01.05.2013 Views

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

22

Zenbat bidar urratu dot

Oiuka neure eztarria!...

Ozinbeltzek, zenbat bidar

Entzun dau nire irrintzia!

Zenbat aldiz berotu dot

Euskal gizonen biotza!

zenbat bidar ikusi dot

Nire ondoren eriotza!

Zenbat aldiz odoldu dot,

Neure aizkora zorrotza!

Zenbat aldiz amaitu dot

Bizar gorridun arrotza!

Zenbat bidar ikusi dot,

Gure mutill menditarra,

Besoetan ipiñiaz

Ekaitz guztien indarra!

Begietan tximistea,

eta infernuko su eta garra,

Eta aren aurretik igesi

Mendiz beera prankotarra.

Ori, ori, koblakaria —ziñoen Otxoaren mendekoak eta Portunen

adiskideak— ainka eta zaunka, ikaratu eta zatitu eta ian eginb ear ditugu

prankotarrak ostera bere. Aurrera, Peru! Aurrera, zarra!

Gaur naz zarra, eta atzo gazte!

Zein arin doian guztia!

Bitartean idoro dot

Urtien erakutsia.

Gaur badakit ez dala ondo

Zentzun baga zaunka eitea

Eta bakean doianari

Ortz azurrak ezartea.

AUÑEMENDIKO LOREA

Txomin Agirre

Geldi oraino, menditarrak,

Bakotxa geure lekuan:

Elduko da ereti ona,

Eta aupa mutillak orduan!

«Ori, ori!» «Ederto!» «Txarto!» «Kanpora agurea!» «Aurrera Peru!»

Iaungoikoak daki zer zarata eta nasteak atera zituen Peruren jiran, azkenengo

eresia amaitu ebanean. Bakotxak bere nagusiak eukan iritxiaren

alde egiten eban oiu. Milla bat keiña, betzigo eta irain alkarri esaten nekatu

ziranean, oraindik askoren orruak entzuten ziran: «Aurrera, aurrera,

Peru!» Padarrak, oso beregandurik, eta bapere aserre baga, beti zerura

begira, iarraitu eban erestun:

«Neure emazte

Manu Mari,

Iaunak ein nau ni

Koblakari».

Illargi eta eguzki eder,

Zeru goietako izarrak;

Baso, txara, zugaztiak;

Be-aldeetako ibarrak.

Mendi tantai, errekondo,

Ibai zabal da itxasoak,

Gizonentzat sortu ditu

Gure Egille Iaungoikoak.

Beragaitik bizi naz ni,

Beragaitik gara euskaldun...

gauza guztien gaiñetik

Euskaldunok maite daigun.

Maite dot nik sorterria!

Maite neban emaztea!

Baiña bien gaiñ gaiñetik

Maite dot neure Egilea!

23

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!