inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
01.05.2013 Views

20 —Datorrela bada, datorrela, —deadar egin eben guztiak. Eta esan eta egiñ, bere eske ioan ziran norbaitzuk, eta ekarri eben laster, beste lagun batzuen artetik, gizon andi, gurgarri, urteakaz makurturiko bat. Txaloka artu eben upalategiko ienteak. —Ea zarra, ziñoen, euskal koblakari maitea, esan eiguzu gauza gozo bat. —«Gazte egunetakoa» —deadar egin eban batek. —«Gudarakoa» —beste batek. —Nai dabena, nai dabena —ziarduen geienak. Koblakaririk onenetakoa zan Peru. Bekian biotz samur eta bero bategaz itz egiten, etorkizunaren barriak ezagutuko balitu legez. Igarle baten antzera itz egiten bekian; iñoiz bere aotik urtendako itz gorituak euskaldun gudarienak berotu oi zituan: baiña egun guztietan ez da gizona tentun batean egoten, eta egun atan ez egoan Peru gizonen biotzak ausardituteko tentun, gogo edo indarrean. Koblakaria, inguruko gizonak aora begira iarri iakozala ikusirik, gogamena bere lenagoko egunetara iazoaz, bakartadean itz egingo baleu legez, epel-epel, bigun-bigun, samurtasunik andienagaz, asi zan negarrezko soiñuan eresi au esaten. «Neure emazte Manu Mari, Zeiñek ein nau ni Koblakari?». Zugaz bizi nintzanean Baserri zar txukunean, Gorputz sendoa neukan, da Maitasuna biotzean! Maite neban emaztea, Zar zanean naiz gaztea. Maite neban! Eta nintzan Era berean maitea. Gorputzean odolak otz, Buru zuri eta azur zorrotza, Gaur... bakarrik bizi naz ni Neure errian bertan arrotz! AUÑEMENDIKO LOREA Txomin Agirre «Neure emazte Manu Mari, Zugaitik naz ni Koblakari». Peruk, biotzak bear eban antsikaitza legez, bere lenengo eresi edo kantua amaitu ebanerako, entzule asko batu iakozan, eta norbaitzuk samurturik gelditu ziran. Gizon gazte batek ipiñi eban koblakariaren eskuetan sagardaoz beterikako olezko ontzi bat, Peruri esanaz: —Iazu eta edaizu, lagun zaarra, eta zeure naigabeok alde batera itxizuz. sarrera ona egin dozu, beti legez, baiña bigunegi edo, samurregi edo, ez dakit nik zer esan bere. Ezgaikezuz geiegi oillotu, biar edo etzi iñoiz baiño gogorragoak izan bearko dogu eta. ea, esaiguzu gudarako eresi bat. —Peruk, zurezko ontzia eskuetan ebala, ezpanetara eroan barik, zeruruntz begira, danon erdian, suaren garrak eta biotzeko mugidaldeak gorri-gorri eukala, asi eban bigarre eresia: «Neure emazte Manu Mari, Zugaitik naz ni Koblakari». Baiña zu baizen obeto Maite dot neure mendia, Euskaldunen iaioleku Eta aitona zarren obia. Arrotza emen ikustean Zaunkaz oi da zakurdia, Perill ordu estuetan Erestun koblakaria. Ta eresiak berotzen dau Euskal baso-gudaria, Ta zaukatik ez dago urriñ Zakurraren ainkadia... 21

22 Zenbat bidar urratu dot Oiuka neure eztarria!... Ozinbeltzek, zenbat bidar Entzun dau nire irrintzia! Zenbat aldiz berotu dot Euskal gizonen biotza! zenbat bidar ikusi dot Nire ondoren eriotza! Zenbat aldiz odoldu dot, Neure aizkora zorrotza! Zenbat aldiz amaitu dot Bizar gorridun arrotza! Zenbat bidar ikusi dot, Gure mutill menditarra, Besoetan ipiñiaz Ekaitz guztien indarra! Begietan tximistea, eta infernuko su eta garra, Eta aren aurretik igesi Mendiz beera prankotarra. Ori, ori, koblakaria —ziñoen Otxoaren mendekoak eta Portunen adiskideak— ainka eta zaunka, ikaratu eta zatitu eta ian eginb ear ditugu prankotarrak ostera bere. Aurrera, Peru! Aurrera, zarra! Gaur naz zarra, eta atzo gazte! Zein arin doian guztia! Bitartean idoro dot Urtien erakutsia. Gaur badakit ez dala ondo Zentzun baga zaunka eitea Eta bakean doianari Ortz azurrak ezartea. AUÑEMENDIKO LOREA Txomin Agirre Geldi oraino, menditarrak, Bakotxa geure lekuan: Elduko da ereti ona, Eta aupa mutillak orduan! «Ori, ori!» «Ederto!» «Txarto!» «Kanpora agurea!» «Aurrera Peru!» Iaungoikoak daki zer zarata eta nasteak atera zituen Peruren jiran, azkenengo eresia amaitu ebanean. Bakotxak bere nagusiak eukan iritxiaren alde egiten eban oiu. Milla bat keiña, betzigo eta irain alkarri esaten nekatu ziranean, oraindik askoren orruak entzuten ziran: «Aurrera, aurrera, Peru!» Padarrak, oso beregandurik, eta bapere aserre baga, beti zerura begira, iarraitu eban erestun: «Neure emazte Manu Mari, Iaunak ein nau ni Koblakari». Illargi eta eguzki eder, Zeru goietako izarrak; Baso, txara, zugaztiak; Be-aldeetako ibarrak. Mendi tantai, errekondo, Ibai zabal da itxasoak, Gizonentzat sortu ditu Gure Egille Iaungoikoak. Beragaitik bizi naz ni, Beragaitik gara euskaldun... gauza guztien gaiñetik Euskaldunok maite daigun. Maite dot nik sorterria! Maite neban emaztea! Baiña bien gaiñ gaiñetik Maite dot neure Egilea! 23

