30.04.2013 Views

Aikor aldizkariak

Aikor aldizkariak

Aikor aldizkariak

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

tzaileak hautatzeko?

Gustuko eta miresten ditudanak aukeratu

ditut. Zerrenda orekatua bilatu dut, hau

da, famatuak eta oso ezagun ez direnak

agertzea nahi izan dut. Diskoaren ideiari

jarraituz, oreka behar da etxea ona eta polita

benetan izateko: alde batzuk ikusgarriak

dira; beste batzuk, ez hainbeste; alde batzuk

funtsezkoak dira; beste batzuk, ez.

Maketa eta proposamena bidali nizkien eta

estudioan denon artean landu dugu.

Kantariak ez dira euskaldunak eta gehienek

musika mota ezberdinak lantzen

dituzte. Baten batek harritu zaitu bereziki?

Oso jende interesgarria egon da. Radio Futura

taldeko Santiago Auseron datorkit burura,

baina guztiak ibili dira ondo. Euskaldun

zahar batzuek esan didate primeran

atera dela diskoa. Badakit oso akademizista

ez dena; argi dago kantariek euskaldunek

bezala ez dutela egiten, baina esanahia

da garrantzitsuena, hau da, hizkuntza zabaltzea.

Kantariez aparte, Xabier Amuriza bertsolaria

eta José Saramago Nobel saridun

idazlea ere izan dituzu kolaboratzaile.

Luxuzkoa…

Itzela. Saramagori bere etxean, Lisboan,

azaldu nion proiektua, eta gogo biziz hartu

zuen. Niretzat ohore handia da, ametsa.

Bere hitzek primeran islatzen dute egitasmoaren

sena, etxea topagunea dela esaten

dutelako. Saramago oso aproposa da, kulturen

arteko elkartasuna adierazten baitu.

Eta asmo bera nuen nik disko horretan.

Horregatik, Iberiar Penintsulako kantariei

zabaldu diet, muga politikoak gaindituz.

Beti ondo inguratuta, ezta?

Bai, beste musikari batzuekin lan egitea

izugarri gustatzen zait, ikasi egiten dudalako.

Oso aberasgarria da, eta gainera, oso

musikari eta abeslari onak direnez, emaitza

ezin da inoiz txarra izan. Beste batzuekin

ibiltzen zarenean ideiak ematen dizkizute.

Eta mesedegarria da.

Hainbeste jendek parte hartu izanak bo-

Gurean izan da

terea kentzen dizu?

Ez, batere ez. Nire ustez, galdu baino irabazi

egiten dut nirekin lagun batek jotzen

badu.

Harritzekoa da kanta batzuetan trikitiaren

soinua kendu izana...

Musikaria ez ezik ekoizle artistikoa ere

izan naiz disko honetan. Batzuetan trikitia

kendu dut, egia da. Izan ere, pentsatu dut

abestiak ez zuela behar, edo hobeto gelditzen

zela.

13

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!