30.04.2013 Views

Aikor aldizkariak

Aikor aldizkariak

Aikor aldizkariak

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Albisteak eta laburrak... Berri gehiago www.aikor.com webgunean

Doyan gimnasioak bederatzi

domina lortu ditu Basauriko

txapelketan

Urriaren 18an, Euskadiko Taekwondo Txapelketa

jokatu zen Basaurin kadete mailan.

Doyan Derioko klubeko 10 lagunek hartu zuten

parte txapelketan, eta guztira bederatzi

domina lortu zituzten: urrezko domina bi, zilarrezko

hiru domina eta brontzezko lau domina.

Gainera, Doyan taldea hirugarren postuan

gelditu zen taldekako sailkapenean.

Urrezko dominak Itziar Pardo eta Juan

del Camporentzat izan ziren; Markel Larra-

8

beitik, Martin Arranzek eta Maria Becerrak

lortu zuten zilarrezko domina bana, eta Ander

Vigarak, Kerman Arranzek, Iñigo Galanek

eta Tomas Solaegik, brontzezko domina

bana.

Azaroan Espainiako Txapelketa jokatuko

da Alacanten eta Itziarrek, Markelek eta

Juanek hartuko dute parte bertan. Kerman

Arranz ere txapelketan izango da, baina bera

teknika arloan arituko da.

“Bertsotramarraskya”

saioa aurkeztuko dabe

Txorierrin

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak

Udagoieneko Ostera izeneko kultura zirkuitua

jarri dau abian, Bizkaiko Foru Aldundiaren

eta BBKren laguntzaz. Aurten

zirkuitu hori egiten den bederatzigarren

urtea da.

Zirkuituan zortzi emonaldi izango dira

eta hareetako bat Sondikan egingo da azaroan.

Sondikan aurkeztuko dan saioa Bertsotramarraskya

da eta Xabi Paya bertsolariak

zuzendu dau. Beragaz batera, Unai

Iturriaga, Onintza Enbeita, Fredi Paia,

Uxue Alberdi eta Sustrai Colina bertsolariak

jardungo dabe eszenatoki ganean. Patxi

Gallego marrazkilariak be hartuko dau

parte emonaldian.

Bertsolariek esakera zahar bat izan dabe

beti kontran: irudi batek mila berbak

baino gehiago balio dau. Munduko bertsorik

onenak ezin dau irudi txarrenak beste

adierazo, antza,. Baina..., irudia gehitzen

badeutsagu bertsoari? Bertsolariek berbaz

dinoena begiz ikusiko begendu? Bat-bateko

irudiek bat-bateko bertsoak sortuko balitue?

Bertsotramarraskya galdera horreen

erantzuna da. Saio barritzaileak pantaila

handian sartu ditu bertsoak, irudigilearen

zertzeladei bat-bateko soinua emonda. Batuketak

orain arteko esakeraren aurkakotasuna

apurtzen dau: ea zer emon leikien mila

bertsok eta mila irudik alkarregaz!

Saioa azaroaren 1ean egingo da,

20:00etan, Kultura Etxean. Sarrerak sei euro

balio dau.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!