20

—Datorrela bada, datorrela, —deadar egin eben guztiak.

Eta esan eta egiñ, bere eske ioan ziran norbaitzuk, eta ekarri eben

laster, beste lagun batzuen artetik, gizon andi, gurgarri, urteakaz makurturiko

bat. Txaloka artu eben upalategiko ienteak. —Ea zarra, ziñoen,

euskal koblakari maitea, esan eiguzu gauza gozo bat. —«Gazte egunetakoa»

—deadar egin eban batek. —«Gudarakoa» —beste batek. —Nai

dabena, nai dabena —ziarduen geienak.

Koblakaririk onenetakoa zan Peru. Bekian biotz samur eta bero

bategaz itz egiten, etorkizunaren barriak ezagutuko balitu legez. Igarle

baten antzera itz egiten bekian; iñoiz bere aotik urtendako itz gorituak

euskaldun gudarienak berotu oi zituan: baiña egun guztietan ez da gizona

tentun batean egoten, eta egun atan ez egoan Peru gizonen biotzak

ausardituteko tentun, gogo edo indarrean.

Koblakaria, inguruko gizonak aora begira iarri iakozala ikusirik,

gogamena bere lenagoko egunetara iazoaz, bakartadean itz egingo baleu

legez, epel-epel, bigun-bigun, samurtasunik andienagaz, asi zan negarrezko

soiñuan eresi au esaten.

«Neure emazte

Manu Mari,

Zeiñek ein nau ni

Koblakari?».

Zugaz bizi nintzanean

Baserri zar txukunean,

Gorputz sendoa neukan, da

Maitasuna biotzean!

Maite neban emaztea,

Zar zanean naiz gaztea.

Maite neban! Eta nintzan

Era berean maitea.

Gorputzean odolak otz,

Buru zuri eta azur zorrotza,

Gaur... bakarrik bizi naz ni

Neure errian bertan arrotz!

AUÑEMENDIKO LOREA

Txomin Agirre

«Neure emazte

Manu Mari,

Zugaitik naz ni

Koblakari».

Peruk, biotzak bear eban antsikaitza legez, bere lenengo eresi edo

kantua amaitu ebanerako, entzule asko batu iakozan, eta norbaitzuk

samurturik gelditu ziran. Gizon gazte batek ipiñi eban koblakariaren

eskuetan sagardaoz beterikako olezko ontzi bat, Peruri esanaz:

—Iazu eta edaizu, lagun zaarra, eta zeure naigabeok alde batera itxizuz.

sarrera ona egin dozu, beti legez, baiña bigunegi edo, samurregi edo,

ez dakit nik zer esan bere. Ezgaikezuz geiegi oillotu, biar edo etzi iñoiz

baiño gogorragoak izan bearko dogu eta. ea, esaiguzu gudarako eresi bat.

—Peruk, zurezko ontzia eskuetan ebala, ezpanetara eroan barik, zeruruntz

begira, danon erdian, suaren garrak eta biotzeko mugidaldeak

gorri-gorri eukala, asi eban bigarre eresia:

«Neure emazte

Manu Mari,

Zugaitik naz ni

Koblakari».

Baiña zu baizen obeto

Maite dot neure mendia,

Euskaldunen iaioleku

Eta aitona zarren obia.

Arrotza emen ikustean

Zaunkaz oi da zakurdia,

Perill ordu estuetan

Erestun koblakaria.

Ta eresiak berotzen dau

Euskal baso-gudaria,

Ta zaukatik ez dago urriñ

Zakurraren ainkadia...

21

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!