biar baiño. Eta gero zarra dala eta,

argitsua dala eta, euskaldun bikaiña dala eta, danak berari aora begira, zer

esango daben zaiñ; eta Etxalarrek esan dabena, eta nire aitak ziñoana...

arraio-arraiua! Kristinauak esaten dabe gero, kristinauak. Eurak ei dira

onak eta zintzoak eta lagun geideari Iaungoikoaren izenean gura deutsenak.

Tximista batek erreko al ditu ba danak! Danak gero, kristinauen

asterrenik gure mendietan gelditu ez dedin. Iaungoikoaren izenean guztiai

gura deutsela. Gura izatea dok ori. Eurak izan balebe burruka bat nik

izan dodan lakoa.

Eta gaur illuntzean Arnoldok esan dabena? Milla aiñaniñuen agurea!

Bere eskuetan egoan ba dana. Berak esan baleu «gudara!» euskaldun

guztiak gudara ioango ziran; baiña berak ezetz esan dabelako, ezetz beste

25

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!