30.04.2013 Views

Aikor aldizkariak

Aikor aldizkariak

Aikor aldizkariak

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

34

Elkarteak / Taldeak

Joan dan gizaldearen hasikeran eraiki

zan frontoia Lezaman, herriko tabernaren

ondoan, Hilario Astorkik emoneko

lurretan. Herriaren erdi-erdian

egoanez, laster zabaldu zan pelota zaletasuna

ume, gazte eta nagusien artean,

belaunaldiz belaunaldi gaur arte

etorri dana. 1954. urtean, gitxi gora

behera, zenbait txapelketa (herrikoa,

eskualdekoa, profesionalak…) antolatzen

zituen pelotazale komisio bat

eratu zan (Jon, Markel, Loren, Rementeria,

Josu, Bustinza…). Gorabehera

batzuk sufridu ondoren, orain dala 26

urte sortu zan gaur dabilen pelota alkartea.

Bere urte osoko zereginen artean

(Uribe-kosta, herriko paleta txapelketea,

udabarrikoak, eskolen artekoa,

Andramarietako festibalak…), bi dira

aipagarrienak: Eskualde Txapelketea

eta Pelota Eskola. Pelota Eskolak 40

bat ume batzen ditu oraintxe bertan

monitoreen esanetara. Bertan be izan

dira gorabehera handiak; krisi sasoiak

eta urte oparoak, 80 ume baino gehiago

izateraino. Jaimek eta Juanmarik

dinoskuenez, batzordearena baino askoz

be inportanteagoa da begiraleen

beharra, pelota irakasle onak izateaz

aparte, animadoreak eta ume zaleak

izan behar dabelako. Euren artean,

kanpotik edo federazinoak itxitakoak

baino, pelotariak izanekoak eta herritarrak

ditue gurago. Hainbat izan dira

urte honeetan; eta onak, ganera: Juanmari,

Bitortxu, Marci, Honorio, Iker,

David, Ander, Iñigo, Txaber, Markel…

Asteroko lan horren emoitza

pozgarriak, beste askoren artean, honexek

dira: umeek kirola egitea, pelo-

Eskualde txapel

Euskal Herrian antolatzen diran

txapelketen artean, Euskal Pelota

Federazinoak onenetarikotzat dau

Lezamakoa, Elgeta eta Zaldibarkoakaz

batera. Txapelketeak 50 urte bete

ditu aurten, eta zenbaki potolo

eta borobilari zeozer berezia egin

gura deutsie Pelota Alkartekoak:

aurten be txapelketa on bat antolatu

eta 50 urteko historia, testigantzakaz

eta argazkiekaz, liburu baten

batuta itxi. Hona hemen horren laburpen

labur-laburra.

Urteren baten egin ez bada be,

1954an egin zan lehenengoz eta

aurtengoa 50. edizioa izango da.

1965era artekoa izan zan txapelketearen

urrezko aroa: Beitia, Alvarez,

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!